Tutera
2023/04/11 - 12:50
Bi atxilotu Tuteran, igogailuan harrapatuta gelditu eta erreskatatzera joandakoei eraso egiten saiatzeagatik
Atxilotuak 28 eta 31 urteko bi gizon dira, eta igogailu barruan kalte handiak eragitea ere leporatu diete.
2023/04/09 - 18:19
Tuteran, beste urte batez, aingeruak berri ona eman dio ama birjinari
Arnes baten laguntzarekin 8 urteko mutiko batek, Diegok, hegan zeharkatu du jendez gainezka zegoen Tuterako Foruen plaza, ama birjinarengana gerturatu eta bere semea berpiztu dela iragarri dio, herritarren txalo artean.
2023/04/08 - 16:04
Tuterako Volatinak Ukainako gerraren amaiera eskatu du
Nafarroan, Aste Santuan egiten den ekitaldirik ezagunenetakoa ospatu dute larunbat honetan. Ukrainako bizilagun batek testu bat irakurri du pregoian, eta, ondoren, panpina erre dute milaka ikusleren aurrean. Aurten, tanke itxura ematen zion arroparekin jantzita zegoen panpina.
2023/03/19 - 11:40
26 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta
Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan dute. Atxilotua polizia-etxean dago, epailearen aurrera noiz eramango zain.
2023/03/07 - 23:25
Joaquin Gaztambideren misterioa, argitu gabe; zerraldoan emakume bat agertu da Tuterako hilerrian
Nafarroan, ustez Joaquin Gaztanbide ehortzita zegoen tokiko gorpua atera dute gaur, eta susmoak baieztatu dira. Gorpuzkiak ez dira musikariarenak, emakume batenak baizik.
2023/02/27 - 12:47
Muturreko tenperaturak Hego Euskal Herrian: -7 gradu Erronkarin, -5 Iturrietan, -2 Zegaman eta -1 Otxandion
Ipar haizeak aginduko du egun osoan zehar. Horrenbestez, sentsazio termikoa, alegia, hotz sentsazioa, are baxuagoa izango da. Tuteran, adibidez, zero azpitik gradu bat zegoen 11:00etan, baina sentsazioa lau gradu baxuagoa zen.
2023/02/18 - 17:58
Nor dago Joaquin Gaztambideren hilobian?
Tuterako Udalak hobia irekitzeko baimena eman du, bertatik DNA lagin bat hartu eta barruan dagoen gorpua nor den jakiteko. Emakume zahar baten gorpua omen dago barruan, takoidun zapata gorriekin.
2023/02/18 - 12:34
Nor da Gaztambideren hobian dagoena? Norenak dira takoidun zapata gorriak?
Tuterako Udalak musikariaren hilobia irekitzeko baimena eman du DNA lagin bat hartu eta gorpua norena den argitzeko, barruan emakume bat dagoela uste baitute.
2023/02/05 - 10:41
Bi pertsona hil eta beste bat larri zauritu dira Ribaforadan izandako trafiko-istripu batean
Zuhaitz baten eta zerbitzugunean aparkatutako kamioi baten kontra talka egin omen du autoak, 07:00ak pasata, A-68ko 108. kilometroan.
2023/01/20 - 14:33
Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma-irudiek munduko hamar onenen artean sailkatzea lortu dute
Street Art Cities webgunearen lehiaketan, azken fasera sailkatu dira Pasaian, Tuteran eta Ondarroan dauden artelanak. Urtarrilaren 30era arte egongo da botoa emateko aukera, hamar onenenetan onena aukeratzeko.
2023/01/13 - 15:59
Tuteran, Ondarroan eta Pasaian daude munduko urteko 100 mural onenetatik hiru
Aurten munduan egin diren 100 mural onenetatik hiru, euskal herrian daude, Street Art Cities webgunearen arabera. Munduko mural onena aukeratzeko aukera dago Street Art Cities webgunearen bitartez, urtarrilaren 31ra rarte.
2023/01/10 - 11:35
Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma irudiak, munduko ehun onenen artean
Nexgraff pasaitarrak, Pasaian, Wedo Goas galiziarrak eta Slim Safont kataluniarrak Tuteran eta Lian kataluniarrak Ondarroan eginiko lana goraipatu ditu Street Art Cities webguneak.
2023/01/08 - 15:21
Senarrak hildako Sara Pina ez ahaztea eta justizia egitea aldarrikatu dute Tuteran
Ihes egin eta gero, Frantzian atxilotu zuten senarra; Sara hil zuela aitortu zuen epailearen aurrean 41 urteko gizonak. Duela urtebete izandako hilketa gogoratzeko manifestazioa bikotearen etxebizitzatik abiatu da.
2023/01/04 - 13:19
49 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekideari eta familiari heriotza mehatxua egitea egotzita
Tuterako Udaltzaingoak atzo arratsaldean atxilotu zuen ustezko erasotzailea, eta Foruzaingoaren esku gelditu zen epailearen aurretik igaro zain.
2023/01/04 - 12:32
Emakume bat zainketa intentsiboetako unitatean dago, 27 urteko semeak Tuteran eraso egin ostean
Gizona atxilotu egin dute eta epailearen esku uzteko zain dago. Emakumea arriskutik kanpo dago, baina larri dago zainketa intentsiboetan.
2022/12/26 - 12:31
Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, 16 txakurri tratu txarrak emateagatik
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, baldintza oso txarretan zituen animaliak, Tuterako Merindadean dagoen txabola batean. Animalien aurkako tratu txarren delitua egotzita ikertuko dute gizonezkoa.
2022/12/26 - 12:11
Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, 16 txakurri egindako tratu txarrengatik
Guardia Zibilak jakitera eman duenez, baldintza oso txarretan zituen animaliak, Tuterako Merindadean dagoen txabola batean. Animalien aurkako tratu txarrak delitua egotzita ikertuko dute gizonezkoa.
2022/12/06 - 21:52
Marokoren garaipenak jai giroz bete ditu Euskal Herriko kaleak
Besteak beste, Bilbon, Gasteizen eta Tuteran bizi diren marokoarrek beren selekzioaren Munduko Futbol Txapelketaren garaipen historikoa ospatu dute.
2022/12/06 - 21:20
Marokoko futbol selekzioaren garaipenak jai giroa ekarri du Euskal Herriko kaleetara
Marokok Espainia Munduko Futbol Txapelketatik kanporatu ostean, Bilbon bizi diren marokoarrek ospakizunez bete dituzte kaleak, bereziki San Frantzisko auzoan. Gasteizen eta Tuteran ere kantu eta danbor artean ospatu dute. Leku guztietan Poliziaren presentzia handia izan da.
2022/11/26 - 20:12
Aske geratu da behin-behinean, sexu erasoa leporatuta Tuteran atxilotu duten 18 urteko gaztea
Salatutako erasoa Queiles etorbideko taberna batean gertatu da bart. Atxilotuak epailearen aurrera joan beharko du astelehenean.