Txagorritxu Ospitalea
2022/02/28 - 15:20
Pandemiak bi urtean utzitako datuak EAEn, grafikoetan
2020ko otsailaren 28an lehenengo koronabirus kasua zenbatu zenetik, 651.000tik gora izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 6.000 pertsona baino gehiago hil dira covid-19arekin.
2022/02/20 - 21:50
Asteartean irekiko dute Txagorritxun neonatologia unitate berria
Datorren asteartean irekiko dute Arabako neonatologia unitate berria. Azken teknologiaz hornitutako ekipoak ditu, eta orain arte ez zegoen jaioberrientzako zainketa berezietarako gela. Hala ere, horren guztiaren gainetik, profesionalek familientzako diseinatutako gunea dela azpimarratu dute.
2022/02/20 - 19:58
Neonatologiako unitatea Txagorritxuko eraikin berrian kokatuko da
1.700 metro karratu inguruko azalera du gune horrek, eta ekipo zein ospitalizazio-eremu "moderno" eta "erosoak".
2022/02/16 - 14:12
Osasun arloko sindikatuek tinko eusten diete greba egunei
Sindikatuetako ordezkariak EAEko ospitaleen aurrean protesta egin dute, Osakidetzan deituta dauden bi greba egunen atarian. Ez dute deialdia bertan behera uzteko arrazoirik ikusten.
2022/02/14 - 09:41
Sagardui: "Susperraldi baten aurrean gaude, itxaropenez begiratzen diot etorkizunari"
Dena dela, zuhurtzia mantentzeko deia egin du Osasun sailburuak eta inauteriak bezalako ekitaldiak egoerara "egokitzeko" gomendatu du. Hilaren 28rako deituta dagoen grebari buruz, "lanerako garaia" dela azpimarratu du.
2022/02/08 - 14:12
Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covid-19aren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak
Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak ezabatuko dituen .Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gutxiago.
2022/02/07 - 13:19
Gehiengo sindikalak greba deitu du Osakidetzan otsailaren 28rako
Hilaren 25erako beste lanuzte bat deitu dute Lehen Arretan SATSE, ELA, LAB eta UGT eta CCOO sindikatuek. Gainera, biharamunerako, otsailaren 26rako, manifestazioak deitu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
2022/02/02 - 14:32
Arabako larrialdietak Txagorritxuko Ospitalean soilik eskainiko da gaurtik aurrera
Gaurtik aurrera, Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzua ez da herritarren eskura egongo. Hala ere, medikuek larrialdiak bertara desbideratu ahal izango dituzte.
2022/02/02 - 12:13
Arabako larrialdiak Gasteizko Txagorritxu Ospitalean zentralizatuko dira
Santiagoko larrialdien itxiera gogor kritikatu dute arloko profesionalek eta herritarrek, baita oposizioko hainbat alderdik ere.
2022/02/01 - 19:11
Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzuaren itxiera salatzeko protesta egin dute
Txagorritxuko Ospitaleak eskainiko du aurrerantzean zerbitzu hori. Santiago Ospitaleko enpresa-batzordeak adierazi duenez, osasun publikoan murrizketa berri bat da.
2022/01/30 - 21:54
Txagorritxuko larrialdi zerbitzu berria asteazkenean hasiko da martxan, eta barruan izan gara
Osakidetzak Gasteizko larrialdi zerbitzua berrantolatu du. Asteazkenetik aurrera, itxita egongo dira Santiago ospitaleko larrialdiak; soilik 112ra deitu ostean anbulantzian iristen direnei emango zaie arreta Santiagon. Gainontzeko herritarrek Txagorritxura jo beharko dute.
2022/01/30 - 20:14
AURRERAPENA: ETB Txagorritxu ospitaleko larrialdien areto berrian sartu da
Txagorritxuko ospitaleko eraikin berrian zentralizatuko dituzte Gasteizko larrialdiak. Gaur Egun albistegian ikusi ahal izango duzue instalazio berriei buruzko erreportaje osoa, 20:00etatik aurrera.
2022/01/29 - 18:34
Protesta egin dute Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuen itxieraren aurka
Larrialdiak Txagorritxun zentralizatzea "hiriko hegoaldean bizi direnentzat, gehienbat nagusientzat, pertsona zaurgarrientzat, kaltegarria" dela eta ez dutela onartuko adierazi dute.
2022/01/28 - 19:48
Sagarduik defendatu egin du covid pasaportea luzatzea, transmisioa "muturrekoa" delako
Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketa "sustatzeko" neurria dela ziurtagiria.
2022/01/25 - 20:06
LABI ostegunean edo ostiralean bildu liteke murrizketekin zer egin erabakitzeko
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du pandemiaren bilakaera aldatzen ari dela, baina, hala ere, zuhurtzia eskatu du, kutsatze asko ematen ari direlako, ospitaleetan presioa altua delako eta azken astean 200 bat pertsona hil direlako.
2022/01/25 - 16:01
Osakidetza ebakuntzak egiten hasi da berriro
Zenbait ospitaletan goizeko txandako kirurgiak berreskuratu dituzte, eta egoerak hobera egiten jarraitzen badu, arratsaldekoak ere egingo dituzte.
2022/01/24 - 21:10
Joera aldaketa baieztatu egin da Euskadin, murrizketen etorkizuna erabakiko den astean
Osasun Sailaren azken balantzearen arabera, ospitaleratze kopuruak behera egin du azken egunetan. Ostiralean, indarrean dauden murrizketak bukatuko dira, eta oraindik ez dago argi zer gertatuko den hurrengo egunetik aurrera.
2022/01/24 - 14:45
94 pertsona hil dira Euskadin azken astean covid-19ak jota
3.223 positibo berri atzeman dituzte azken egunean, eta 14 eguneko intzidentzia metatua atzo 4289,56 kasukoa zen.
2022/01/24 - 11:00
Osasun Sailaren arabera, osasun profilen falta Lehen Arreta baldintzatzen ari da
Susana Martin Lehen Arreta Koordinatzeko zuzendariordeak nabarmendu duenez, arazoa dago familia medikuak eta pediatrak kontratatzeko, eta gaineratu du Osakidetzan ez dela inoiz horrenbeste jende egon kontratatuta.
2022/01/22 - 12:21
AURRERAPENA | Lehen Arretako osasun langileak ''nekatuta'' daude eta ez dute ''irtenbiderik'' ikusten
Etxebarriko anbulategiko langileen lekukotasunak jaso ditu Leire Lasa kazetariak, Osakidetzako Lehen Arretako "kolapsoa" eta ospitaleetako gainkarga salatzeko biharko deituta dauden manifestazioen bezperan. Erreportaje osoa Gaur Egun albistegian, 14:00etatik aurrera, ETB1en.