Txertoak
2022/01/17 - 21:52
Positiboen tasak oso altua izaten jarraitzen du, Osakidetzak test gutxiago egiten dituen arren
Azken orduetan egin diren testen kopurua jaitsi egin da, baina positiboen portzentajea %38koa da oraindik. Gainera, adinari lotutako aldaketak daude. Abenduaren 23an, kasu positibo gehien 20-29 adin tartean atzematen zen, gaur, ordea, 40-49 urte dituztenen artean.
2022/01/17 - 18:05
Covid-19ak eragindako ospitaleratze berriak % 28 murriztu dira azken bost egunetan EAEn
Urtarrilaren 12az geroztik, ohiko geletan ere paziente kopuruak behera egin du, baina pertsona gehiago daude zainketa intentsiboetako unitateetan. Halaber, azken hiru asteetan gora egin du heriotza kopuruak.
2022/01/17 - 16:58
Jaurlaritza pozik agertu da aurrez aurreko hezkuntza bermatzea lortu dutelako
"Hezkuntza protokoloak egoera berrira egokitu behar izan ditugu. Jolastokietan maskararen erabilera derrigortu genuen, ikasgeletan burbuilak sortu dira berriro, baita eskolaz kanpoko jardueretan ere. Neurri horiek guztiak eraginkorrak izan dira", nabarmendu du Jokin Bildarratz sailburuak.
2022/01/17 - 15:29
Txertatu ezean, Roland Garrosen ere ezingo du jokatu Djokovicek
Frantziao Parlamentuak lege-proiektu berria behin betiko onartu eta ordu batzuetara iritsi da zuzenketa. Neurri berrien artean dago txertaketa-ziurtagiriaren derrigortasuna bizitza sozialeko hainbat jardueratan, kirol-ikuskizunetara joateko, besteak beste.
2022/01/17 - 15:23
Eremu publikoan sartu ahal izateko ezinbestekoa izango da covid pasaportea Frantzian
Neurria astea bukatu aurretik egon liteke indarrean Ipar Euskal Herrian eta frantziar estatuan, behin kontseilu konstituzionalak onartu eta gero. Ikusteko dago orain zein eragin izango duen neurriak bisitarientzat.
2022/01/17 - 14:22
78 pertsona hil dira EAEn covid-19ak jota aurreko astean
Oinarrizko erreprodukzio tasak (R0 indizea) beherantz egin du beste behin, eta 0,83an dago. Erietxeetako egoera ez da hobetu; aitzitik, ZIUetan kaskartu egin da, 142 gaixo baitaude larri (ostegunean 136 ziren).
2022/01/17 - 13:37
40 urtetik gorakoen erdiek baino gehiagok jaso dute errefortzu dosia
Haurren txertaketak ere (5-11 urte) langa hori (% 50a) gainditu berri du lehen dosiari dagokionez, Jaurlaritzak kaleratu duen txertaketa buletinaren arabera.
2022/01/17 - 12:44
Roland Garrosen ere ezingo du jokatu Djokovicek
Frantziao Parlamentuak lege-proiektu berria behin betiko onartu eta ordu batzuetara iritsi da zuzenketa. Neurri berrien artean dago txertaketa-ziurtagiriaren derrigortasuna bizitza sozialeko hainbat jardueratan, kirol-ikuskizunetara joateko, besteak beste.
2022/01/16 - 20:48
Austrian derrigorrezkoa izango da txertatzea, 18 urtetik gorako pertsonentzat
Europar Batasuneko lehen herrialdea da horrelako neurri bat ezartzen. Derrigorrezko txertaketa otsailaren 1etik aurrera ezartzea aurreikusi du Austriako Gobernuak. Txertatu gabekoek 600 eta 3.600 euro arteko isunak ordaindu beharko dituzte martxoaren 15etik aurrera.
2022/01/16 - 20:25
Djokovicek alde egin du Australiatik, bisari buruzko auzia galdu ondoren
Auzitegi Federalak ez du ontzat eman bisa baliogabetzearen kontra Novak Djokovic tenislari serbiarrak jarritako helegitea, eta beraz, herrialdetik deportatu dute, Australiako Irekia jokatu gabe.
2022/01/16 - 15:25
Novak Djokovic Australiatik kanporatu dute, bisari buruzko apelazioa galdu ondoren
Tenislari serbiarra Australiatik deportatu dute, epaileek Gobernuari arrazoia eman ostean. Ebatzi dute ez duela bisa izateko eskubiderik, txertatu gabe dagoelako. Ebazpena ezagutu ondoren, Djokovicek "dezepzioa" adierazi du, kaleratutako ohar batean.
2022/01/15 - 20:30
Basurtuko ZIUan ospitaleratutako 16 pazienteetatik 13 ez daude txertatuta
Immunizatu gabeko gaixo larrien % 81az gain, gela arruntetan ospitaleratutako pertsonen % 68ak ere ez du txertoa hartuta.
2022/01/15 - 16:00
Novak Djokovic atxilotu du Australiako Gobernuak
Novak Djokovic tenis jokalaria berriz atxilotu dute ostiral gauean, eta epailearen behin betiko erabakiaren zain geratu da, azkenean kanporatuko duten edo Australiako Irekia jokatzeko aukera izango duen jakiteko. Australiako Gobernuak bigarrenez indargabetu dio bisa, osasun arrazoiak argudiatuta.
2022/01/15 - 12:11
Novak Djokovic atxilotu dute Australian, Gobernuak bisa bigarren aldiz baliogabetu ondoren
Australiako agintariek tenislari serbiarra atxilotu dute larunbat honetan, eta Melbourneko hotel batera eraman dute. Bertan egongo da atxikita, bihar epaileak haren deportazioaren inguruko erabakia hartu arte.
2022/01/14 - 21:39
Datorren asteartetik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua Osasunbidean bigarren proba batekin bukatzeko.
2022/01/14 - 15:17
Nafarroak bi hildako eta 2.254 kutsatze berri atzeman ditu
Covid-19agatik izandako positiboek behera egiten jarraitzen dute Nafarroan, baina bi milatik gora dira oraindik, 2.254 kasu zenbatu baitituzte ostegun honetan, baita bi heriotza eta 15 ospitaleratze ere, hiru ZIUetan.
2022/01/14 - 15:13
Adituak, arduratuta 3. dosia jartzeko epea aurreratzeagatik
Omikron aldaeraren aurrean, Espainiako Gobernuaren estrategia errefortzu dosia azkartzea izaten ari da azken egunotan. Atzo bertan, Osasun ministerioak hilabete murriztu zuen 3. dosia hartzeko tartea, 6 hilabetetik 5era.
2022/01/14 - 15:06
Nafarroak bi hildako eta 2.254 kutsatze berri atzeman ditu
Kutsatze horiek 5.148 proba egin ostean atzeman dituzte, eta % 43,8ko positibotasuna utzi dute.
2022/01/14 - 13:10
Susana Martin: "Lehen Arretan egoera oso zaila den arren, argi izpi bat ikusten dugu"
Egunero, batez beste, osasun-langileek 35 kontsulta eta ehunka telefono dei jasotzen dituztela aitortu du Susana Martin Osakidetzako Lehen Arretako arduradunak. Osasun-zentroak "gainezka" daudela aitortu arren, itxaropentsu agertu da.
2022/01/14 - 10:14
Australiako Gobernuak bisa baliogabetu dio Novak Djokovic tenislariari eta ezingo du Australiako Irekia jokatu
Alex Hawke Australiako Immigrazio ministroak azaldu duenez, osasun eta ordena oneko arrazoiengatik hartu dute erabakia. Hala ere, ez dute Australiatik "berehala" deportatuko, justiziak bisa bigarren aldiz baliogabetzeko Gobernuaren erabakia berrikusi arte, behintzat.