Tximino-baztanga
2022/08/12 - 12:36
183 kasu dira dagoeneko tximino baztanga kasuak Euskadin
Osasun Sailak 137 kasu antzeman ditu Bizkaian; 10, Araban eta 36, Gipuzkoan, eta horietako batek ere ez sintoma larririk izan. Euskadik jaso dituen txertoen % 85 jarri ditu.
2022/08/05 - 18:36
6.600 tximino-baztanga kasu atzeman dituzte AEBn, eta Gobernuak osasun larrialdia deitu du
Orain arte 600.000 txerto banatu dituzte 48 estatutan, eta guztira milioi bat baino gehiago banatuko dituzte. Emergentzia funts nazionala erabili ahalko dute, eta Gobernuak txertoak kudeatzeko erraztasunak izango ditu.
2022/08/05 - 14:10
Alba Catalaren arabera, tximino-baztangaren inguruan informatu behar da, baina estigmatizazioan erori gabe
Alba Catala, Bartzelonako Clinic ospitaleko doktoreak azaldu du kutsatzeko hiru modu daudela. Ohikoena azaleko lesioen bidezko kontaktu zuzenarekin gertatzen da.
2022/08/04 - 18:52
Tximino-baztangaren aurkako txertaketa "selektiboa" hasi du Nafarroak
29 dosi jaso ditu, momentuz, Nafarroako Gobernuak. Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren azken Txosten Epidemiologikoaren arabera, birus horrek jotako 11 pertsona baietsi dituzte Nafarroan, estatu mailan, une berean, 4.577 zirelarik kasu positiboak.
2022/08/02 - 17:51
Pello Latasa Osasun Saileko epidemiologia arduradun berriarekin izan da ETB
Osakidetza deitzen ari zaie tximino baztangaz kutsatzeko arrisku handiena dutenei txertoa eskaintzeko. Osasun sailetik arretaz ari dira gaitzaren hedapena jarraitzen baina esan dute ez dagoela alarmarako motiborik. Pello Latasa, zaintza epidemiologikoaren arduradun berriarekin izan gara.
2022/08/02 - 15:12
Tximino-baztangaren kontrako txertoa arin jartzeko deia egin die Dariasek erkidegoei
Osasun ministroaren aburuz, "txerto gehiago lortzea —orain arte 5.000 banatu ditu Estatuak— bezain garrantzitsua da erkidegoek jasotako guztiak jartzea".
2022/08/01 - 22:37
Euskadi hasi da tximino-baztangaren aurkako txertoak banatzen
Tximino baztangaren kontrako lehen txertoak iritsi dira euskadira. 141 txerto dira eta gehienak Bizkaira joan dira. Baldintzak betetzen dituztenei jarriko zaie txertoa. Besteak beste, kutsatu baten kontaktua izan direnei, arriskuko sexu harremanak dituztenei edo arrisku taldeetakoei.
2022/08/01 - 19:01
Tximino-baztangaren aurkako txertaketaren inguruan jakin behar duzun guztia
Euskal Autonomia Erkidegoa hasia da tximino-baztangaren aurka txertatzen, eta 41 dosi jaso ditu. Biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera egingo da horien banaketa.
2022/08/01 - 14:16
Tximino-baztangaren aurkako txertoa jartzen hasi da Euskadi
Euskadik 141 dosi jaso ditu, eta banaketa biztanleriaren eta kasu kopuruaren arabera egin da.

2022/07/30 - 22:39
AEBen atzetik, Espainia da munduan tximino-baztangaren kasu gehien dituen estatua
Kordobako gizon bat hil da tximino baztangak jota. Espainiako Estatuko bigarren heriotza da, atzo Osasun Ministerioak Alacanteko beste gizon baten heriotzaren berri eman eta gero.
2022/07/30 - 17:11
Bi pertsona hil dira jada Espainian, tximino-baztangagatik
Valentzian hil da lehena eta Kordoban bigarrena. Hego Euskal Herrian 106 kasu erregistratu dira: 98 EAEn eta zortzi Nafarroan. Kasu gehienak arinak dira, dena dela.
2022/07/29 - 23:55
Valentzian atzeman dute tximino-baztangak Europan eragindako lehen heriotza
Bestalde, Hego Euskal Herrian 106 kasuren berri eman dute, 98 EAEn eta zortzi Nafarroan.
2022/07/28 - 15:45
85 tximino baztanga kasu atzeman dituzte Euskadin
83 gizon eta bi emakume dira. 59 kasu detektatu dituzte Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta zazpi Araban, eta horietako bakar batek ere ez du prozesuari lotutako konplikaziorik izan.

2022/07/24 - 16:24
"Tximino-baztanga hedatzen ari da, baina ez da gaitz larria eta kasu gehienak bere kabuz hobetzen dira"
Felix Zubia Donostiako Ospitaleko ZIUko zerbitzuburuak esan duenez, tximino-baztanga eta covidaren nazioarteko osasun larrialdiak ez dira alderagarriak.

2022/07/23 - 22:51
Nazioarteko larrialdia ezarri du MOEk tximino-baztangaren hedapen azkarragatik: 16.000 kasu 75 herrialdetan
Neurriak aditu guztien babesa jaso ez badu ere, erakundeko zuzendariak alerta gorena ezartzea erabaki du, dagoeneko 16.000 kasu antzeman direlako munduko 75 herrialdetan. Hilabete eskasean, kasuak laukoiztu egin dira. Munduan okerren dagoena Europa da.
2022/06/29 - 13:22
19 dira dagoeneko tximino baztanga kasuak EAEn
18 gizon eta emakume bat dira. 14 kasu antzeman dituzte Bizkaian; 3, Gipuzkoan eta 2, Araban, eta horietako bakar batek ere ez du konplikaziorik izan.