Tximino-baztanga
2022/05/22 - 12:58
Felix Zubia: "Zalaparta sortu da tximino baztangaren inguruan, baina honek ez du pandemia bat sortuko"
Koronabirusaren pandemiak gizartean utzi duen beldur edo errezeloari egotzi dio gai honek hartu duen dimentsioa Donostia Ospitaleko ZIU buruak baina argi du gehiago duela "zalapartatik" benetako arriskutik baino.
2022/05/21 - 18:28
Fernando Simon, tximino baztangari buruz: "Ez da asko hedatzen den gaitza, baina zuhurtzia izan behar dugu"
Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak dio egoerak ez duela zerikusirik koronabirusaren pandemiaren hasierarekin; hasteko, 1977ra arte jaiotako guztiak baztangaren aurka txertatuta daudelako.
2022/05/21 - 16:56
Espainiako Estatuan 30 tximino-baztanga kasu baieztatu dira, eta beste 19 aztertzen ari dira
Espainia da une honetan baieztaturiko kasu gehien dituen herrialdea, 30 guztira. Madrilen zenbait kasu antzeman dituzte, bi jatorri desberdinekin, baina beste hainbat erkidegotan ere kasu susmagarri ugari daude. Europako beste zortzi estatutan ere tximino-baztanga kasuak baieztatu dituzte.
2022/05/20 - 22:31
Osakidetza tximino-baztangaren lehen kasua ari da aztertzen Gasteizen
Osakidetza tximino-baztangaren lehen kasua ari da aztertzen Gasteizen. Momentuz, kasu susmagarria da. Arabako ospitalean atzeman dute eta gaixoari etxean isoltatuta egoteko eskatu diote. Baieztatzen bada tximino-baztangaren lehenengo kasua litzateke Euskadin.
2022/05/20 - 19:59
Tximino-baztanga lehen kasu susmagarria aztertzen ari dira Euskadin
Gizonezkoa da, eta Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitalean artatu dute, baina ez dute ospitaleratu behar izan. Koadro arin bat duenez, etxean isolatzeko agindu diote, dagokion jarraipenarekin. Osasun Saila harremanak aztertzen ari da.
2022/05/20 - 19:11
Europako Batzordea tximino-baztangaren bilakaera "arreta handiz" jarraitzen ari da
Nahiz eta Europan ezohiko birusa eta transmisio gaitasun "moderatua" izan, dagoeneko zenbait agerraldi atzeman dituzte Espainia, Portugal eta Erresuma Batuan.
2022/05/20 - 14:27
Espainia giza-baztanga ez diren 21 kasu berri ikertzen ari da tximinoarenak diren ala ez jakiteko
Carlos III.a Osasun Institutuak 28 baztanga kasu baieztatu ditu, horietatik zazpi tximinoarenak direla frogatu dute, eta beste 21ak sekuentziazioaren emaitzen zain daude; horrek zehaztuko du zer birus mota den.
2022/05/19 - 22:52
1980. urtean desagertu zen baztanga arruntaren txertoa jartzea gomendatzen dute osasun arduradunek
1980. urtean desagertu zen baztanga arruntaren txertoa jartzea gomendatzen dute Europako osasun arduradunek. Txertoa, oraingo tximino-baztangatik babesteko % 80ko babesa emanten duela diote.
2022/05/19 - 19:15
Tximino-baztangari aurre egiteko txertoak erostea aztertzen ari da Osasun Ministerioa
Oraingoz, 25 kasu susmagarri antzeman dituzte Madrilen. Osasun Ministerioak azpimarratu du sintoma arinak dituztela guztiek.
2022/05/19 - 19:07
Tximino-baztanga hainbat herrialdetan zabaldu da eta MOEk paziente susmagarriak isolatzea gomendatu du
Edonola ere, adituek azpimarratu dute birusak sintoma arinak eragiten dituela eta covid-19a baino gutxiago kutsatzen dela.
2022/05/18 - 22:55
Erresuma Batuan tximino-baztangaren 4 kasu eta Portugalen beste bost baieztatu dituzte
Erresuma Batuan 4 kasu atzeman dituzte, bat izan da bidaian Nigerian eta beste bost kasu konfirmatu dituzte Portugalen. Madrilen tximino-baztanga izan litezkeen 8 kasu aztertzen ari dira baiztapenaren zain. Alerta sanitarioa aktibatuta dago eta sarea erne.
2022/05/18 - 22:39
Zer da tximino-baztanga eta zeintzuk dira sintomak?
Baztanga arrunta 1980an desagerrarazi zuten, baina aldaera hau endemikoa da Afrikako hainbat herrialdetan.
2022/05/18 - 14:51
Madrilek ustezko 23 tximino-baztanga kasu atzeman ditu
Tximino-baztanga ezohiko gaixotasuna da, eta normalean sukarra, mialgiak, iztai-adenopatiak (gongoiletako hantura) eta eskuetan eta aurpegian erupzioa eragiten ditu, barizelaren antzera.