Txina
2023/01/20 - 14:52
Urte berri txinatarra dela eta, 2.000 milioi pertsonak senideekin elkartzeko bidaiatuko dutela aurreikusten da
Txinan zero kutsapenen estrategia kendu bazuten kendu, biztanleriaren % 64 kutsatu omen da. Datozen egunetan, gainera, areagotu egin daitezke kutsadurak, urte berri ospakizunak tarteko milioika joan etorri izan dira eta.
2023/01/17 - 16:03
Txinako populazioak behera egin du: 2021ean baino ia milioi bat biztanle gutxiago ditu
Ekonomiaren hazkundea ere azken hamarkadetako txikiena izan da 2022an, % 3koa hain zuzen ere.
2023/01/10 - 13:29
MOEk ez du uste Txinan izandako koronabirus agerraldiak Europan eragin nabarmenik izango duenik
Erakundeak azpimarratu du herrialde horretan hedatzen ari diren aldaerak kontinentean daudela jada eta, beraz, ez dutela bestelako arriskurik suposatzen.
2023/01/09 - 13:01
''Zero covid'' politika atzean utzi eta mugak ireki ditu Txinak
Hemendik aurrera, Txinak ez du berrogeialdirik eskatuko herrialdera iristen diren pertsonentzat, baina azken 48 orduetan egindako Covid-19aren proba negatiboa eskatzen jarraituko du.
2023/01/08 - 15:51
2.000 milioi joan-etorri egingo dituzte txinatarrek ilargi urtearen ospakizunetan
Pandemiaren aurkako neurriak kendu eta gero, milaka familia elkarrekin berriro izango dira. Dagoeneko hasi da munduan urtero egiten den migraziorik handiena.
2023/01/08 - 11:05
'Zero covid' politika atzean utzi eta mugak ireki ditu gaur Txinak
Txinak ez du berrogeialdirik eskatuko herrialdera iristen diren pertsonentzat, bai ordea test negatiboa. Etxera itzul daitezkeen txinatarren oldeak espero dira, Ilargiaren Urte Berriarekin batera.
2023/01/07 - 21:37
Euskadin bizi diren txinatarrak itxaropentsu eta baikor, Untxiaren urtearen hasieran
Txinan hilaren 23an emango diote hasiera urteari. Untxiaren urtea, lasaia eta baikorra omen. Mugak irekitzera doazen honetan, Euskalerrian bizi diren txinatarrak lasai dira. Covidaren beldurrik ez, etxera joateko bidaia prestatzen.
2023/01/05 - 15:56
EBk gomendatutako neurriek ez dutela ezertarako balio salatu du Nazioarteko Aire Garraio Elkarteak
Europar Batasunak proposatutako neurriak hauek dira: PCR negatiboa jatorrian 48 ordu lehenago, ausazko probak Txinatik etorritako bidaiariei, musukoa hegazkinean Txinatik irten edo Txinara iristen direnetan eta ur zikinen azterketa hegazkin eta aireportueta.
2023/01/04 - 22:18
Txinako bidaiari guztiei covid-19aren proba negatiboak eskatzeko gomendioa eman du EBK
Era berean, Txinatik datozen edo Asiako erraldoira doazen hegaldietako bidaiari guztiei musukoak erabiltzeko gomendioa ematea adostu dute estatu kideek.
2023/01/04 - 15:33
Txinan agertzen ari diren kasuak omicronen aldaerakoak direla diote adituek, Europan dauden bezalakoak
Miren Basaras mikrobiologoak argi dio, zaintza aktiboa orokorrean aplikatu behar dela, eta ez soilik Txinatik datozen herritarrei. Helburua, aldaera berriak goiz atzematea da, aldaeraren batek, txertoak ziurtatzen duten babesa ezereztu dezake eta.
2023/01/04 - 14:33
EBk arratsaldean eztabaidatuko ditu Txinatik iritsitako bidaiarien kontrola koordinatzeko neurriak
Asiako herrialdean erregistratutako covid kasuei buruzko "datuak eta informazioa modu arduratsuan" partekatu dituela adierazi du Txinak, eta nazioarteko komunitateari "pandemia politizatzea" saihesteko eskatu dio.
2023/01/03 - 15:48
Txinatik mundura bidaiak egiten hasi diren herritarrei kontrola jartzeak haserrea eragin du herrialdean
Europa berriz, arazo horri erantzun bateratu bat ematea aztertzen ari da, baina orain arte txinatarrei atzemandako positiboek, Italian adibidez, omikron aldaera izan omen dute. Beraz, ez da arrotza, nazioarteko bijilantzia elkartearen arabera.
2022/12/31 - 11:28
Txinatik iritsitako bidaiarien osasun kontrolak, indarrean
Lehenengo hegaldiak 18:00etan iritsiko dira Madrilera. Frantziako Gobernuak ere 48 ordu lehenagoko COVID-19 test negatiboa eskatuko die bidaiari txinatarrei.
2022/12/30 - 19:04
Ukraina, Iraneko matxinada eta pandemia Txinan, nazioarteko gai nagusiak 2023an
Otsailaren 24an urtea beteko duen Ukrainako gerra, covid-19aren pandemia Txinan, bere ondorioak munduan eta Iraneko matxinadak, besteak beste, izango dira arazo nagusiak nazioarte mailan urte berrian.
2022/12/30 - 14:03
Txinarekiko harremanak ''inoizko onenak'' direla dio Putinek
Xi Jinpingekin bideokonferentziaz izandako elkarrizketa batean, Vladimir Putinek azpimarratu du bi herrialdeen arteko harremanak "helduak, sendoak eta egonkorrak" direla, elkarlaguntza tekniko-militarrari esker, bereziki. Elkarlaguntzak biei ematen dien "garapenerako aukera" nabarmendu du Xi-k.
2022/12/30 - 13:23
Txinako egoera "kezkagarria" dela eta, aldaera berriak zaintzea gomendatu du Bruselak
Europako Batzordeak estatu kideei eskatu die zaintza jarraibideak areagotzeko, adibidez hondakin urak aztertuz. Bestalde, Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak azpimarratu du Txinan hautemandako aldaerak "dagoeneko zirkulatzen" ari direla EBn.
2022/12/30 - 11:36
Bizitasun irudiak Txinako Guangzhou hirian
Txinako herritarrak normaltasuna berreskuratzen ari dira, koronabirusagatik jarritako murrizketak lasaituta.
2022/12/30 - 10:52
Txinatik datozen bidaiariek test negatiboa aurkeztu beharko dute Espainian sartzeko
Carolina Darias Osasun ministroak iragarri du test negatiboa edo txertaketa osoa eskatuko dutela. Neurri horiek hartuko dira Txinako kasuen gorakadari erantzuteko. Gaur, gainera, Alerten Ponentzia bilduko da, eskura dagoen informazioa partekatzeko.
2022/12/29 - 13:56
Orive: ''Txinakoa begiratzekoa da, aldaera berriren bat agertzen bada, baina mundu guztian gertatu dena da''
Gorka Orive ikertzailea eta EHUko irakasle titularraren ustez, herrialde askok hartutako neurriek, Txinak neurriak lasaitu ostean, gehiago dute geopolitikatik. Edozein kasutan, gizartea birusaren aurrean babestuta gaudela azpimarratu du.
2022/12/28 - 23:25
Txinak herrialdean sartzeko koarentena kenduko du, nahiz eta covid-19 kasuek gora egin
Txinak normaltasunera itzuli nahi du, eta covid-19aren aurkako neurriak lasaitzen ari dira jendeak bertara bidaiatzeko beldurrik izan ez dezan.