Txina
2022/11/04 - 21:48
Long March-5B Txinako espaziontziaren zatiak eragindako kaosa ulertzeko gakoak
Txinak urriaren 31an ontzi horren bidez orbitan jarri zuen bere Estazio Espaziala osatzeko azken modulua. Ondoren ontziaren zati bat kontrolik gabe erortzen utzi du. Pieza horrek 20 tona ditu, 31 metroko altuera eta 28.000 kilometro orduko abiaduran mugitu da.
2022/11/04 - 15:43
Txinarekiko mendekotasun ekonomikoa handitu du Alemaniak azken urteetan
Alemaniak, Txinarekiko duen mendekotasuna dela eta, harremanak hobetu nahi ditu. Scholz da, pandemia hasi zenetik Txina bisitatu duen G7ko lehen liderra.
2022/11/04 - 15:37
Estatuko aire eremuan sartu den kohete txinatar batek ondorioz arazoak izan dira hainbat aireportutan
Kontrola galdutako Txinako espaziontzi batek alarma piztu du gaur mundu osoan. Txinak astelehenean jaurti zuen kohetea espaziora baina zati bat eten eta lurrera jausten hasi zen.
2022/11/02 - 15:42
Shanghaiko Disney parkea itxi dute barruan milaka turista harrapatuz, bisitari batek positibo eman ostean
Astelehenean itxi zuten Shangaiko Disney parkea eta turistak testa egitera behartu dituzte. Milaka lagun daude parkearen barruan.
2022/10/23 - 17:42
Hirugarren agintaldiari ekingo dio Xi Jinpingek, konfiantzako gizonak alboan dituela
Espero zen moduan Xi Jinpingek karguan jarraituko du beste bost urtez. Ez du inolako oztoporik izan, eta botere guztia bereganatu du. Politburo berrian ez dago emakumerik, aurrekoetan ez bezala, eta izendapen guztiak konfiantzakoak dira. Xi Jinpinek ez du bere inguruan arazorik nahi.
2022/10/22 - 20:44
Hu Jintao presidente ohiaren kanporaketa, Alderdi Komunistaren kongresuaren itxieran protagonista
Bedel batzuk Hu Jintao altxarazi eta jauregitik irtenarazi dute. Dirudienez, garbiketa politikoko keinu bat izan da, eta publiko aurrean zigortzeko modua. Txinako komunikabide ofizialek diote, ordea, osasun arrazoiak tarteko atera zutela presidente ohia.
2022/10/22 - 11:49
Hu Jintao presidente ohia bota dute Txinako Alderdi Komunistaren Kongresutik
Zigor publiko modura, presidente ohia bere lekutik altxarazi eta kanporatu dute. Buruzagi ohiak ezustekoz hartu du gertatutakoa.
2022/10/16 - 11:46
Xi Jinpingek boterea indartuko du Txinarentzat garrantzitsua den unean
Alderdi Komunistaren Kongresu Nazionalak lehen ministroaren etorkizunaz erabakitzeko ere balioko du, erretiroa hartzeko asmoa iragarri baitu.
2022/09/30 - 20:41
AEBk eta EBk Ukrainako lurraldeen anexioa gaitzetsi dute eta zigorrak iragarri dituzte
NATOk "Ukrainaren subiranotasun eta lurralde osotasunarekiko konpromiso irmoa" erakutsi du. Txinak, Putinen aliatu nagusiak, bere aldetik, ez du lurraldeen anexioa aitortu.
2022/09/24 - 22:05
Txinak Errusia kritikatzea saihestu du NBEren aurrean egindako hitzaldian
Pekinek behin eta berriro errepikatutako ideiak azpimarratu ditu Txinako Kanpo Arazoetako ministroak, eta nabarmendu du "alde guztien kezkak jorratu" behar direla konponbidea aurkitzeko.
2022/09/21 - 12:38
Biden: "Gerra nuklear bat ezin da irabazi, eta ez litzateke sekula gertatu behar"
Errusiako 300.000 erreserbistari Ukrainara joateko agindua eman ondotik hasi dira lehen erreakzioak munduko liderren aldetik. Pedro Sanchezen hitzetan, Putinek erabakia ondorioetan pentsatu gabe hartu du. "Errusia gero eta bakartuago dago", azpimarratu du Macronek.
2022/09/18 - 23:34
Charles III.ak Buckinghamen bilduko ditu munduko 500 estatuburu eta agintari
Charles III.a izan da anfitrioi igande honetako ongietorri ekitaldian. Buruzagi eta estatuburu nagusiek Elizabeth II.aren hil-kapera bisitatu dute egunean zehar, bertatik Londresko kaleetan ilara egin duten milaka pertsona igaro bitartean.
2022/09/16 - 20:34
Errusiak, Txinak eta Iranek Mendebaldearen alternatiba izan nahi dute, ordena multipolar bidezkoago baterako
Shanghaiko Kooperazio Erakundeak Uzbekistanen egin du bilera, eta, azken adierazpenean, aldeztu du kide diren Estatuek indartzea defentsarekin eta segurtasunarekin lotutako elkarren arteko lana.
2022/09/15 - 23:05
Xi Jinpingek mundu aldakor honetako buru elkarrekin izateko eskatu dio Putini
Xi Jinping eta Vladimir Putin elkarrekin izan dira gaur. Aliantza handia osasuntsu dagoela erakutsi nahi izan dute, gerra hasi zenetik egin duten bigarren bilkuran. Denbora honetan Txinak gogor kritikatu ditu mendebaldearen zigorrak, eta, horregatik, Putinek bere jarrera orekatua eskertu dio.
2022/09/15 - 18:28
Xi Jinpingek Putini eskatu dio arin aldatzen ari den mundu honetako lidergoa elkarrekin partekatu dezaten
Errusiako eta Txinako presidenteek bilera egin dute ostegun honetan Uzbekistanen. Putinek Xiri esan dionez, Errusiak estimatzen du "Txinako lagunek Ukrainako krisiarekin lotuta izandako jarrera orekatua".
2022/09/15 - 12:27
Putin Uzbekistanera iritsi da Shanghaiko Lankidetza Erakundearen goi-bileran parte hartzeko
Errusiako presidentea gaur goizean iritsi da Samarkandara eta Abdulla Aripov lehen ministroak egin dio harrera. Putinek Shanghaiko Lankidetza Erakundearen bileran parte hartuko du eta Xi Jinping Txinako presidentearekin biltzea espero da.
2022/09/15 - 10:57
Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Txina ekialdean, Muifa tifoiaren eraginez
Garraio publikoa eta eskolak bertan behera geratu dira Txinako ekialdeko hainbat hiritan, tartean Shanghaiko megalopolian. Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte azken orduetan.
2022/09/14 - 11:07
Txinak 720.000 pertsona ebakuatu ditu Muifa tifoiaren etorreraren aurrean
Tifoiak gaur eguerdian lurra joko du Zhejiang probintzian, eta haize bortitzak eta prezipitazio handiak ekarriko ditu. Agintariek alerta gorria ezarri dute olatuengatik, 6 eta 10 metro arteko olatuak espero baitira.
2022/09/06 - 12:46
Gutxienez 65 lagun hil, 170 zauritu eta hamabi desagertu dira Txinan, lurrikara baten ondorioz
Astelehenean jazo da, Sichuan probintzian. 56 pertsona larri daude. Lurrikara 6,8 gradukoa izan da, Richter eskalan.
2022/09/06 - 10:29
Txinako Sichuan probintzian izandako 6,8 graduko lurrikaran hildakoak 65 dira gutxienez
Sichuan probintzia jarduera sismiko handiko eremu batean dago. 2008ko maiatzean lurrikara 8 graduko lurrikara izan zen bertan eta 90.000 hildako eta desagertu baino gehiago utzi zituen.