Txingorra
2023/09/10 - 15:03
Kazkabarra hodietan sartu da Fiteron eta gainezka egin du etxebizitza bateko komunean
Bart izandako txingor-ekaitz handiak udalerri nafar hori zuritu zuen, eta kazkabarra etxebizitza bateko komunera ere iritsi zen, jabeen ezusterako. Sare sozialen bidez zabaldutako bideoa.
2023/09/10 - 12:58
Kazkabar erauntsi ikusgarria izan da bart Nafarroako Erriberan
Erreka bihurtu dira goizalde honetan Fitero, Corella eta Cintruenigoko kaleak, inguru horretan bota duen kazkabar zaparradaren ondorioz. Hondeamakinak lanean ari dira bideak garbitzeko, Foruzaingoak adierazi duenez. Irudiak: @jyba00, @Fiteroactual, @ElTiempoNavarra eta sare sozialak.
2023/09/02 - 12:55
Txingor-ekaitz handia bota du bart Noainen
Gasolindegi batean zeuden hainbat gidari txingor-ekaitz handi baten lekuko izan ziren atzo Noainen. Autoa ez erabiltzeko gomendatu du SOS Nafarroak. Francisco Jose Vidartek grabatutako irudiak.

2023/07/27 - 11:37
Abisu horia ezarri dute Hego Euskal Herriko zati handi batean, prezipitazio handiengatik
Euriteek barnealdean izango dute eragina, Araban eta Nafarroan, batik bat.
2023/07/08 - 18:50
Rincon del Soto herrian, inoizko ekaitzik bortitzena izan dute
Errioxako udalerriko bizilagunek larunbat honetan hasi dute azken orduetan eroritako bi ur, txingor eta haize ekaitz handik eragindako kalteen balorazioa.
2023/07/08 - 16:33
Kazkabar erauntsitik bi egunera, oraindik normaltasunera itzultzeko lanetan dabiltza Gasteizen
Gasteiztarrek ez dute ez berehalakoan ahaztuko herenegun bizitakoa, baina pixkanaka normaltasunera bueltatzen ari dira. Osteguneko ekaitz bortitzaren ostean, garbiketa lanek ez dute etenik. Dendak zabalik daude, eta errepidean arazorik ez.

2023/07/07 - 23:04
Ekaitza Gasteiz gainean, Burgos aldetik ikusita
Gogor astindu zuen Arabako hiriburua, eta askorentzat sekula bizigabeko momentuak utzi zituen.

2023/07/07 - 22:43
Txingor ekaitzaren aztarna atzean uzteko lanean ari dira Gasteizen
Normaltasunera itzuli artean, ikusteko dago Gasteiz hondamendi eremu izendatzeko eskaera egingo ote duen Udalak. Kalteak zenbatu eta diagnostikoa egitean hartuko dute erabakia.

2023/07/07 - 21:15
Txingor zaparrada Iruñean, sanferminetako egun handian
Txingor zaparrada handia bota du arratsaldeko lehen orduan Iruñean, San Fermin Egun Handian, eta hiriko kaleak hustu ditu.

2023/07/07 - 19:06
Ze azalpen meteorologiko dauka Gasteizen bota zuen kazkabar zaparradak?
Euskalmet agentziako arduraduna, Jose Antonio Aranda, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da. Gasteizen gertatu zen ekaitza storm split fenomenoak eragin zuela azaldu du.

2023/07/07 - 14:22
Atzoko txingorrak Arabako Lautadan, Mendialdean eta Añanan ere izan zuen eragina
Arabako Foru Aldundiko langileak Arabako puntu desberdinak bisitatuko dituzte gau izandako txingor-prezipitazioek ortuetan, bideetan eta azpiegituretan izan zuten eragina ezagutzeko.

2023/07/07 - 13:11
Hainbat lagun zauritu ditu Gasteizen ostegun arratsaldean bota duen txingorrak
Osteguneko 20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu du iparraldetik hegoaldera, eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.

2023/07/07 - 11:25
Txingorra Gasteizen
Txingor-erauntsi handi batek kalte materialak eragin ditu, baita zaurituren bat ere, Gasteizen.

2023/07/07 - 11:23
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza zuriz jantzi du txingor zaparrada izugarriak
Ostegun honetan fronte batek Gasteiz hiria zeharkatu eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.

2023/07/07 - 10:48
Albiste izango dira: Txingorra Gasteizen, euskararen kontrako epaia eta U23ko hauteskunde kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2023/07/06 - 23:34
Gasteizen txingorrak kalteak eragin ditu hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan
20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu du iparraldetik hegoaldera, eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu.

2023/07/06 - 23:17
Txingor zaparrada batek zuriz estali du Gasteiz
Arratsaldeko 20:10 eta 20:30 bitartean, hiria zuriz tindatu da txingorraren indarrarengatik. Zuhaitzen erorketek, beirak apurtuta zituzten ibilgailuek eta golfeko pilota baten tamainako kazkabarrak kaosean murgildu dute hiria minutu batzuen buruan.

2023/07/06 - 21:21
Txingor ekaitz handiak Hego Euskal Herriko hainbat herritan
Euskalmetek abisu horia ezarri du Araban eta Gipuzkoako barnealdean, ordubetean metro koadroko 15 litro pila baitaitezke.

2023/06/21 - 19:31
Abiatu dituzte Zumaia, harri-jasaren ondoren, hondamendi eremu izendatzeko izapideak
Harriak kalteak eragin zituen kalean aparkatuta zeuden 300 auto baino gehiagotan, baita fatxadetan eta teilatuetan ere. Haurreskolaren eraikinaren teilatuak kalte handiak jasan zituen, eta eskolak eta kiroldegiak ere ekaitzaren ondorioak jasan dituzte.
2023/06/21 - 16:31
Kazkabarrak kalte ugari eragin ditu Nafarroan
Nafarroan alerta laranjan daude ekaitzengatik eta batez ere adi egon beharko da kazkabarrarekin. Azken ordu hauetan botatakoak kalte dezente utzi ditu, batez ere, nekazaritzan.