Txingorra
2018/07/16 - 22:32
Txingor-zaparradek kalte izugarriak utzi dituzte Araban
Gogotik bota zuen Gasteiz eta inguruetan: botatako harriaren tamainak kalte handiak eragin ditu uztan.
2018/07/16 - 12:54
Igande arratsaldeko kazkabarrak Mendabiako mahastiak kaltetu ditu
Mahats-bilketarekin hasteko aste gutxi falta direnean, atzo arratsaldeko kazkabarrak kalteak eragin ditu Mendabiako mahastietan. Izotz-bolak intxaurren tamainakoak ziren.
2018/07/16 - 01:08
Txingor-ekaitza batek Gasteiz astindu du
Aurreikusitako ekaitzak azkenean azaldu dira Arabako hiriburuan, eta ur azpian utzi dituzte hainbat kale, tartean, Tomas Zumarraga Dohatsua eta Serafin Ajuria.
2018/07/04 - 23:26
Txingor-zaparrada ikusgarria Etxarri-Aranatzen
Araceli Markotegik grabatutako irudietan gaur Nafarroan bota duen kazkabarra ikus daiteke.
2018/07/04 - 22:59
Txingorrak eta ekaitzek kalteak eragin dituzte autoetan eta landaguneetan
Gasteizen, metro kuadroko 30 litro jaso dira ordubetean eta errepideak moztu ditu urak. Agurainen eta Arkautin harrikozkorrak adinakoak bota ditu.
2018/07/04 - 17:51
Alerta laranja arratsalderako, prezipitazio handiengatik
Aurreikuspenen arabera, litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 30 litro pilatzea. Zaparrada handiez gain, kazkabarra ere egingo omen du.
2018/07/02 - 16:25
Euri-jasak eta txingorra, Bilbon eta inguruetan
15:00etan sartu da indarrean Eusko Jaurlaritzak euriagatik ezarritako abisu horia eta ordu horretan bertan latz bota du Bilbon, Basaurin, Derion eta beste hainbat lekutan.
2018/04/29 - 21:15
Bost trafiko-istripu izan dira Nafarroan, txingorraren ondorioz
Guztiak bidetik ateratzeagatik izan dira, erkidegoko errepideetako hainbat lekutan txingorra egonda. Guztira, bi pertsona zauritu dira.
2018/03/16 - 18:02
Txingor-zaparrada ikusgarria bota du arratsaldean Gasteizen
eitb.euseko erabiltzaile batek Gasteizen bota duen txingor-zaparrada grabatzeko aukera izan du. Ikusgarria benetan.
2018/02/02 - 22:24
Elurrak eta txingorrak arazoak eragin dituzte errepideetan
Arazo larrienak Usurbilen, Lezon eta Orion izan dira. Nafarroan ere zenbait istripu gertatu dira.
2018/02/02 - 14:44
Kazkabarrak eta hiru istrupuk A8 autobidea kolapsatu dute
Auto ilara handiak eragin ditu eta elurra kentzeko laupabost makina ez aurrera ez atzera gelditu dira goizean botatako kazkabarra eta hainbat istripuen ondorioz. Elurra ere itzuli da Etzegaratera.
2018/02/02 - 13:29
Nahaspila AP-8an Orio eta Zarautz artean, kazkabarraren eraginez
Goizean kazkabarra gogotik bota du Orio eta Zarautz inguruan. Ondorioz, istripuak izan dira AP-8an eta auto-ilarak luzeak izan dira. Une honetan egoera normaltasunera itzuli da.
2018/02/01 - 17:42
Txingor-zaparrada handia bota du Bilbon ostegun eguerdian
Irudietan, Deustu auzoa agertzen da. Bizkaiko hiriburuan, hainbat puntuan, ur-putzu oso nabarmenak sortu dira.
2017/12/01 - 21:16
Elurra Bizkaiko hainbat mendatetan, eta txingorra kostaldean ere
Negu gorriko eguna izan dute Bizkaian; euriak gogor astindu du, eta Asuan, Erandion, metro erdiko sakonerako ur-putzu handiak izan dira.
2017/08/09 - 16:12
Nafarroako Gobernuak herritarrei laguntzeko arreta-gunea ireki du Zangozan
Ledea, Esa eta Zangozako hainbat bizilagun bertaratu dira, informazio bila; izan ere, asteleheneko txingor-ekaitz handiak kalte ugari utzi ditu herri horietan.
2017/08/09 - 11:11
Txingorrak Zangozako merindadean utzitako kalteak zenbatzeari ekin diote
Nafarroako Gobernuak kaltedunentzako informazio bulegoa zabaldu du. Kazkabarrak mahastietan egindako kalteak dira kezka iturri nagusi.
2017/08/08 - 19:31
Ekaitz handi eta labur batek kalte handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan
Txingor-zaparrada handi batek kalte material handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan. Ekaitza laburra eta indartsua izan da; azken hamarkadetako handiena.
2017/08/08 - 18:33
Txingor-zaparrada handi batek kalteak egin ditu Zangozako eskualdean
Bat-batean izandako ekaitz handi eta labur batek kalte handiak egin ditu Zangozan, Ledean eta Esan. Azken hamarkadetako kazkabar-zaparrada handiena izan da.
2017/08/08 - 14:52
Sei zentimetroko diametroa duten kazkabarrak izan dituzte Ledean
Astelehen gauean, 22:00ak aldera, Nafarroan izan den txingor-ekaitz handienetakoa hasi zen Zangozako eskualdean. Hainbat kalte material daude.
2017/07/24 - 17:30
Ezohiko txingorra izan da Teruelen
Teruelen harria bota du. Arratsaldeko 17:30ak aldean hasi eta ordu laurden batez sekulako txikizioa eragin du txingorrak auto eta hainbat eraikinetako sapaietan.