Euri-jasak eta txingorra, Bilbon eta inguruetan
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du euriagatik igande honetarako, 15:00etatik 24:00etara, hainbat tokitan 15 l/m2 baino gehiago bota dezakeelako.
Aurreikuspenak betez, 15:00etan euri-jasa latzak eta kazkabarra izan dira Bilbon eta beste hainbat tokitan.
Lander Arbelaitzek, adibidez, bideo hau grabatu du Bilboko Bolueta auzoan. eitb.eus-era bidalitako bideo honetan, argi ikusten da txingorraren indarra:
Bilboko suhiltzaileek hainbat tokitan esku hartu behar izan dute: Abusu, Ugatz Parrokoaren zeharkalea, Zumalakarregi etorbidea, Gorostizaga Dorrea, etab. Miribillako eta Deustuko parkeetan ere, lanean aritu dira.
Gogor bota du Basaurin, Derion eta Mungian ere, besteak beste.
Hainbat lagunek grabatu eta sare sozialetan zabaldu dituzte bideoak:
Euskalmetek jakitera eman duenez, Bizkaiko kostaldera abiatu da gero ekaitza.