Udazkena
2023/10/06 - 12:26
Urria dela dio egutegiak, eta udan gaudela, zeruak
Uda beteko eguraldia izango da asteburu honetan ere Euskal Herri osoan. Eguzkia eta beroa izango dira nagusi ostiraletik igandera.
2023/10/03 - 10:18
EAEko 40 estaziok baino gehiagok hautsi zuten astelehenean urriko tenperatura maximoaren marka
Gautegiz Arteagan (Bizkaia) neurtu zuten beroena: 37,7 °C. Gaur, ordea, haizearen atzo arratsaldean kostaldetik sartu zen enbataren ostean, tenperatura freskoagoa izango da. Gainera, euria egingo du ipar partean.
2023/09/30 - 16:31
Udako giroa eta hondartzak jendez gainezka, iraileko azken egunean
30º-tik gorako tenperaturak izan ditugu gaur, eta horrek jende andana animatu du Kontxako (Gipuzkoa) eta Ereagako hondartzez disfrutatzera.
2023/09/27 - 10:44
Enbatak 10 gradu jaitsiko du tenperatura kostaldean arratsaldean
13:00ak aldera hasiko da eguraldia aldatzen. Ordu horretan, haizeak ipar-mendebaldera egingo du bat-batean, eta kostalde osoan zehar zabalduko da. Ondorioz, tenperaturak behera egingo du azkar eta haize-bolada bortitzak izango dira. Abisu horia 17:00ak arte egongo da indarrean.
2023/09/23 - 13:56
Udazkenean gaude dagoeneko
Urtaro honek 89 egun eta 21 ordu iraungo ditu, eta abenduaren 22an bukatuko da, neguaren etorrerakin. Udazken honetan bi eklipse izango ditugu ikusgai: bata eguzkikoa eta bestea, berriz, ilargikoa.
2023/09/22 - 13:48
Iraileko ekinokzioak uda eraman eta udazkena ekarriko du larunbat honetan
Hiru hilabetez, egunero 3 minutu eguzki argi gutxiago izango dira. Udazkena beroa eta ohi baino euritsuagoa izango dela espero da, eta horrek inguru lehorrenetan lagunduko duela.
2023/09/22 - 13:22
Giroak argitzera eta berotzera egingo du asteburuak aurrera egin ahala
Larunbat goizean, hodeiak nagusituko dira zeruan, eta euria ere egin dezake, batez ere kostaldean eta ekitaldian. Arratsaldean, baina, atertu eta eguzkia ikusteko parada izango dugu. Igandean, uda beteko eguraldia espero da.
2022/11/25 - 17:57
Eguraldi lasaia eta lehorra asteburuan
Larunbatean, egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak pasean ibiliko dira. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta litekeena da barnealdeko hainbat txokotan zeropeko balioak izatea. Igandean ere giro lasaia izango da, baina arratsaldean egoera aldatuz joango da.
2022/11/24 - 13:52
Alerta laranja gaurko kostaldeko inpaktuagatik eta abisu horia bihar arte, itsasaldeko arriskuagatik
Pasaiako portuan, goizean, olaturik handienak 4 metroko altuera izan du.
2022/11/18 - 18:52
Giro oso nahasi eta hezeko asteburua
Larunbatean eguraldia hotza eta euritsua izango da. Euria egiten jarraituko du, batez ere goizean, eta gehiago Gipuzkoako ekialdean, bertan zaparradak mardulagoak izan daitezke.
2022/11/11 - 18:50
Sanmartinetako uda txikiak ez du hutsik egin eta tenperatura altuko beste asteburu bat utziko du
Larunbatean hodei apur bat espero da, batez ere isurialde mediterraneoan; gainerakoan eguraldi eguzkitsua nagusituko da, baina zerua ez da erabat garbi egongo. Igandea ere eguzkitsua izango da.
2022/11/04 - 13:33
Belaguan lehen elurtea
Hotzaren iritsierarekin, Alfonso Alastueyk bidalitako irudietan ikus daitekeen bezala, Belaguak elurte deboraldia estreinatu du. Ezohiko urri bero baten ondoren, azaroa tenperaturaren jaitsierarekin etorri da.
2022/10/30 - 18:31
Udazken giroa berreskuratuko dugu Domu Santu zubian
Astea euritik abiatuko da eta, hodeitsu mantenduko den arren, asteartetik aurrera atertzea espero da. Tenperatura, berriz, balio epeletan geldituko da maximoetan, minimoak freskoak izango badira ere.
2022/09/23 - 22:38
Hasi dira udazkeneko koloreak basoan gailentzen
Sasoi berriaren termometro, eta udazkenak dakartzan koloreen adierazle dira gure basoak: tartean, Iratiko oihana. Alemaniako Baso Beltzaren ostean, Iratikoa da Europako pagadi eta hariztirik zabalena. Eta han paisaia, hasia da horitzen.
2022/09/23 - 10:31
Goizaldeko 03:04an udazkenean sartu gara
2022ko udazken astronomikoa goizaldeko 03:04an hasi da gaur ipar hemisferioan. Udazkenaren hasiera egunaren luzera azkarren laburtzen den urteko garaia da.
2022/09/19 - 23:08
Ohi baino beroagoa eta lehorragoa izango da udazkena
Udazkenerako iragarpena aurreratu du Aemetek. Udako joerarekin jarraituko omen dugu sasoi berrian: ohi baino beroagoa eta lehorragoa izango da udazkena.
2022/09/19 - 16:50
Sute-arriskuen sasoia hasiko da udazkenean Euskadin
Kantauri isurialdean, udazkenean eta neguan izaten da sute arriskurik handiena. Klima hezeak eta egurraren kudeaketak lagunduta, Euskadin ez da sute handirik izan azken bi hamarkadetan. Baina klimaren aldaketak joera hori alda dezakeela ohartarazi digute hainbat adituk.
2021/11/17 - 19:23
Udalerri batzuk festak eta ekitaldiak bertan behera uzten hasi dira
Horrela, Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburu honetan egitekoa zen Babarrun Festa. Era berean, Murgian jaiak ez ospatzea erabaki dute. Zer gertatuko da Urretxu-Zumarragan egiten den Santa Luzia azokarekin, Durangoko Azokarekin edo Bilboko eta Donostiako San Tomas azokekin?
2021/11/17 - 11:25
Tolosako Udalak bertan behera utzi du asteburuan egitekoa zen Babarrun Festa
Asteburuan egitekoak ziren jaiak ez egitea erabaki dute Murgian. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi jendetsuak bertan behera uzteko edo atzeratzeko erabakia udalen gain utzi ostean, horiekin aurrera jarraitu ala ez erabaki behar dute orain tokian tokiko udal gobernuek.
2021/09/22 - 23:24
Hasi da udazkena
Iragarpenaren arabera, euria egingo du egunotan eta tenperatura freskoak izango ditugu.