Uharte
2025/10/25 - 14:32
Erripagaña auzoko herritarrek udal zerbitzuak eskatu dituzte
Mila pertsona atera dira kalera protestan larunbat honetan, lau udalerri (Iruñea, Burlata, Uharte eta Egues) lotzen dituen auzo horretan gutxieneko udal zerbitzu publikoak eskatzeko.
2025/05/25 - 22:09
Amaitu da Euskaraldia, 11 egunez euskara lehen lerrora ekarri nahi izan duen ariketa
Uharten egin da amaiera ekitaldi ofiziala 13:00etan, baina Euskal Herriko herri askotan iluntzean eman diote amaiera euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiari. Uharten, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilariak eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten euskaltzaleei.
2025/04/14 - 14:36
''Akordio batera iritsi arren, berak ez du aitortzen sexu-erasoak egin izana''
Lurdes Pascual sexu-erasoagatik kondenatutako gizonaren abokatuak azaldu duenez, aldeek itxitako akordioari esker, 6 urtez espetxean egon beharrean, 7 urtez Estatutik kanporatuko dute.
2025/04/14 - 14:05
Zazpi urtez kanporatu egingo dute Uharteko jaietan bederatzi adingaberi sexu erasoak egin zizkien gizona
Nafarroako Lurralde Auzitegian goizean egin den ahozko saioan, 35 urteko gizonezkoak onartu egin ditu leporatzen zaizkion delituak.
2025/04/13 - 20:16
Gaur epaituko dute Uharteko jaietan bederatzi adingaberi sexu erasoak egiteagatik akusatutako gizona
Nafarroako Lurralde Auzitegiak baieztatu duenez, aldeek akordioa itxi dute, eta 10:00etatik aurrera emango dituzte xehetasunak. 31 urteko espetxe zigorra eskatu dute ustezko erasotzailearentzat, 2024ko irailean hainbat neskatori sexu erasoak egitea egotzita.
2024/09/23 - 23:14
Ehunka lagun bildu dira Uharten, asteburuko sexu-erasoak salatzeko
Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona. Uharteko Udalak iragarri du akusazio partikular gisa aurkeztuko dela prozesuan.
2024/09/23 - 18:26
Behin-behinean espetxera bidali dute adin txikikoei sexu-erasoa egiteagatik Uharten atxilotutako gizona
Jai eremuan izan ziren erasoak, eta barraketako langilea da atxilotutako gizona. Epaileak gaur kaleratutako autoak dioenez, orain arte bederatzi salaketa aurkeztu dituzte atxilotuaren kontra ukituak egitea egotzita.
2024/09/22 - 22:43
Gizon bat atxilotu dute Uharten, adin txikikoei sexu-erasoak egitea leporatuta
Udalak jakitera eman duenez, erasoak barraka eremuan gertatu ziren, eta herritarren erantzun azkarrari esker, berehala atxilotu zuen ustezko erasotzailea, feriako langile bat, Udaltzaingoak. Elkarretaratzea deitu dute astelehen arratsalderako.
2024/01/21 - 19:06
Patxi Buldain margolari abangoardista nafarra hil da, 97 urte zituela
Uharten jaioa, diziplina anitzeko artista izan zen Buldain. Frantziako lehen abangoardiak izan ziren bere iturri nagusiak; izan ere, Parisen egin zituen Arte ikasketak, eta han landu zuen bere estiloa. Frankismoaren amaieran, Nafarroara itzuli zen behin betiko.
2023/09/09 - 20:19
Biloba batek bere aitonari pandemian ateratako argazkia horma-irudi bihurtu da Nafarroan
93 urteko Miguelen argazkia Uharteko horma batean margotu dute. Gainera, covidagatik hildako pertsonei omenaldia ere da.
2022/11/12 - 15:36
Gidari mozkor batek lau pertsona harrapatu ditu auto-lasterketa ilegal batean, Uharten
Lau zaurituetako hiru ospitalera eraman behar izan dituzte. Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa.
2022/11/12 - 15:35
Auto batek lau pertsona harrapatu ditu legez kanpoko lasterketa batean, Uharten
Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa, eta atxilotu egin dute.
2021/12/10 - 14:09
Azken 20 urteetako uholde handienak Iruñerrian
Arga ibaia ubidetik atera da eta urpean utzi ditu Iruñeko Arrotxapea auzoa eta Iruñerriko hainbat udalerri, Huarte, Atarrabia edo Burlata, besteak beste.
2021/11/25 - 11:32
81 urteko emakume bat larri zauritu da Uharten, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 08:00ak aldera gertatu da, zebrabide batean. Ibilgailuaren gidariak negatibo eman du alkohol- eta droga-probetan.
2021/10/15 - 20:30
Uharten Natalia Balyuk kolpeka hil zuen gizonari 11 urteko espetxe-zigorra ezarri diote
Fiskalak, defentsak eta herri-akusazioak, Nafarroako Gobernuak, akordio bat itxi dute. Zigortuak 12.500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimaren aitari, eta beste 20.000 euro ahizpa bakoitzari.
2021/10/08 - 16:04
Pertsona bat hil da Nafarroan covid-19ak jota
Ospitaleetako presioa nabarmen jaitsi da, egun 26 gaixo baitaude ospitaleetan, horietako bi ZIUn (bezperan baino hiru gutxiago).
2021/10/07 - 17:56
Nafarroak positibo kopurua hirukoiztu du eta ospitaleratzeak ere igo egin dira
Hazkundea gorabehera, 29 pertsona daude erietxeratuta (bezperan bezainbat), eta horietatik bost ZIUn (asteartean baino bat gutxiago)
2021/10/06 - 17:41
Zortzi positibo zenbatu dituzte Nafarroan, 2020ko uztailetik atzemandako kopururik txikiena
Azken orduetan, beste pertsona bat ospitaleratu behar izan dute (guztira 29 dira), baina bakar bat ere ez ZIUn (sei izaten jarraitzen dute). Zorionez, ez da inor hil.
2021/08/22 - 18:29
Objektuak jaurti dizkiote Poliziari Oibarren, eta agenteek 13 kale-edanetan esku hartu dute Nafarroan
Azken bi asteetan, Foruzaingoak 169 salaketa jarri ditu, araudia ez errespetatzeagatik: 120 etxeratzeko agindua ez errespetatzeagatik, 26 maskarak ez erabiltzeagatik eta 18 legez kanpoko kale-edanetan parte hartzeagatik, besteak beste.
2021/08/21 - 19:55
Nafarroako zortzi kale-edanetan esku hartu eta covid-19arekin kutsatutako gizon bat salatu du Foruzaingoak
Hain zuzen ere, Valtierran, Beran, Erriberrin, Oibarren, Zizur Nagusian, Milagron eta Uharten egin dituzte botilioiak. Parte hartzen ari ziren pertsonak, ihesi atera ziren foruzainak ikustean, baina hainbat zehapen-proposamen egin dituzte.