Amaitu da Euskaraldia, 11 egunez euskara lehen lerrora ekarri nahi izan duen ariketa
Gaur amaitu da Euskaraldiaren laugarren edizioa. Maiatzaren 15ean hasi eta, 11 egunez, maiatzaren 25era arte, hainbat jarduera eta ariketa sozial garatu dira aldi berean, hizkuntza-ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko saiakera berri batean.
Ahobizi edo Belarriprest txapak jantzita, euskaraz hitz egiteko gonbita egin diote elkarri milaka herritarrek egun hauetan Euskal Herri osoan. Aurten, gainera, "H" hizkia ere erakutsi dute zenbait txapatan, hitanoa erabiltzeko hautua bultzatuz.
Euskaraldiaren antolatzaileek balantze ofiziala oraindik egin ez badute ere, ariketa kolektibo honetan parte hartu duten herritarrei galdetu die EITB Mediak, edizio hau nola bizi izan duten jakiteko. Denetariko iritziak bildu ditugu: batzuek esan dute inoiz baino txapa gehiago ikusi dituztela; beste batzuek, berriz, inoiz baino gutxiago ikusi direla, baina guztiek aho batez defendatu dute hau ezin dela 11 eguneko ariketa bat bakarrik izan, eta urte osoan euskaraz hitz egiteko ohiturari heldu behar zaiola.
Hain zuzen, horixe izan da Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak Euskaraldiaren amaiera ekitaldi ofizialean eman nahi izan duen mezua ere. "Udaberriko lehen Euskaraldi hau udaberriko hotz bustian burutu dugu, eta ekaitz giroan ere milaka euskaldun eta euskaltzaleren berotasunak eta beroak eutsi dio 11 egunez euskarari", esan du.
"Argi dago euskara jakitea eta erabiltzea dela garrantzitsuena, eta horrexegatik pozten nau jakiteak inoiz baino herri gehiago mugitu direla Euskaraldian parte hartzeko. Edizioz edizio ikusi da Euskaraldia ariketa eraginkorra dela hizkuntza ohiturei eragiteko eta mintza jardunetan aldaketa probokatzeko, eta eraginkortasuna, hein handi batean, elkarlanaren mende dago", gaineratu du.
Olloren hitzetan, Nafarroan 16.000 bat lagunek hartu dute parte aurtengo Euskaraldian. Eskerrak eman dizkie Ahobizi zein Belarriprest txapak jantzi dituztenei, baita euskaraz hitz egiteko gai izan ez arren "euskaltzaleak diren eta euskara babesten eta errespetatzen duten" nafar guztiei ere, guztien esfortzuari esker lortu baita gaur egun "Nafarroan 30 urtetik beherako lau gaztetik bat euskalduna izatea", eta bide itxaropentsu horretan aurrera egiteko deia egin du.
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Ander Caballero Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkariak eskerrak eman dizkie parte-hartzaileei, X sare sozialean zabaldutako mezu baten bidez.

Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda