gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gidari mozkor batek lau pertsona harrapatu ditu auto-lasterketa ilegal batean, Uharten

Lau zaurituetako hiru ospitalera eraman behar izan dituzte. Gidariak hirukoiztu egin du baimendutako alkohol tasa.
uharte
18:00 - 20:00
Auto batek lau pertsona harrapatu ditu legez kanpoko lasterketa batean, Uharten

Lau pertsona zauritu dira bart Uharten (Nafarroa) legez kanpoko auto-lasterketa batean parte hartzen ari zen gidari mozkor batek harrapatuta, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Gertakaria Nafarroako udalerriko industrialde batean gertatu da, 23:20 aldera.

Lau zaurituetako hiru ospitalera eraman behar izan dituzte, 19 urteko emakumezko bat eta 25 eta 21 urteko bi gizonezko.

Gidaria atxilotu egin dute baimendutako alkohol tasa hirukoizteagatik eta arduragabekeriaz gidatzeagatik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X