Uharte
2019/04/06 - 21:46
Uhartearrek bat egin dute Korrikarekin, elkarri hartuta, lekukoa eskuz esku eramanez
Uharteko Udalak ere bat egin du euskararen aldeko lasterketarekin, eta herrian hizkuntza maite dutela argi utzi dute larunbat honetan.
2019/04/06 - 19:45
Milaka euskaltzale atera dira kalera Iruñean, Korrikaren alde
Bazkalondoan sartu da euskararen aldeko lasterketa Nafarroako hiriburuan eta eskuz esku igaro dute lekukoa Iruñeko kale zein inguruko herrietatik. Iparralderako bidea hartuko dute korrikalariek.
2019/04/06 - 13:43
Iruñera iritsi da Korrika
Eguna Irunberri inguruan hasi, eta Auritzen bukatuko dute lasterkariek gaur.
2019/02/08 - 21:27
Emakume bat larri zauritu da Uharten, auto batek harrapatuta
Bi ibilgailuk talka egin dute, talkak horietako bat aurrerantz bota du, eta 74 urteko Iruñeko emakumea harrapatu du. Emakumea Nafarroako Ospitalera eraman dute.
2018/12/16 - 19:28
Kazkabar-erauntsia, Iruñean eta inguruko herrietan
Hainbat pertsonak sare sozialetara igo dituzte Iruñean, Burlatan, Sarrigurenen eta beste hainbat tokitan hartutako irudiak. Uharten errepidea moztu behar izan dute zuhaitz bat erori delako.
2018/08/30 - 14:27
Elkarretaratze isila egin dute Uharten indarkeria matxistaren aurka
19:30ean, talde feministek beste elkarretaratze bat egingo dute, Uharten bizi zen emakume bat "hil egin dutela salatzeko" eta eraso sexisten aurkako mezu hau ozen oihukatzeko: "Eraso sexistei ez".
2018/08/29 - 22:56
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze jendetsua, Uharten
Ehunka pertsona bildu dira asteazken honetan Uharten, indarkeria matxistaren aurka egin duten elkarretaratzean.
2018/08/29 - 16:29
Uharteko herritarrek 38 urteko emakumearen hilketa gaitzetsi dute
Herenegun hil zen emakumea ospitalean, ustez senarrak eraso egin eta bi egunera. Epaileak espetxera bidali du homizidioa leporatuta.
2018/08/29 - 11:32
Hil egin da larunbatean Uharten erasoa jasan omen zuen emakumea
Emakumea larunbatean ospitaleratu zuten, eraso baten ondorio izan zitezkekeen lesioekin, eta astelehenean hil zen.
2018/08/29 - 10:43
Epaileak kartzelatu egin du Uharten ustez emaztea hil duen gizona
Homizidio delitua egotzi dio epaileak. Foruzaingoak uste du biktimak tratu txarrak jaso ohi zituela.
2018/02/27 - 14:11
14 tona tabako konfiskatu dituzte Nafarroan, internet bidez saltzeko prest
14 pertsona atxilotu dituzte, hiru Foru Erkidegoan. Atzemandako materialak sei milioi euroko balioa du.
2017/06/12 - 12:35
Uharteko motor-gidari bat hil da Taxoaren, zirkulazio-istripu batean
Hildakoak 49 urte zituen. Gertatutakoa ari dira ikertzen, zer jazo den argitzeko.
2017/06/12 - 10:55
Uharteko ziklomotor-gidari bat hil da zirkulazio-istripu batean
Foruzaingoaren arabera, biktima 49 urteko gizonezko bat da, eta ikerketa abiatu dute ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.
2017/05/17 - 14:51
Dantza garaikideko hamabost ikuskizun Nafarroan, ekainaren 3ra arte
Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bederatzi udalerritako antzerki eta eremu publikoetara iritsiko da bere bigarren edizioan.
2017/04/09 - 11:00
Korrikari harrera beroa egin diote milaka pertsonak Iruñean
Nafarroako hiriburuan emango zaio amaiera aurtengo Korrikari. Iruñeko Alde Zaharrean 10:18an entzungo da tipi-tapa "BatZuk" lelopean.
2017/04/03 - 11:38
20. Korrika Kios Uhartean
Greziako Kios Uhartean ere badira euskaltzaleak. Horiek 20. Korrika babesteko bideo bat egin dute.
2016/06/26 - 18:57
Motozale bat larri zauritu da istripu batean Uharten
Ezbeharra bart gertatu zen, herriaren erdigunean. Zaurituak auto baten aurka talka egin zuen.
2015/10/29 - 21:55
Langile bat larri zauritu da Uharten, teilatutik behera erorita
23 urteko gizonezkoa Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute traumatismo kraneoentzefalikoarekin, 6 eta 7 metro bitarteko altuera batetik jausi ostean.
2013/10/23 - 18:49
Richterren eskalan hiru gradu hartu dituen lurrikara, Iruñerrian
Lurrikarak Olaben izan du epizentroa, eta goizeko hamaiketan nabaritu dute Uharten, Esteribarren eta Eguesen. Larrialdi zerbitzuek ez dute operaziorik egin behar izan.