Apirilak 6
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñera iritsi da Korrika

Eguna Irunberri inguruan hasi, eta Auritzen bukatuko dute lasterkariek gaur.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Ehunka lagunek egin dute lasterka Agoitzen

Ostegunean Garesetik abiatu eta gero, Nafarroan jarraituko du Korrikak larunbatean. Irunberrin hasi du eguna euskararen aldeko lasterketak, eta Iruñera iritsi da, 21. edizio honetako lehen hiriburura, 14:47an.

Lehenago, Espartza (04:51), Agoitz (11:28) eta Mendilorri (14:21) udalerriak zeharkatu ditu Korrikak, eta, iruindarren ongietorriaren ondoren, Uhartera (19:28) eta Errora (21:53) iritsiko da lekukoa, eguna Auritzen (23:28) bukatzeko.

Apirilak 6, larunbata

Irunberri 00:22

Domeñu 1:15

Nabaskoze 2:54

Espartza 4:51

Jaurrieta 5:49

Garaia 7;27

Garralda 8:07

Oroz Betelu 9:04

Agoitz 11:28

Olatz 13:50

Sarriguren 14:05

Mendillori 14:21

Mutiloa 14:35

Iturrama 15:15

Zizur Txikia 15:35

Zizur Nagusia 15:54

Barañain : 16:11

Alde Zaharra: 16:20

Burlata 18:59

Uharte 19:28

Zubiri 20:54

Erro 21:53

Auritz 23:28

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Huarteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du . Bere argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, bere hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, antzinako Hispania erromatarrari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X