Aurreakordioa lortu dute eskola jangeletako negoziazioan, eta greba deialdia bertan behera geratu da
LABek jakinarazi duenez, "lan, soldata eta gizarte arloko hobekuntza garrantzitsuak" jasotzen ditu akordioak, eta "lorpen historikoa" da. Bere aldetik, ELAk aurreratu du ez duela sinatuko ituna, "langileek eskatutako gutxienekoak betetzen ez dituelako".
LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako kudeaketa zuzeneko jangeletako langileen hitzarmen kolektiboaren negoziazioan. Besteak beste, ratioetan murrizketak eta soldatetan igoerak adostu dituzte. ELAk ez du babestu ituna.
Ohar batean eman du LABek akordioaren berri. Bertan zehazten denez, aurreakordioaren "lorpen historikoetako bat 3 urteko gelako eta Lehen Hezkuntzako ratioen aldaketa" da. Adostutakoaren arabera, 3 urteko geletan 20 ikasle baino gehiago daudenean begirale bat egongo da, eta Lehen Hezkuntzan, 2027-2028 ikasturterako ratioa 37 ikasletik 30era jaitsiko da. Ordura arte, lehenengo hiru mailetan, 30 ikasle baino gehiago daudenean, begirale bat gehiago sartuko da.
Halaber, soldatak Eusko Jaurlaritzako sukaldeko langileekin parekatzea ere jaso dute aurreakordioan. "Horrek % 6,5eko igoera ekarriko du lizitazio berrien kontratuen hasieran (gehienez, 2027an)", zehaztu du sindikatu abertzaleak. "Aurreakordio hau sinatu ondoren, LABek aurreikusitako greba egunak bertan behera uztea erabaki du, borroka eta langileen mobilizazioari esker benetako aurrerapen esanguratsuak lortu direla aitortuta".
Hitzarmen berriak 2024tik 2030erako indarraldia izango du, eta "epe horretan sektorean egonkortasuna bermatuko da".
ELAk ez du babestu
Bere aldetik, ELAk jada aurreratu du ez duela akordioa sinatu, "langileek eskatutako gutxienekoak betetzen ez dituelako". Sindikatu horren arabera, "akordioak ez du bermatzen sukaldeko langileekin eta garbitzaileekin soldatak parekatzea, soldata igoerak mugatzen ditu eta ez du KPIari buruzko erreferentziarik jasotzen".
Ratioen taulari dagokionez, ELAk salatu du "soilik Haur eta Lehen Hezkuntzako langileentzat" aldatu direla, eta "Bigarren Hezkuntzako langileak eta bulegoko langileak kanpoan" utzi dituztela. "Aldaketa partzial hori ez da nahikoa".
Halaber, kritikatu du "sinatzaileek mobilizazio testuinguruan akordioa ixtea" erabaki dutela.
Lanuzteak
LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, hiru greba egun egin zituzten sektoreko langileek otsailaren amaieran, eta aste honetarako beste hiru dituzte deituta (martxoaren 10ean, 11n eta 12an). LABek du gehiengoa negoziazio mahaian, % 54,01eko ordezkaritzarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.