Umeak
2024/05/12 - 19:45
Haurtxo baten gorpua aurkitu dute zakarrontzi batean, Madrilen
13:30 inguruan jaso du abisua Poliziak. Acuario kaleko 21. zenbakiaren parean agertu da umetxoa hilotz, plastikozko poltsa baten barruan, edukiontzi baten alboan.
2024/05/06 - 16:08
Unicefek "hondamendi arriskuez" ohartarazi du 600.000 haurrentzat Rafahen, Israelen erasoaren aurrean
Catherine Russell Unicefeko zuzendari exekutiboaren hitzetan, Rafah "leku segururik ez duten umeen hiria da".
2024/05/06 - 12:51
Jaiotzak % 1,6 jaitsi ziren Euskadin 2023an
Urteko azken hiruhilekoan 3.465 jaiotza izan ziren EAEn, % 0,1 gutxiago, azken urteetako beheranzko joerari jarraipena emanez.
2024/05/02 - 13:45
Begoña Pedrosa: ''Gero eta inplikazio eta sentsibilizazio handiagoa dago eskola-jazarpenaren aurka''
Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat, bullyingak 2022-2023 ikasturtean izan zuen bilakaeraren datuak argitaratu ditu Jaurlaritzak. Sentsibilizazio, prestakuntza eta jarraipen handiagoari esker, zalantza txikienaren aurrean, kasu posible bakoitza aztertu egiten da.
2024/05/02 - 13:28
Eskola jazarpeneko % 39 kasu gehiago identifikatu dituzte Euskadin aurreko ikasturtearekin alderatuta
2022/23 ikasturtean, 218 bullying kasu identifikatu zituzten EAEn, Ikuskaritzak aztertutako 1.543 kasuetatik % 14. Horietatik guztietatik, % 27 ziberbullying kasuak izan ziren.
2024/05/02 - 12:13
Ia hiru haurretik batek eskola jazarpena edo bestelako indarkeria jasan duela ohartarazi du ikerketa batek
Euskadin, 2022-23 ikasturtean, 218 jazarpen-kasu erregistratu ziren, eta horietatik % 27 ziberbullyng izan ziren. Horiek dira Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuak.
2024/05/02 - 10:10
Albiste izango dira: Eskola Jazarpenaren aurkako Mundu Eguna, EHUren Ikerketa Plana eta balizko su-etena Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/02 - 09:31
Zeuk Esan adin txikikoen arretarako zerbitzua 24 orduz dago martxan, gaurtik aurrera
2023an, 1.248 pertsonaren bidez egindako 1.625 kontsulta artatu zituen Zeuk Esan zerbitzuak.
2024/04/30 - 10:06
Albiste izango dira: Sanchezen iragarpenaren ostekoak, epaiketa Nafarroan, eta bizi baldintzei buruzko inkesta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/25 - 00:57
Espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta kiroldegiko sexu-erasoarekin lotuta atxilotu zuten gizona
Atxilotuak 62 urte ditu eta astelehenean atxilotu zuten Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak esan duenez, oraingoz ez dago beste salaketarik. Gizona Martutenen espetxeratu dute.
2024/04/24 - 18:52
Epailearen esku utzi dute Donostiako Bidebieta kiroldegiko sexu-erasoarekin lotuta atxilotu zuten gizona
Atxilotuak 62 urte ditu eta atzo atxilotu zuten Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak esan duenez, oraingoz ez dago beste salaketarik.
2024/04/24 - 16:58
12 urteko kartzela-zigorra ezarri diete gizon bati eta bikotekideari, alabari sexu-abusuak egiteagatik
Amak abusuak "onartzen" zituen, eta neskatoari laguntza ukatu zion berarengana jo zuenean. Gizona amaren bikotekidea izatearen pribilegioaz baliatu zen, eta adingabeaz abusatu zuen 10 eta 12 urte bitartean.
2024/04/23 - 22:27
Donostian atxilotutako ustezko sexu-erasotzailearen biktima gehiago egon daitezkeela uste du Ertzaintzak
Atxilotua, 62 urteko gizon bat, ertzain-etxean dago, eta epailearen esku utziko dute asteazken honetan. Atxiloketaren unean, Altzan, susmagarriak ez zien jaramonik egin ertzainen aginduei, eta autoan ihes egiten saiatu zen.
2024/04/23 - 13:17
Gizonezko bat atxilotu dute, Donostiako Bidebieta kiroldegian izandako sexu-erasoarekin lotura duelakoan
Adingabe batek salatu zuen sexu erasoa egin ziotela kiroldegiko aldageletan. Haren gurasoek jarri zuten salaketa, joan den asteartean, Ertzaintzaren komisaldegian. Atxilotua 60 urte inguruko frantziar bat da, eta Altzako kiroldegiaren inguruan atxilotu dute.
2024/04/22 - 21:20
TikTok Lite debekatzeko mehatxua egin du Bruselak, horrek dakarren mendekotasun arriskuagatik
Europako Batzordeak adierazi duenez, Txinako enpresak ez du aurkeztu joan den astean erreklamatutako arriskuen ebaluazioa, eta "arriskuak arintzeko neurri eraginkorrik hartu gabe" abiarazi du aplikazioa. TikTok erantzuteko 48 ordu ditu.
2024/04/22 - 19:47
UNICEFek salatu du arma leherkorrek haurren biktimen erdiak eragiten dituztela gatazketan
Arma leherkorren haurren biktima guztien % 49,8, hil edo mutilatu zituzten 24 gatazka-gunetan, 2018 eta 2022 artean.
2024/04/22 - 14:54
Adin txikiko mutil bati Ordizian 2023an egindako sexu-erasoa onartu egin du erasotzaileak epaiketan
Sexu-erasoa bakarrik ez, adingabeen aurkako sexu-ziberjazarpena eta material pornografikoa zabaltzea ere leporatu dizkio epaileak. Orotara, hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote.
2024/04/21 - 18:25
Astelehenean hasiko da Haurreskoletan izena emateko epea
Haurreskolak Partzuergoak 238 zentro ditu gaur egun, Euskadiko 180 udalerritan banatuta. 8.754 plaza eskaintzen ditu 0 eta 2 urte bitarteko hezkuntza-etaparako, eta zerbitzua erabat doakoa da kurtso honetatik aurrera.
2024/04/20 - 22:52
Gutxienez 50 haurtxo jaiotzen dira urtean EAEn garuneko kalteekin, haurdunaldian alkohola kontsumitzeagatik
Euskadiko Alkohol Espektro Fetalaren Nahasmenduari buruzko I. Jardunaldiak, Alkohol Sindrome Fetalaren Euskadiko Elkarteak (ASAFE) sustatutakoak, gizarte- eta osasun-arloko profesionalak eta kaltetutako familiak bildu ditu Abadiñon. Helburuak: arazoa ikusaraztea, kontzientziatzea eta laguntzea.
2024/04/19 - 21:21
83 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran, 5 urteko adingabe bati ukituak egiteagatik
Gainera, aste honetan, Foruzaingoak hamar gizonezko atxilotu ditu emakumeen kontrako delituak egotzita.