Unai Rementería
2022/02/22 - 11:12
Rementeria Elizako abusuei buruz: "Bilboko Elizbarrutiak gaia muturreraino eramatea erabaki du"
Bestalde, Bizkaiko ahaldun nagusiaren arabera, gaur-gaurkoz "ez dago Bilboko AHTaren geltokia eraikitzeko proiekturik", eta xehetasunen arabera, Aldundiak finantziazioa aztertuko du.
2022/01/24 - 12:36
BBVAk eta Bizkaiko Aldundiak akordio bat sinatu dute ekintzailetza aurreratuaren arloan
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Carlos Torres Vila BBVAko presidenteak lankidetza-protokolo bat sinatu dute gaur bi erakundeen artean ekintzailetza aurreratuaren eta berrikuntzaren arloan.
2021/12/15 - 12:34
Rementeriaren aburuz, 'bada garaia' soldatak igo eta enplegua hobetzeko
Krisialdian dauden enpresei laguntzeko konpromisoa azaldu du Eusko Jaurlaritzarekin batera, baina 'beste batzuek ere lagundu egin behar dute'.
2021/10/29 - 16:12
Aldundiak aurrekontuak izapidetzeko prest, partidak nabarmen igota
Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur aurkeztu dituzte euren proiektuak, eta Arabak azaroaren 15ean ezagutaraziko du berea.
2021/10/26 - 12:03
Unai Rementeria: ''Adinekoen egoitzak moldatu behar ditugu eta eguneko-etxe gehiago sortu''
Egoitzen publifikazioaz galdetuta, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak adierazi du erreferentziazko zentroak publikoak izan behar dutela, baina egoitzak pribatu eta publikoak behar dutela izan.
2021/10/15 - 17:40
EAEko ogasunek espero baino 1.300 milioi euro gehiago bilduko dituzte aurten
Finantzen Euskal Kontseiluak hasieran aurreikusitakoa baino % 9,3 gehiago biltzea eta 2022an zerga bidez lortutako diru-sarrerak are handiagoak izatea espero du. Diru extra horrek inbertsioa eta ekonomiari bultzada ematea ahalbidetuko du.
2021/07/09 - 18:08
Jaurlaritzak eta aldundiek Ekarpen Legea berritzeko ituna lortu dute, 10 urteren ostean
Zergen bidez bildutako dirutza erakundeen artean nola banatu zehazten duen legea desadostasun iturri izan da azken urteotan. Adostutakoaren arabera, Jaurlaritzak apur bat (% 0,8) gehiago jasoko du bildutako zergetatik.
2021/06/09 - 13:15
Rementeria: "Aldundia prest dago Guggenheim berrirako dirua emateko"
Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren esanetan, Europako funtsetako dirua iristen ez bada, beste finantzabide batzuk lortuko lirateke.
2021/06/09 - 13:02
''Euren lana egiteagatik daude akusatuen aulkian Murillo eta hiru funtzionarioak''
Unai Rementeriak esan du Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuaren errugabetasunean konfiantza duela, baita akusatutako beste hiru funtzionarioen errugabetasunean ere.
2021/04/29 - 16:18
Errenta-eredu berriak eragindako 'buruhausteengatik' barkamena eskatu du Rementeriak
Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, gertatutakoak "prozesuak hobetzen eta pertsonen bizitza errazteko azken helburua betetzen" lagunduko du.
2021/04/29 - 14:36
Rementeria, errenta kanpainako akatsei buruz: ''Berrikuntzak arrisku hauek dakartza''
Unai Rementeriak barkamena eskatu die bizkaitarrei errenta kanpainan izandako akatsek eragindako "buruhausteengatik".
2021/04/04 - 14:18
Erakundeetako ordezkariek Reala zoriondu dute Kopa irabazteagatik
Juan Mari Aburtok, Unai Rementeriak, Andoni Ortuzarrek, Idoia Mendiak, Arnaldo Otegik eta Carlos Iturgaitzek talde txuri-urdina zoriondu nahi izan dute.
2021/03/17 - 10:43
Amaia Antxustegik eta Elixabete Etxanobek foru diputatu karguak hartu dituzte
Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala zaintzeko diputatua izango da eta Elixabete Etxanobe, ostera, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua.
2021/03/16 - 13:51
Rementeriak bi diputatu ordezkatu ditu foru gobernuari "freskotasuna" emateko
Ibone Bengoetxea eta Elena Unzueta gobernutik atera, eta Elixabete Etxanobe sailburuordea eta Amaia Antxustegi Lekeitioko alkateordea sartuko dira. Lorea Bilbaok hartuko du bozeramaile-kargua.
2021/02/09 - 15:46
Bulebar batek eta zubi batek Bilbo, Eskuinaldea eta Barakaldo lotuko dituzte 2024an
Bi azpiegiturak bizikletentzat eta oinezkoentzat bakarrik izango dira, eta 36,5 milioi euroko kostua izango du. Proiektu berria 2024rako amaituta egongo da.
2021/01/13 - 20:13
EBtik jasotako laguntzek baldintzatuko dute Bilboko metroaren 5. linearen garapena
"Gure esku dagoen guztia egingo dugu metroa Galdakaora iristeko", esan du Rementeriak. Halaber, Europatik jasotako diru laguntzen garrantzia azpimarratu du, "proiektuak argia ikus dezan".
2020/12/04 - 14:56
Diru gehiago izango du Bizkaiak 2021ean, Euskadiri eta Estatuari gutxiago ordainduta
Hala, Foru Aldundiaren aurrekontua 2020koa baino % 5,9 handiagoa izango da, hau da, 1.358,8 milioi euro gehiago izango ditu.
2020/09/28 - 16:44
Adinekoen egoitzetako eredua aldatu beharra azpimarratu du Rementeriak
Rementeriaren ustez, 15-20 pertsonako bizikidetza taldetan antolatutako egoitzak izan behako lirateke, herriguneetan kokatuak, eta irekiak komunitatearekin harremana izateko.
2020/09/28 - 14:54
Bizkaia Dorreko ekintzailetza zentroa 2022ko lehen hiruhilekoan zabalduko dute
Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du pandemiak "are beharrezkoago" egin duela zentroa, eta "batzuen" kritikak deitoratu ditu, "ez dituzte proiektu handi bat ere babestu", erantsi du.
2020/09/28 - 14:20
"Defizit eta zorpetze muga propioak" izango ditu Bizkaiak
Bizkaiko Batzar Nagusietan egin duen agerraldian, epe laburrean Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa biltzea espero duela iragarri du Unai Rementeria ahaldun nagusiak.