Aldundiak aurrekontuak izapidetzeko prest, partidak nabarmen igota
Diru partidak nabarmen igota, euren aurrekontuak izapidetzeko gertu daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bizkaiak eta Gipuzkoak gaur aurkeztu dituzte euren proiektuak, eta Arabak beste hainbeste egingo du azaroaren 15ean. Hiru kasuetan, arlo sozialera bideratuko dute inbertsioaren zati handi bat.
Bizkaiko aurrekontu orokorren proiektua 1.459 miloi eurorekin hornitu dute, 2021ean baino % 7,4 gehiago. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak aurkeztu dute egitasmoa.
Gizarte Ekintzako Sailak ia 600 milioi euroko aurrekontua izango du, hots, partida guztiaren % 41. Euskara, Kultura eta Kirola Saila da, dena dela, gehien haziko dena, 2021eko aurrekontuetan baino % 26,5 jasoko baitu. Herri Administrazio eta Erakundekiko Harremanak eta Ekonomia Sustatzea sailetan ere % 22 inguru igoko da inbertsioa.
Unai Rementeriak azpimarratu duenez, proiektua "pandemiaren osteko susperraldia bultzatzeko diseinatuta dago eta jarduera ekonomikoari eta enpleguari laguntzeko eta lurraldeak behar dituen trantsizioei aurre egiteko abian jarritako proiektuen garapenean aurrera egiteko egituratu da". Ahaldun nagusiak hainbat proiektu estrategiko izan ditu ahotan, besteak beste, EtxeIKT zentroak, Energy Intelligence Center delakoa, edo tokiko merkataritzaren digitalizazioa Eup!-ren bidez.
Gipuzkoak "historiako aurrekontu handiena" aurkeztu du
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gaur aurkeztu du 2022rako aurrekontu orokorren proiektua, zeinak 1.042 milioi euroko aurrekontu propioa proposatzen duen, 2021ean baino 59 milioi gehiago, hau da, % 6 gehiago.
Proposamenak goizean jaso Aldundiko Gobernu Kontseiluaren oniritzia, eta eguerdian Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteari helarazi diote. Aurreikuspenen arabera, urtea amaitu baino lehen jaso dezakete behin betiko oniritzia.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren esanetan, "historiako aurrekontu handiena" da 2022koa, baita "sozialena" ere. Izan ere, gizarte politiketan 642 euro bideratuko dituzte gipuzkoar bakoitzeko. Hala, Gizarte Politikako Departamentuak 455 milioi euroko partida izango du (kopuru osoaren % 47 eta iaz baino % 8,68 gehiago). Halaber, beste ia 10 milioi Adinberri eta Elkar-EKIN egitasmoetara bideratuko dituzte. Beraz, "atal honetara zuzendutako aurrekontua 34 milioi eurotan hazi da; horietatik 11 Europako berreskuratze-funtsen bidez finantzatu dira", azal du.
Ingurumena eta Obra Hidraulikoak saila da gehien haziko dena, eta 34,2 milioi euroko zuzkidura izango du, 5,6 milioiko hazkundea (% 19,8ko igoera 2021eko proiektuarekiko), Europako funtsei lotutako hainbat proiektu sartu dituzte eta. Bestalde, Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Inguruneko Departamentua ere hazi egingo da, 122,1 milioi izango baititu, hau da, 6,7 milioi gehiago (% 5,8). Arlo horrek jarduera ekonomikoa, digitalizazioa eta berrikuntza babesteko inbertsioak indartuko ditu, eta proiektu estrategikoetarako partidak finkatuko ditu.
Araban, "inbertsioetan markak ontzen"
Azkenik, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azaldu du Diputazioak azaroaren 15ean aurkeztuko duela aurrekontuen proiektua. Radio Euskadin iragarri duenez, "Aldundiko inoizko aurrekontu handienak" izango dira, "inbertsioez jositakoak". Horren hitzetan, "inbertsioetan markak onduko ditugu".
Arabako buruzagiak espero du beste alderdiekin akordioa lortzea, aitortu badu ere ez dakiela "horretarako prest egongo" diren.
Europako funtsei dagokienez, argitu du Arabak honen aldeko apustua egin duela: "zaintzaren politikak eta autoaren industria transformatzea eta energiaren alorra sustatzea". Gonzalezen arabera, "Aldundiak proiektu horiek guztiak garatuko ditu, Europatik funtsak heldu ala ez", autoaren industria transformatzeko egitasmoak lehenetsita.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.