Urakanak
2017/08/28 - 15:19
Dagoeneko 5 pertsona hil dira AEBn, Harvey urakanaren ondorioz
Houston hiriak ur azpian segitzen du. Ekaitz tropikalean bihurtuta, uholde handiak sortu ditu eta hainbat tokitan ura teilatuetara ere iritsi da.
2017/08/28 - 11:45
Harvey urakanak gogor astindu du Rockport hiria
215 kilometro orduko abiadurako haize boladak neurtu dituzte Texaseko kostaldean. Bertako bizilagun asko ebakuatu egin zituzten.
2017/08/27 - 10:47
Harveyk hainbat hiri txikituta utzi ostean uholde handiak espero dira
Gutxienez bost pertsona hil dira, eta hiru espetxek beren 4.500 preso mugitu behar izan dituzte. Harvey urakana ekaitz tropikala izatera igaro da.
2017/08/26 - 17:35
Uholdeen beldur dira Texasen, Harvey urakana kontinentean sartuta
Ostiralean 22:00etan sartu da Harvey urakana Texasen, Estatu Batuetan. 5eko eskala batean, 4ko indarrarekin hartu du lurra. Indarra galduta, orain uholdeek eragiten dute beldur gehien.
2017/08/26 - 11:07
Harvey urakanak euri jasa handiak utzi ditzake Texas estatuko kostaldean
Zenbait tokitan 215 kilometro orduko abiadura hartu duten haize-boladak eragin izan ditu. Datozen orduotan ahulduz joango da.
2017/08/25 - 10:03
Harvey urakana Texas estatuko kostaldera hurbiltzen ari da
Ondorio “suntsitzaileak” izango dituzten uholdeak espero dira, eta baliteke kostaldera hurbildu ahala indarra handitzea. Urakanak 17km/h-ko abiaduran jarraitzen du aurrera.
2016/10/10 - 10:53
Mila pertsonatik gora hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz
Urakanak indarra galdu du eta Ipar Carolina igaro ostean Ozeano Atlantikorako bidea hartuko du.
2016/10/08 - 17:14
Haize-ufadek eta urak guztia eraman dute AEBn
Urakana etenik gabe ari da, jada AEBko kostaldean, bidean topatzen duena txikitzen.
2016/10/08 - 16:25
Matthew urakanak 900 hildako utzi ditu Haitin
Munduko herrialde txiroenetako bat, Haiti, suntsitua geratu da Matthew urakanaren ondorioz. 900 hildako daude momentuz eta milaka pertsona etxerik gabe geratu dira.
2016/10/08 - 14:14
Uholde handiak AEBn Matthew urakanaren ondorioz
Georgiako kostaldean eta Hego Karolinarako bidean kalte handiak eragiten ari da zikloia.
2016/10/08 - 13:49
Matthew urakana
800 pertsona baino gehiago hil dira azken orduotan Haitin Matthew urakanaren ondorioz. Litekeena da datozen orduetan hildako kopuruak gora egitea.
2016/10/08 - 10:42
Ia 900 pertsona hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz
Hildako gehienak Haitiko hegoaldean izan dira: Les Cayes, Dame Marie eta Jeremie hirietan. Kalteak oso handiak dira, eta Gobernuak laguntza eskatu dio nazioarteari.
2016/10/07 - 00:16
Matthew urakanak Floridako kostaldea astindu du
Matthew urakanak 140 hildako utzi ditu Haitin eta Dominikar Errepublikan, eta orain Amerikako Estatu Batuetako kostaldera hurbiltzen ari da.
2016/10/06 - 20:40
Gutxienez 300 pertsona hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz
Obamak larrialdi egoera ezarri du Floridan. Karibean ehunka hildako utzi ditu Matthew urakanak eta 20.000 etxebizitzak kalte handiak dituzte, Gobernuak jakinarazi duenez.
2016/10/05 - 12:04
Matthew urakanak gutxienez 5 hildako utzi ditu Haitin
220 km/h-rainoko haize-boladak daramatza, eta AEBra doa, Kubako ekialdean ibili ostean. Adituek diote Atlantikoan azken hamarkadan sortu den arriskutsuena dela.
2016/08/08 - 10:56
Earl ekaitzak 39 hildako utzi ditu Mexikon
Earl ekaitzak utzitako euri jasa handiek Mexiko erdildeko Puebla estatuan eragin dituzte kalte handienak. Bertan, 28 lagun hil dira.