Urakanak
2018/10/10 - 11:37
Michael urakanak 4. kategoria harrapatu du, Floridatik 300 kilometrora
AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) ohartarazi du Michaelen indarrak "sekulako arriskua" daukala, 210 kilometro orduko haize boladak eragin baititu.
2018/10/10 - 11:17
Florida Michael urakanari aurre egiteko prestatzen ari da
Urakana 4. kategoriara (handiena 5.a da) igo da, Floridatik 300 km baino gutxiagora zegoela.
2018/10/09 - 12:52
Florida, Michael urakanaren zain
AEBko agintariek ebakuazioak agindu dituzte hainbat konderritan, Michael urakanak haize-bolada eta olatu handiak, zein eurite kaltegarriak ekarriko baititu.
2018/09/20 - 10:01
Dagoeneko 81 dira Mangkhut tifoiaren eraginez Filipinetan hildakoak
Poliziaren balantze ofizialaren arabera, 52 pertsona desagertuta daude eta 17.200 artatu dituzte harrera zentroetan.
2018/09/19 - 16:44
Unicef: '104 milioi haur ez doaz eskolara gatazka edo hondamendi naturalen ondorioz'
"Gatazka edo hondamendi batek herrialde bat astintzen duenean, haurrak eta gazteak birritan dira biktima", deitoratu du Unicefek.
2018/09/17 - 23:15
66 hildako zenbatu dituzte Filipinetan Mangkhut tifoiaren ondorioz
Erdiak meatzariak ziren eta luizi batek harrapatuta hil dira. Asko oraindik desagertuta daude, beraz, hildako gehiago azalduko direla uste dute.
2018/09/17 - 13:16
65 pertsona hil dira jada Filipinetan Mangkhut tifoiaren eraginez
Gainera, 43 lagun desagertu eta 65 zauritu dira. Tifoiak orduko 200 kilometrotik gorako haize-boladak utzi ditu, baita euriteak ere.
2018/09/16 - 21:40
Mangkhut tifoiak 50 hildakotik gora utzi ditu Filipinetan
Filipinetako Poliziak jakitera eman duenez, 59 lagun hil dira; 16, desagertu; eta 47, zauritu.
2018/09/16 - 18:10
Jada 13 dira Florencek utzitako hildakoak AEBetan, denak Ipar Carolinan
75 km/h abiadurakoa da haizetea, eta orain euri jasek sortzen dute kezka. ibai eta lakuen maila nabarmen hazi da, eta uholde larriak eragin dituzte. 800.000 lagunetik gora argindarrik gabe daude.
2018/09/15 - 19:10
Gutxienez bost lagun hil dira Florence urakanaren ondorioz AEBn
150 kilometro orduko abiaduran sartu zen Florence urakana Estatu Batuetako kostan, eta dagoeneko bost hildako utzi ditu, horietako bi, zuhaitz batek azpian harrapatuta.
2018/09/15 - 00:29
Florence urakanak bost hildako utzi ditu Ipar Carolinan
Emakume bat eta haren semea hil dira Wilmingtonen, zuhaitz bat etxebizitzaren gainean erorita. Beste emakume bat hil da Hampsteaden, bihotzekoak jota.
2018/09/14 - 23:50
Florencek Ipar Karolinan utzitako egoeraren berri eman du Amaia Uribek
Zenbait tokitan bi metroko altuera hartu du urak, eta erreskate taldeak jendea haien etxetatik ateratzen ari dira.
2018/09/14 - 23:04
Milaka pertsona ebakuatu dituzte Filipinetan Mangkhut tifoia heltzear dagoelako
Mangkhut tifoi bortitza Filipinetako iparraldera larunbateko lehen orduan heltzea espero da, 205 kilometro orduko haize ufadekin.
2018/09/14 - 22:27
Florence indartsu sartu da Ipar Karolinan, 140 km/h-ko haize boladekin
Haizeak kalte handiak eragin ditu, batez ere etxeetan eta zuhaitzetan. Bestalde, 400.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira.
2018/09/14 - 17:17
Amaia Uribe, Florence urakanaren begian
Amaia Uribe ETBko kazetaria Wilmingtonen da, Florence urakanaren berri emateko. Zutik mantentzeko ere lanak izan ditu zuzenekoa egiten ari zen bitartean.
2018/09/14 - 12:20
Florencek indarra galdu du kostara bidean, baina uholdeak eragin ditu hainbat tokitan
Meteorologoek egindako aurreikuspenen arabera, 1 kategoriako urakanak Cape Fear inguruan, Ipar Karolinan, joko du lurra ostiral eguerdian.
2018/09/14 - 11:01
Florencek indarra galdu du, AEBko kostaldetik 70 kilometrora
Florence urakana 9 km/h-ko abiaduran ari da gerturatzen AEBko ipar-ekialdera, 150 km/h-ko haize ufadekin.
2018/09/13 - 16:43
Jatetxe eta dendak babestu dituzte Wilmintognen
Florencen urakanak indarra galdu du eta 2. mailara jaitsi da, baina kezka ez da arindu. Oraindik suntsitzeko gaitasun handia omen dauka.
2018/09/13 - 11:49
Florence urakanak indarra galdu du, baina hilgarria izaten jarraitzen du
Hego Carolinako Myrtle Beach hiritik 520 kilometrora dago, eta 175 km/h-ko haize-boladak ditu.
2018/09/13 - 10:31
Florence urakana, espaziotik ikusita
NASAk argitaratu dituen irudi ikusgarri hauetan Florence urakana ikusi daiteke Nazioarteko Espazio-estaziotik. Azken orduetan indarra galdu du, baina oraindik ere oso arriskutsua da.