Mikronesia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka pertsona ebakuatu dituzte Filipinetan Mangkhut tifoia heltzear dagoelako

Mangkhut tifoi bortitza Filipinetako iparraldera larunbateko lehen orduan heltzea espero da, 205 kilometro orduko haize ufadekin.
Boluntarioak Aparriko (Filipinak) kaleetan. Argazkia: EFE
Boluntarioak Aparriko (Filipinak) kaleetan. Argazkia: EFE

Filipinetako agintariek herrialdeko eskualde gehiago husteko agindua eman dute ostiral honetan, eta 5,2 milioi pertsonari Mangkhut tifoi bortitzaren ibilbidean daudela ohartarazi diete. Era berean, etxean babes hartzeko eskatu diete. Bitartean, herrialdea euri-jasei aurre egiteko prestatzen ari da, ekaitzak azpiegituretan eta uztetan kalteak eragitea espero baita.

Mangkhut tifoi bortitza Filipinetako iparraldera larunbateko lehen orduan heltzea espero da, 205 kilometro orduko haizearekin, eta 255 kilometro arteko ufadekin. Mikronesia aste honetan astindu du ekaitzak.

9.000 pertsona baino gehiago aldi baterako aterpetxeetara eraman dituzte. Filipinetan tifoiari 'Ompong' izena jarri diote. Ekaitza Cagayan eta Isabela probintzietara helduko da larunbat egunsentian, biak arroza eta arto ekoizleak.

Tifoiaren eraginez kostaldeko herrietan urak sei metro gora egin dezakeela ohartarazi dute meteorologoek. Horrela gauzak, erreskate talde gehiago prestatzen ari dira, eta agintariek milaka pertsona gehiago ebakuatzeko aukera ez dute baztertzen.

Ekaitzak abiadura handiagoa hartu du ostiral honetan, eta eguerdian Filipinetako ekialdetik 450 bat kilometrora zegoen. Manila hiriburua eta iparraldeko zein erdialdeko dozenaka probintzia alerta egoeran jarri dituzte.

Eskolak bertan behera geratu dira eta Gobernuaren bulegoak lehenago itxi dituzte 600 toki baino gehiagotan. Bitartean, medikuak, soldaduak eta larrialdi zerbitzuak prest daude.

Kostazainen arabera, 5.000 bat bidaiari zenbait portutan geratu dira tifoiaren ondorioz. Ekaitzak Txina eta Vietnameko hegoaldera abiatuko da ondoren.

Haiyan tifoiaren oroitzapenarekin, buruzagiak neurri gehiago hartzen ari dira oraingoan. Tifoi hark artxipelagoko erdialdea suntsitu zuen 2013an, eta 6.300 hildako utzi zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X