Urdaibaiko Biosfera Erreserba
2021/05/30 - 14:56
Bi arrano arrantzale jaio dira Urdaibain, azken hamarkadetako lehenak
Urdaibai Bird Centerren berreskuratze programan hazitako bi arranoren kumeak dira jaio berriak.
2021/01/07 - 22:12
Gaztelugatxerako sarbidea itxi dute lur-jausi baten ondorioz
Bidera erori den lurrak 20 metro inguru ditu, eta luiziaren goiko aldean 50 metroko pitzadura sakona antzeman dute teknikariek.
2020/09/08 - 14:14
Urdaibaiko Biosfera, turismo helmuga jasangarri gisa izendatutako gune babestua
Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitzeko prozesua iazko otsailean hasi zen eta auditore talde batek aste honetan egingo duen bisitarekin emango zaio amaiera.
2019/07/28 - 14:26
Hiru sute izan dira Bizkaian, Urdaibaiko hiru udalerritan
Suteak Mundaka, Sukarrieta eta Forua udalerrietan izan dira. Ez da suteen jatorria ezagutzen. Kasua ikertzen ari dira.
2019/06/08 - 19:55
2.000 boluntariotik gora elkartu dira Urdaibain plastikoa uretatik ateratzeko
8 tona inguru bildu dituzte denen artean. Iñaki Arriola Ingurugiro sailburuak iragarri du plastikoentzako estrategia "berezia" izango duela hurrengo hondakinen egitasmoak.
2019/06/08 - 16:19
2.500 boluntario eta 300 urpekari ari dira Urdaibain hondakinak garbitzen
Hasi orduko, berehala bete zaizkie sareak zaborrez.
2019/05/29 - 16:18
2.500 boluntariok eta 300 urpekarik plastikoa jasoko dute Urdaibaiko itsasadarrean
Garbiketan parte hartzeko plaza guztiak beteta daude jada. Zero Plastiko Urdaibaik ekimenak antolatu du, eta helburua da eremuan dagoen zaborra kentzea eta ingurumena zaintzearen garrantzia erakustea.
2019/01/27 - 12:42
Bermeoko Lurdeia Landetxea, 'munduko hotel ekonomikorik onena'
Munduko bidaia webgune garrantzitsueneko baten erabiltzaileek hotel honen alde bozkatu dute, eta lehen saria eskuratu du bere kategorian.
2018/07/05 - 21:12
Herrixka erromatarreko termen hondarrak aurkitu dituzte Foruan
URA agentziak egindako zundaketei esker bainuen hondarrak topatu dituzte. Orain arte aztarnategian aurkitu duten 15. eraikuntza litzateke.
2017/10/23 - 18:58
Emakume bat hilda topatu dute Urdaibaiko itsasadarrean
Oraingoz ez dute identifikatu emakumezkoa, eta ez dago argi nola hil den.
2017/10/12 - 18:20
Bermeoko 'Lurdeia' landetxea, munduko ostatu onenen artean
Bederatzigarren postua eman diote 'Lurdeia' landetxeari, munduko ostatu onenen artean. Bertan izan gara hobeto ezagutzeko.
2016/07/18 - 18:48
Urdaibaiko Guggenheim ez dago legegintzaldi honetarako aurreikusita
Bizkaiko Aldundiaren arabera, egungo egoera ekonomikoak ez du ahalbidetzen museoa Urdaibaira zabaltzeko egitasmoari ekitea, baina “noizbait heldu beharko diogu gaiari”, Kultura diputatuaren ustez.
2015/05/12 - 16:53
Hasi dira Laidako hondartza konpontzeko lanak
Denboraleek ia harearik gabe utzi zuten Laidako hondartza, eta bat ere gabe geratu aurretik, uda baino lehen hondartza bere onera ekartzeko lanak hasi dituzte.
2014/06/20 - 17:31
Urdaibaiko ornitologoak hegaztiak GPS bidez markatzen hasi dira
Urdaibai Bird Center-eko adituak hegazti migratzaileen arrastoa satelite bidez jarraitzeko GPSa erabiltzen hasi dira. Sakelako app.a ere egongo da denontzat eskuragarri: (www.monna-project.eu)
2014/05/07 - 01:06
Gizon baten gorpua aurkitu dute Gautegiz Arteagan
Urdaibaiko basozain batek topatu du gorpua, Muruetako paduran. Ez zuen nortasun agiririk, ezta indarkeria zantzurik ere. Autopsia egin arte, ez dute jakingo zerk eragin zuen haren heriotza.
2013/11/08 - 16:39
Urdaibaiean barrena UrdaibaiOn ontzian
Urdaibai bihotzaren bihotzetik erakustea da UrdaibaiOnen helburua. Horretarako, 11 lehorreratzetan zehar, paisaia, eguraldia eta bertako historia kontatzen da. Informazio gehiago www.urdaibaion.com.
2013/10/11 - 20:59
Ezagutu Urdaibai eskualdeko Mendata herria
Bizkaiko herrira joan da 'Eguraldia' saioa Urdaibaiko herri txiki hau hobeto ezagutzeko eta bertan dagoen Idatz etxea ezagutzeko. Horretarako Idoia Mallearekin egon dira, etxeko jabea.
2013/10/05 - 20:04
Urdaibai Bird Center ezagutu dugu 'Eguraldia' saioan
Gautegiz-Arteagan izan dira "Eguraldia" saioko kideak, Urdaibai Bird Center ezagutzen. Hegaztiei zein hegaztien migrazio eta habitatei buruzko ikerketa egiten du zentroak eta hegaztien behatokia da.
2013/09/09 - 18:28
Laida, Urdaibaiko hondartza handiena
Laida hondartza Ibarrangelu herrian dago, Urdaibai Biosferaren Erreserban, Izaro irla aurrean duela. Ia kilometro bat luzeko hareatza dauka eta Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da.
2011/01/07 - 14:52
UNESCOk Urdaibai proposatu du Euskadin geoaniztasun saioak egiteko
UNESCOren ustez, inguru horrek Estatuan aurki daitezkeen antzeko eremuek baino jarduera askoz gehiago eskaintzen ditu, eta horrek inguru pilotu bezala erabiltzeko leku ezin hobea egiten du.