Bizkaiko Aldundia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urdaibaiko Guggenheim ez dago legegintzaldi honetarako aurreikusita

Bizkaiko Aldundiaren arabera, egungo egoera ekonomikoak ez du ahalbidetzen museoa Urdaibaira zabaltzeko egitasmoari ekitea, baina “noizbait heldu beharko diogu gaiari”, Kultura diputatuaren ustez.
Egoera ekonomikoa dela eta, Aldundiak ez du uste hedapenari ekitea posible denik
Egoera ekonomikoa dela eta, Aldundiak ez du uste hedapenari ekitea posible denik

Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara eta Kultura diputatuak gaur esan duenez, Aldundiak “ez du aurreikusita” Guggenheim Museoa Urdaibaira zabaltzeko egitasmoari legegintzaldi honetan ekitea. “Egoera ekonomikoak ez du horrelakorik ahalbidetzen, baina noizbait heldu beharko diogu gaiari”, esan du Talde Mistoak arte modernoko Bilboko zentroa hedatzeko egitasmoa zertan den galdetu eta gero.

Lurraldeko Batzar Nagusietako Euskara eta Kulturako Batzordean egindako agerraldian, aurrekontu murritzagoak izateak bere sailean zer eragin izango ote duen galdetu diote goizean, eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak joan den astean esandakoak berretsi ditu Bilbaok; “zuhurtziarako deia” egin zuen orduan Iruarrizagak.

“Gastuari emango diogu lehentasuna, eta ezinbestekoa ez dena azken hiruhilekorako utziko dugu. Beharrezkoa bada, proiektu batzuk atzeratuko ditugu, baina ez ditugu baztertuko”, esan du Bilbaok.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X