Urretxu
2025/05/19 - 17:45
Ur-putzu handi batek GI-2630 errepidea estali du, Legazpi eta Urretxu artean
Azken orduotan botatako euria arazoak sortzen hasi dira Gipuzkoako errepideetan. Lurralde hau, Arabarekin batera, abisu horian dago 19:00ak arte, prezipitazio handiak izateko arriskuagatik.
2025/03/12 - 15:03
Zaintza HerriLab, zainketen tokiko ekosistemak bultzatzen
Etxean bizi diren eta zaurgarritasun- eta mendekotasun-egoeran dauden adinekoen arreta eta zainketa hobetzeko helburua du ekimen aitzindari honek. Gipuzkoako 18 udalerri dabiltza sistema honekin lanean, eta 8 herri gehiagotan hasiko dira laster.
2025/03/07 - 21:39
Xabier Zabalo ETAko presoaren egoera salatzeko manifestazioa Urretxun
Zabalo Zaballako espetxera itzuli beharko da, Zaballako Espetxeko Tratamendu Batzordeak otsailaren 21ean emandako hirugarren graduaren aurkako errekurtsoa aurkeztu baitu Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
2024/12/13 - 12:37
Giro ezin hobea Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi azokan
Aurten ere, bi herrietako kaleak jendez bete dira. Eguneko protagonista nagusiak gure baserritarren ganadua eta produktuak dira. Guztira 350 postu daude.
2024/06/30 - 14:12
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua berriro ireki dute, euriak eragindako kalteak konpondu ondoren
Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, larunbat goizaldean izandako euriteek eragindako kalteak konpondu ondoren. Zaparrada iraunkorrek larrialdi zerbitzua ixtea eragin zuten.
2024/06/29 - 16:06
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita, euriaren eraginez erizaindegiko sabaia kaltetu ondoren
Inor ez da zauritu, eta larrialdietan zeuden pazienteak ospitaleko beste gune batzuetara lekualdatu dituzte, “berme guztiekin” artatu ahal izateko.
2024/06/29 - 16:06
Horrela iragazi da ura Mendaroko Ospitaleko erizaintzako kontrolera
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita dago larunbat honetan, azken orduotako prezipitazio iraunkorren eraginez erizaintzako kontrolaren sabaia ura iragazita kaltetu ostean.
2024/06/06 - 20:41
Ikaskideek ustez jazarri ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen adingabeak bere bertsioari eutsi dio
Urretxuko eta Zumarragako hamaika ikasle, 14 eta 16 urte bitarteko bederatzi gizonezko eta bi neska, ateak itxita epaitzen ari dira Donostiako Adingabeen Epaitegian ustezko 'bullying' kasu horrengatik.
2024/04/18 - 15:28
''Telebista kopurua Garbiguneetan izugarri hazi da itzalaldi digitalaren ondotik''
Gasteizek telebista azoka antolatu du larunbatean Reutilizagunean. Azken asteetan, LTDaren itzalaldia dela eta, Garbiguneetara botatako telebistak dira eskura jarriko direnak. Ekipo horiek LTD sintonizadore bat baino ez dute behar kanalak HDn ikusteko. Udalak bigarren bizitza bat eman nahi die.
2024/03/25 - 06:06
''Esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzat bidaiak antolatzen ditugu''
2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra. Mochileros Meraki proiektua dute abian, hau da, hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero. Euren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.
2024/02/25 - 20:09
Antzuolako bizilagunek protesta egin dute Trekutzeko parke eolikoaren proiektuaren aurka
Antzula eta Urretxu artean 200 metro inguruko bi haize-errota altxatzea aurreikusten du Cilda Energy SLU enpresak.
2023/12/15 - 23:37
Bi pertsona zauritu dira Urretxun etxebizitza batean izandako leherketa batean
Eztandak kalte handiak eragin ditu eraikinean, eta, ondorioz, ondoko etxebizitzako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
2023/12/13 - 21:50
Santa Lutzi azokan, Zumarragan eta Urretxun, 325 postu aukeran
Euripean, bere jantzirik onenak erakutsi ditu beste behin azokak. Aurten, baserritarrek garestiago jarri behar izan dituzte produktuak. 124 zaldiburu aurkeztu dira aurten.
2023/12/13 - 11:08
Santa Lutzi azokak milaka pertsona bilduko ditu gaur Zumarragan eta Urretxun
Ganadu eta ezti lehiaketak, Arabako Errioxako urteko ardo azoka eta dastaketa eta herri kirolen, artzain txakurren eta idien erakustaldiak dira 2023ko Santa Luzia Azokaren erakargarri nagusiak.
2023/12/13 - 10:34
Albiste izango dira: Zentsura mozioa Iruñeko Udalean; COP28aren akordioa, eta Santa Lutzi azoka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/22 - 00:04
Kamioilari bat zauritu da Urretxun, Urola ibaira erorita
GI-631 errepidea itxita egon da ia egun osoan bi noranzkoetan. Arratsalde erdian lortu dute kamioia ibaitik ateratzea.
2023/09/21 - 16:42
Ibilgailua ibaira erori eta harrapatuta geratu den kamioilari bat erreskatatu dute Urretxun
Bi kamioik izan dute istripua, GI-631 errepidean, eta ibilgailuetako bat ibaira erori da. Bi lagun zihoazen Zumarragako noranzkoan zihoan kamioian. Suhiltzaileek atera behar izan dute kopilotua.
2023/09/09 - 21:30
''Astelehenean bertan etorri nintzen Marokotik''
Nourdine Ouafa Urretxun bizi den marokoarrak EITB Mediari adierazi dionez, Marokoko senideak onik daude, baina beldurrez bizi dute ostiral honetan herrialdea astindu duen lurrikara.
2023/09/03 - 20:39
Kartzelara bidali dute Urretxun, jabeak lo zirela, etxe barrura lapurtzera sartu zen gizon bat
Larunbat goizean, bere logelako armairuan begira ari zela harrapatu zuen etxejabeak lapurra. Ihes egitea lortu zuen, baina handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak.
2023/01/31 - 11:41
Asensio Agirrezabal, Lentz markako telebisten egilea
Asensio Agirrezabal legazpiarrak Lentz markako telebistak egiten zituen Urretxun. Primerakoak ziren eta makina bat saldu zituen urte luzez, Goierri aldean,batik bat, baina baita Gipuzkoa osoan ere. Brinkolako (Legazpi) Arizti Beheko bere baserrian muntatu zuen lehenengoa.