Zabaldu dute lur-jausi baten ondorioz Zumarraga eta Azkoitia artean itxita egon den GI-631 errepidea
Errepidean egiten ari diren bide-lanetan egindako leherketa kontrolatu batek eragin du luizia eguerdiko 13:15ak aldera. Garbiketa lanak amaitu ondoren, 21:45ak aldera errepidea zabaltzea lortu dute.
Azkoitiatik Aizpurutxo auzora bitarteko tartean izan da lur-jausia. Utzitako argazkia.
Azkoitia Zumarraga eta Urretxurekin (Gipuzkoa) lotzen duen GI-631 errepidea berriz ere zabaldu dute gaur gauean, lur-jausi baten ondorioz, hainbat orduz itxita erabat moztuta egon ondoren.
Errepidea zabaltzeko lanak egiten ari diren gunean izan da luizia. Goizean zehar hainbat leherketa kontrolatu egin dituzte. Horietako batek harri eta lur kopuru handi bat mugiarazi du. Eroritako materialeak babes hesia apurtu du eta errepideko bi erreiak erabat hartu ditu. Errepidea eta Urola ibaia banatzen dituen petrila ere hautsi du.
Obretako langileek arratsalde osoa eman dute galtzada garbitzeko lanetan eta, gune horretatik segurtasunez pasa daitekeela baieztatu ondoren, errepidea zabaldu dute 21:45ak aldera.
Aurretik ere izan da lur-jausirik errepide horretan egiten ari den lanetan. Azkena abuztuaren 27an izan zen, eta, orduan ere, errepidea hainbat orduz egon zen itxita.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera