Ustezko ustelkeria politikoa
2024/02/29 - 15:05
Zer dakigu orain arte "Koldo auzia"z?
Koldo Garcia Abalos ministroaren aholkulari izandakoa atxilotu zutenetik arlo juridikoan eta politikoak jazotakoak bildu ditugu.
2024/02/29 - 13:07
''Zergatik ezkutatu zituen Sanchezek osasun-materiala erosteko komisio-sare bati buruzko salaketak?''
Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruak Sanchezen Gobernuari eskatu dio argitzeko "zenbat pertsona, zenbat goi-kargudun, zenbat ministro" dauden "Koldo auzian" inplikatuta "eta" noiztik ezagutzen duen Gobernuko presidenteak zer gertatzen ari zen".
2024/02/29 - 12:00
Santos Cerdan (PSOE): ''Alberto hori nor den galdetzen diogu geure buruari''
PSOEko Antolakuntza idazkariak Koldo Garciarekin biltzekoa zen "Alberto hori" nor den argitzea eskatu du. Gainera, Cerdanek esan duenez, "argi dago Miguel Tellado Koldorekin ere egon dela bileraren batean".
2024/02/29 - 11:55
Jose Luis Abalos sarearen "bitartekaria" zen, "Koldo auzia" ikertzen ari den epailearen arabera
Ministro ohiak eta Koldo Garciak Madrilgo jatetxe batean egin zuten bilera aipatu du auto batean Ismael Moreno epaileak. Horren arabera, batzar horrek "aparteko garrantzia du ikertzen ari diren egitateekin". Idatzi berean, Garcia Miguel Telladorekin (PP) bildu behar zela jasotzen da.
2024/02/29 - 11:26
Miguel Tellado: ''Ez naiz inoiz sareko kide batekin bildu, baina uste dut Sanchezen emaztea baietz''
"Harremana dut sareko kideekin astero Kongresuan. Armengolekin, Abalosekin, Santos Cerdanekin" adierazi du Alderdi Popularrak Kongresuan duen bozeramaileak.
2024/02/29 - 11:04
''Zikintzeagatik zikintzea'' bilatzen duten albisteak ''astakeria'' direla uste du Patxi Lopezek
Patxi Lopezek "astakeriatzat" jo ditu bere ikuspuntutik "zikintzeagatik zikintzea" besterik bilatzen ez duten zenbait informazio, eta "enpresaburu bat jende askorekin biltzen" dela azpimarratu du. "Seinalatu beharrean, hobe hatza begian sartuko balute", adierazi du Lopezek.
2024/02/28 - 17:47
'Koldo auzia' ustez gidatu zuen enpresariak dio maskaren salmentan herritarrei laguntzea izan zuela helburu
Auzitegi Nazionalean deklaratu du Juan Carlos Cuetok ikertu gisa, pandemian garaian maskaren salmentarekin iruzurra egin zuelakoan. Ustelkeriaren Kontrako Fiskaltzak pasaportea kentzeko eskatu du.
2024/02/28 - 12:14
Sanchezek Feijoori esan dio bere gobernuak "aurrez aurre" eta "ekintzekin" aurre egiten diola ustelkeriari
PPko buruzagiaren arabera, Espainiako gobernuburuak "bazuen" maskaren auziaren berri eta "estali" egin zuen. Sanchezek erantzun du justiziarekin lankidetzan ari direla, ganberan ikerketa batzordea sortuko dutela eta Abalosi erantzukizun politikoa eskatu diotela.
2024/02/28 - 11:13
PSOEk eman zion ultimatuma "ez da eskuinaren estrategiari aurre egiteko modua", Abalosen arabera
Diputatu aktari eutsiko dio eta Talde Mistora igaroko da, PSOEk egindako eskariari muzin eginez.
2024/02/28 - 10:43
Sanchezek Feijoori ''Koldo auziaz'': ''Ekintzekin egiten diogu aurre ustelkeriari, zuen kontrara''
PPko buruzagiaren hitzetan, Espainiako Gobernuak "bazuen" maskaren auziaren berri, eta "estali egin zuen". Sanchezek erantzun du justiziarekin lankidetzan ari direla, ganberan ikerketa batzordea sortuko dutela eta Abalosi erantzukizun politikoa eskatu diotela.
2024/02/27 - 17:17
Abalosek ez dio diputatu aktari uko egin eta Kongresuko Talde Mistora pasatuko da
Ministro ohiak agerraldia egin du, hartu duen erabakia azaltzeko. Bere "ohorea" defendatzeagatik eusten diola aktari esan du, eta berretsi du ez dagoela haren kontrako inongo auzibiderik zabalik. Alderdiaren babesa jaso ez izana deitoratu du.
2024/02/27 - 15:55
Abalosek ez dio diputatu aktari uko egin eta PSOEk militantzia bertan behera utzi dio
Ministro ohiak agerraldia egin du, hartu duen erabakia azaltzeko. Bere "ohorea" defendatzeagatik eusten diola aktari esan du, eta berretsi du ez dagoela haren kontrako inongo auzibiderik zabalik. Alderdiaren babesa jaso ez izana deitoratu du.
2024/02/27 - 14:58
PSOEk ez du Abalosen kontra jardungo diputatu akta entregatzen duen ala ez jakin arte
Kongresuan sozialistek duten bozeramaile Patxi Lopezek iragarri du ikerketa batzordea lanean dela dagoeneko, eta lau hilabetez egongo dela auzia aztertzen, pandemia garaian musukoekin lotuta egindako kontratazioak argitu bitartean.
2024/02/27 - 09:16
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/26 - 18:52
Abalosi diputatu akta entregatzeko eskatu dio PSOEren zuzendaritzak, "ardura politikoagatik"
24 orduko epea eman diote kargua uzteko. Horrez gain, pandemia garaian erakunde publikoek erositako osasun materialaren inguruan Kongresuan ikerketa batzorde bat zabaltzea proposatuko du PSOEk.
2024/02/26 - 16:41
Abalosek Kongresuko Barne Batzordeko presidente kargua utzi du, baina oraingoz diputatu aktari eutsita
Oraingoz, Garraio ministro izandakoak ez du diputatu akta entregatu, PSOEk goizean eskatu bezala. Joan den ostegunean Abalosen aholkulari ohia atxilotu zuten, ustelkeria kasu batekin zerikusia izan zezakeelakoan.
2024/02/26 - 15:38
Itxasok ziurtatu du PSOE eta ustelkeria politikoaren edozein zantzu ''bateraezinak'' direla
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta PSE-EEko kideak berretsi du PSOEren ustelkeriaren kontrako jarrera "irmoa" dela, edozein dela ere bidetik apartatuko dutena.
2024/02/26 - 13:08
Diputatu akta 24 ordutan entregatzeko eskatu dio PSOEk Jose Luis Abalos ministro ohiari
PSOEk uste du Abalosen kontrako inolako auzibiderik zabaldu ez bada ere, diputatu akta uztea dagokiola. "Ez gara epaileak, ez gara fiskalak eta ez dagokigu inor epaitzea, baina PSOEren Batzorde Federalak iritzi dio hemen badagoela ardura politiko bat", zehaztu du Esther Peñak.
2024/02/25 - 13:25
''Ustelkeriaren aurrean zorrotz aritzen diren jendez beteta dago PSOE''
Abalos ministro ohiarekin lotutako 'Koldo auziari' zeharkako aipamena egin dio Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaile eta Hezkuntza ministroak, PSE-EEk Barakaldon egindako hauteskunde ekitaldi batean. "PSOEn, ustelkeriaren aurrean, tolerantziarik ez" dagoela esan du.
2024/02/25 - 00:01
Abalosek baztertu egin du dimisioa ematea, baina 'Koldo auzia' ministro zela lehertu balitz egingo omen zukeen
Ministro espainiar ohi eta PSOEren diputatu denak azpimarratu duenez, oraingoz "akusazioa politikoa eta mediatikoa da, ez judiziala". Pedro Sanchez Espainiako presidenteak esan du "ustelkeriaren aurkako borrokak gupidagabea" izan behar duela, "erortzen dena erortzen dela ere".