Valentzia Erkidegoa
2024/02/23 - 13:27
Valentziako sutea eraikineko bosgarren solairutik hasita zabaldu zen gainerakoetara
Valentziako bi etxebizitza-eraikin kiskali dituen sutea horietako baten bosgarren solairuan hasi zen. Handik, berehala hedatu zen eraikin osora, eta gero ondokora.
2024/02/23 - 12:04
Horrela iragarri zuen FBEX enpresa etxegileak Valentzian su hartu duen eraikina
FBEX sustatzaileak, Valentzian su hartu duten eraikinak eraikitzeaz arduratu zenak, eraikuntzako "kalitate goreneko" materialak eskaintzen zituela ziurtatzen zuen, "kalitate-kontrol zorrotzekin".
2024/02/23 - 11:27
Maria Jose Catala, Valentziako alkatea: ''Ez dugu inoiz antzeko ezbeharrik jasan''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Maria Jose Catala Valentziako alkatea hedabideen aurrean azaldu da, hiriko eraikin batean izandako sute larriaren berri emateko. Oraingoz, lau hildako eta bederatzi eta 15 desagertu artean baieztatu dituzte, baita 36 desplazatu ere.
2024/02/23 - 10:30
Valentziako sutearen biharamunean, kiskalitako bi eraikinak freskatzen ari dira suhiltzaileak
Ez dago sugarrik, baina oraindik ezin izan dira balizko biktimen bila eraikinaren barrura sartu. Lehen balantzearen arabera, lau pertsona hil dira, 14 desagertuta daude eta 15 zauritu dira.
2024/02/23 - 09:20
Albiste izango dira: Apirilaren 21eko hauteskundeak, Valentziako sutea eta elurragatik abisua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/22 - 21:15
Sute handi batek bi eraikin kiskali ditu Valentzian
Balkoi baten harrapatuta geratu diren bi pertsona erreskatatu ahal izan dituzte suhiltzaileek. Oraingoz 14 pertsona artatu behar izan dituzte. Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte hausturengatik, erredurengatik edo kea arnasteagatik. Tartean sei suhiltzaile eta adingabe bat daude.
2024/02/22 - 21:13
Sute batek 14 solairuko eraikin bat erraustu du Valentzian
Sutea bosgarren solairu batean piztu da, eta 14 solairuko eraikin bati eragin dio Valentzian, Campanar auzoan. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, sua goiko solairuetara zabaltzen ari da, eta sugarrak ikus daitezke bide publikotik.
2024/02/07 - 10:35
Gizon batek 44 urteko emakume bat hil du Alacanten
Guardia Zibilak 52 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidea hiltzea leporatuta.
2024/01/29 - 12:42
Hilotzak legez kanpo unibertsitateei saltzen zizkien talde bat desegin dute Valentzian
Itxura guztien arabera, agiriak faltsutu eta erietxeetan eta adineko pertsonen egoitzetan hildako pertsonen gorpuak unibertsitateei saltzen zizkieten ikerketarako.
2024/01/27 - 13:11
Joko irregularretik eratorritako dirua zuritzen zuen talde bat desegin dute Bizkaian eta Alacanten
Hiru pertsona atxilotu dituzte eta beste zortzi ikertzen ari dira.
2023/11/30 - 22:14
Gizon batek emakume bat hil du Sagunton
Erasotzaileak hainbat salaketa zituen tratu txarrengatik, eta 2016an zigortu zuten biktimari ostikoz eta ukabilkadaz eraso egiteagatik.
2023/11/03 - 17:25
Katalanaren, galizieraren eta aragoieraren aldeko elkarteek ere bat egin dute Kontseiluaren manifestazioarekin
Espainiako Estatuan hizkuntza gutxituak normalizatzeko ahaleginen aurka Justiziak "aktibismoz" jokatzen duela salatu dute.
2023/10/07 - 21:22
Lasa eta Zabala omendu dituzte, 40 urte eta gero, gorpuak topatu zituzten tokian, Alacanten
Urriaren 15ean 40 urte beteko dira GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituztela.
2023/09/01 - 22:02
Indarkeria matxistagatik salaketak zituen bilbotar batek bikotekidea harrapatu du autoarekin Castellon
Biktima ospitalera eraman zuten lesio larriekin, baina bere bizitza ez dago arriskuan.
2023/08/31 - 22:27
Erkidegoetako presidente gehienek Urkulluk proposatutako eztabaidan parte hartu nahi dute
Batzuk begi onez ikusi dute, desparekotasunak ekiditen diren bitartean. Kataluniako Generalitateak, berriz, errespetua erakutsi du baina euren bidea "amnistia eta autodeterminazioa" direla esan du Laura Vilagrak.
2023/08/30 - 21:20
Erretiratuta zegoen polizia batek emazte ohia hil du Alziran (Valentzia)
Gizonak atxikita izan du emakumea zenbait orduz, eta, ondoren, tiro egin dio eta bere buruaz beste egin du.
2023/08/30 - 15:16
120 tona tomate inguru bota dituzte aurten Buñoleko Tomatinan
Azken urteetan bezala, planetako bazter guztietako 15.000 pertsona inguruk parte hartu dute Valentziako herrian ospatzen den jai famatuan.
2023/08/27 - 22:23
Hainbat zauritu, erreskateak eta itsasontzien talkak Mediterraneoa astintzen ari den denboraleagatik
Euri eta haize denborale bortitzak ehunka gorabehera sortu ditu Balearretan, Katalunian eta Valentziako Erkidegoan. Iragarpenen arabera, eguraldi txarrak jarraituko du datozen orduetan.
2023/07/20 - 19:05
Bost botulismo kasu izan dira Espainian, ontziratutako patata-tortillen kontsumoarekin lotuta
Guztira, zazpi pertsona dira Palacios taldeak banatutako patata-tortillen kontsumoarekin lotutako agerraldiaren eraginpean daudenak, baina bost baino ez dituzte baieztatu: Madrilen, Valladoliden, Asturiasen eta Galizian. Beste bi balizko kasuak dira: Malagan eta Valentzian.
2023/07/09 - 19:56
Gizon batek emaztea hil du Antellan (Valentzia)
53 urteko gizonak adin txikiko semearen aurrean hil du 38 urteko emakumea, 15:00ak aldera. Ondoren, bere burua hil du gizasemeak.