Valentzia Erkidegoa
2023/03/25 - 09:37
Castellon eta Teruel artean izandako sute handiak 4.000 hektarea erre ditu dagoeneko
Gainera, 1.500 auzokide baino gehiago euren etxeetatik irtenarazi behar izan dituzte. Sutea oraindik ez dago kontrolatuta. Tenperatura altuek, lehorteek eta landa-guneen bertan behera utzi izanak eragiten dituzte, besteak beste, horrelako sute handiak.
2023/03/24 - 10:48
Aireko eta lurreko baliabideak ari dira erabiltzen Castello eta Teruel artean piztutako suaren aurka
Zortzi herri hustu behar izan dituzte Castelloko Villanueva de Viver herrian piztutako sutearen ondorioz, eta hiru errepide itxita daude oraindik.
2023/02/25 - 16:00
Valentzian gaixotutako gizonezkoak ez du Marburg gaitza
Ekuatore Gineatik iritsitako pertsona bat da gaixotu dena, eta bertan atzeman zen azken agerraldia otsailaren 13an. Laborategian egindako proban negatibo eman du Marburgean eta ebolan.
2023/02/03 - 13:14
Arazoak Interneteko operadore handien hornidurarekin Espainiako Estatu osoan
09:00etatik izan dira hutsegiteak, eta Madril, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia dira kaltetuenak.
2022/12/15 - 13:02
Donostiatik zuzenean bidaiatu ahalko da Valentziara martxotik aurrera
Lotura berria astean birritan egingo da Hondarribitik Valentzia-Manises Nazioarteko aireportura martxoaren 31tik aurrera.
2022/11/12 - 20:26
Euri jasek Valentzia astindu dute, eta metro karratu bakoitzeko 200 litro baino gehiago utzi dituzte
Hainbat pertsona erreskatatu behar izan dituzte Castellonen uholdeetan euren autoak harrapatuta geratu ostean.
2022/10/23 - 12:15
29 urteko emakumezko bat hil dute Alacanten, bikotekideak lepoa moztuta
Krimena egin ostean, bere buruaz beste egiten saiatu da gizona, 5. solairutik behera botata.
2022/10/10 - 14:16
Fiskaltzak 19 urteko kartzela zigorra eskatu du Zaplanarentzat, zuritzea, faltsutzea eta eroskeria egotzita
Gainera, 40 milioi eurotik gorako isuna eskatu du presidente ohiarentzat, baita 22 hilabetez enplegurako eta kargu publikorako inhabilitazioa eta hiru urtez lanean jardutekoa ere.
2022/10/07 - 12:28
Valentzian atxilotu dute uztailean Tolosan egindako sexu erasoaren ustezko egilea
Ertzaintzak eta Espainiako Poliziak elkarlanean egindako ikerketari esker, 27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Alziran (Valentzian), joan den uztailaren 10ean Tolosan (Gipuzkoa) egindako sexu eraso bat egotzita. Epaileak espetxeratu egin du, fidantzarik gabe.
2022/09/28 - 22:52
Soraluzek Benidormeko hilketa matxista gaitzetsi du
Protestan parte hartu dutenak, tartean herritar ugari, minutu batzuk egon dira pankarta baten atzean, "Emakumeen aurkako indarkeriari ez" lelopean.
2022/09/27 - 23:01
Valentziako Erkidegoa zergak jaisteko lehian sartu da
Espainian bizi den zergen gaineko eztabaida politikoan hautsak harrotu ditu Valentziako erkidegoko presidente sozialistak Ximo Puigek errenta zerga jaitsiko duela iragartzeak. Erabakia txalotzearekin batera, Feijook koherentzia eskatu dio alderdi sozialistari.
2022/09/27 - 20:49
5 minutuko isilunea eta dolu eguna Benidormen Soraluzeko emakume baten hilketa matxistagatik
Alacanteko herriak gaitzespena adierazi du bost minutuko isilunearekin eta arratsaldeko ordu batetik aurrera hiria dolu ofizialean dago.
2022/09/19 - 12:23
Monica Oltra ''lasai'' iritsi da epaitegira inputatu gisa deklaratzera
Valentziako Gobernuko presidenteorde ohia eta Berdintasuneko eta Politika Inklusiboetako kontseilari ohia inputatu gisa deklaratzera deituta dago, Conselleria horretan tutoretzapeko adingabe bati egindako sexu-abusuak estaltzeagatik.
2022/08/22 - 19:01
Espainiako Gobernuak hondamendi-eremutzat joko ditu sute handiek kaltetutako lurraldeak
Bestalde, Bejiseko (Castello) sutea egonkortuta dago. Guztira, garrek 19.000 hektarea kiskali dituzte astebetean.
2022/08/22 - 14:59
Bejiseko sutea egonkortzea lortu dute, 19.000 hektarea baino gehiago erre ondoren
Bejiseko (Castelló) sutea egonkortzea lortu duten arren, gaur ere Valentziako eta Aragoiko hamar hegazkin eta helikoptero arituko dira lanean sutea guztiz itzaltzen saiatzeko.
2022/08/19 - 16:39
Airez eta lurrez saiatzen ari diren arren, itzali ezina dirudi Castelloko suteak
Valentziako erkidegoak sutan jarraitzen du: 30.000 hektarea erre dira sei egunetan. Alacantekoa egonkortzat eman ondoren, sute handiena orain Bejisen daukate. 19.000 hektarea kiskali ditu, eta harrotuta jarraitzen du. Sugarrek 130 kilometroko perimetroa hartu dute dagoeneko.
2022/08/19 - 10:27
Ur-hegazkinek Bejisko sutearen aurkako borrokari ekin diote berriro
Joan den astelehenean Bejisen (Castello) piztutako sutea itzaltzeko lanetan 35 hegazkin eta helikoptero ari dira lanean gaur goizean. Sutea eskualdeko beste eremu batzuetara zabaldu da, eta hego-ekialdean "portaera bortitzagoa" izan du bart.
2022/08/18 - 16:30
Valentziako Erkidegoko suteek indarra galdu dute gaueko euriengatik
Gauerdian euria egin du zonalde horretan eta zerbait erraztu du suhiltzaileen lana, baina ez erabat. Suaren perimetroa oso zabala da, 80 kilometrokoa, eta edozein zokotan berpiztu daiteke sua.
2022/08/18 - 11:03
Azken orduetako euriak Bejisko sutearen sugarrak murriztu ditu
Goizaldean Bejis inguruan (Castello) botatako euriak sugarrak gutxitzea lortu du perimetro osoan, ia desagertu arte. Hala ere, oraindik oso gune beroak daudela adierazi dute suhiltzaileek.
2022/08/17 - 15:58
Castelloko sutea azkar ari da hedatzen haize boladengatik
Bejis herri inguruan du foku nagusia eta beste bi herritara ere zabaldu da. Goizeko haize bolada gogorrek geldiezin bihurtu dute sua.