Venezuela
2021/09/06 - 13:52
Venezuelako Gobernua eta oposizioa ''behar diren orduak'' erabiltzeko prest
Nicolas Maduroren Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioak giro "adeitsuan" egiten ari dira Mexiko Hirian. Bilera honen helburua akordioa politikoetara iristea da.
2021/08/29 - 22:32
Ida urakana 241 kilometro orduko haize-ufadekin iritsi da Louisianara
Hori dela eta, Louisianan, Mississippin eta Alabaman indarrean daude Ida urakanarekin lotutako ohartarazpenak. Gainera, New Orleansen beste abisu bat eman dute, urakanaren arriskuagatik.
2021/08/26 - 13:13
Gutxienez 20 pertsona hil dira euriteengatik Venezuelako Merida estatuan
Euriteek ibaiek gainezka egitea eta uholdeak eragin dituzte. Udalerri askotan ez dago argindarrik, eta 800 etxebizitza kaltetu ditu urak.
2021/08/17 - 11:10
Nicolas Madurok AEBrengana hurbildu nahi du, oposizioarekin hitz eginez
Nicolas Maduroren Gobernuak iragarri du 2019tik hautsita dauden harremanak berreskuratzeko asmoa duela AEBrekin, oposizioko hainbat alderdirekin egiten ari den elkarrizketaren bidez.
2021/08/14 - 12:30
Venezuelako Gobernuak eta oposizioak elkar ulertzeko memoranduma sinatu dute Mexikon
Zigorrak kentzea, eskubideak berrezartzea eta hauteskundeak bermatzea daude elkarrizketaren puntu nagusien artean.
2021/08/13 - 21:36
Venezuelako Gobernua eta oposizioa Mexikon elkartuko dira Venezuelako krisiari irtenbidea bilatzeko
Madurok dagoeneko Gobernuaren kideak bileran izango direla berretsi du eta elkarrizketan zazpi puntu jorratuko dituzte.
2021/08/06 - 01:42
Venezuelak sei zero kenduko dizkio bere diruari eta dibisa digitala indarrean jarriko du urritik aurrera
Venezuelako Banku Zentralaren arabera, bolivar digitala sartzeak ez du eraginik izango bertako diruaren balioan, eta diru eskala sinpleagoa izateko erabiliko da.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/07/23 - 10:34
Oposizioarekin negoziatzera joateko ''prest'' dagoela adierazi du Nicolas Madurok
Hitz egiten hasteko "agenda errealista, objektiboa, benetan venezuelarra" behar dutela adierazi du Madurok.
2021/07/15 - 10:48
Leopoldo Lopez estraditatzeko eskatuko dio Espainiari Nicolas Madurok
"Espainiako Atzerri ministro berriarekin hitz egiteko eta Leopoldo Lopezen aurkako froga guztiak erakusteko esan diot Arreazari", adierazi du Venezuelako agintariak.
2021/07/13 - 10:45
Poliziaren indar bereziak bera atxilotzen saiatu direla salatu du Guaidok
Venezuelako oposizioko buruak ziurtatu duenez, ez zuten azkenean atxilotu, bertaratu ziren auzotarren esku-hartzeari esker.
2021/07/09 - 16:05
Talde armatuen eta Poliziaren arteko liskarrak Caracasen
Caracas hegoaldean eta mendebaldean liskarrak izan dira talde armatuen eta Poliziaren artean, baina oraindik ez dute biktimen eta atxiloketen inguruko informaziorik eman.
2021/07/05 - 14:36
Emakume maputxe batek gidatuko du Konstituzio berria idazteko batzordea
Elisa Lancon akademiko eta aktibista indigenak gehiengo osoa lortu du bozketan. Hala, munduan lehenengo aldiz, organo paritario batek bideratuko du lege berria.
2021/07/02 - 11:07
Venezuelaren aurkako plan bat prestatzea leporatu die Madurok Hego Komandoari eta CIAri
Nicolas Maduroren arabera, Craig Faller (Hego Komandoko komandantea) eta William J. Burns (CIAko zuzendaria) Kolonbian izan dira berriki, "Venezuelari min egiteko plan sekretu bat prestatzen".
2021/06/29 - 11:06
Madurok protektoratuak kenduko dituela agindu du: ''Irabazi duenak gobernatu dezala''
Oposizioak gobernatzen duen eskualde eta udalerrietan izendatutako agintaritza paralelo bat da "protektoratua".
2021/06/22 - 11:23
Madurok ''iraultza judiziala'' egiteko batzordea sortuko duela iragarri du
Batzordea Diosdado Cabello chavismoaren bigarrenak zuzenduko du. Bere helburua 60 eguneko epean "iraultza judiziala" egitea da.
2021/06/18 - 23:16
Azken urteotan, ia bi milioi venezuelar iritsi dira Kolonbiara
ACNURen txosten horren arabera, Kolonbia da migratzaile gehien jasotzen dituen munduko bigarren herrialdea. Azken urte hauetan, ia bi milioi venezuelar iritsi dira.
2021/06/18 - 13:40
82,4 milioi pertsona errefuxiatu eta desplazatu 2020an, inoiz baino gehiago
Azken bederatzi urteetan etengabe igo da beren etxetik ihes egin behar izan dutenen kopurua, iaz goia jo arte. Pandemiak ez du joera aldaketarik eragin.
2021/05/24 - 11:37
Venezuelara covid aldaera arriskutsuak eramateko Kolonbiak duen plana salatu du Madurok
"Brasildarra baino arriskutsuagoak diren aldaera horiek Venezuela ekartzeko ireki nahi dute muga", esan du Nicolas Madurok.
2021/05/05 - 21:15
Steven Seagal aktoreak samurai ezpata bat oparitu dio Nicolas Madurori
Madurok bere trebetasunak erakutsi ditu ezpatarekin. Aktoreak Venezuelako presidentea bisitatu du Errusiako Atzerri Ministerioaren ordezkari gisa.