Villabona
2020/10/03 - 20:11
Bertan behera utzitako Kilometroak 2020ren bideoklipa: ''Korri, Punpa, Ttak''
Zubimusu Ikastolak antolatuta, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen gaur ospatzekoa zen Gipuzkoako Ikastolen jaiaren inguruan iragarki hau prestatu du Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak.
2020/08/08 - 11:18
Kamioirik ez abuztuaren 23ra arte N-I errepidean, Andoain eta Beasain artean
Zirkulazioa abuztuaren 8tik 23ra bitartean murriztu dute, Villabona parean, 08:00etatik 20:00etara. 3,5 tonatik gorako kamioi guztiei eragiten die.
2020/07/24 - 13:24
Kale-zurrut deialdia galarazteko neurriak iragarri ditu Villabonako Udalak
Herriko jaiak bertan behera geratu ostean, sare sozialetan kale-zurruterako deialdia zabaldu da, baina inguruko herritarrei ez joateko deia egin diete eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri dute.
2020/06/05 - 22:39
Amasa-Villabonan antolatu duten bertso saioa, koronabirusaren garaiko lehenetarikoa
Segurtasun neurri guztiak betez, bi bertso-saio egin dituzte Amasa-Villabonan. Bertsolariak eta bertsozaleak gustura itzuli dira plazara.
2020/05/01 - 13:05
Gizon bat atxilotu dute Villabonan, emakume bat mehatxupean atxikitzea leporatuta
Hasiera batean, bahitzaileak bere semea zaintzeko kontratatu zuen biktima. Ertzaintzak, astelehenean askatu zuen emakumea, atxilotuarekin batera ibilgailu batean aurkitu zutenean.
2020/02/06 - 11:52
Gizon bat atxilotu dute Villabonan, udaletxera sartzeagatik aulki batean lo egiteko
Indarkeria eta kalteak egotzi dizkiote. Udaletxera sartu da eta aulki batean lo egiten aurkitu dute. Ordu batzuk lehenago, atari bateko atea jotzeagatik identifikatua izan zen.
2019/12/11 - 09:35
Bi pertsona zauritu eta ilarak sortu dira N-1ean, Villabonan, izandako istripuan
Irungo noranzkoan sortu dira ilarak, eta GI-631 errepidean, Zestoan, izandako beste istripu batek pilaketak eragin ditu AP-8an.
2019/12/03 - 22:00
Gipuzkoako Foru Aldundiak 8.854 kultura bonu jarriko ditu salgai
Bonua 20 euroan erosi ahalko da, eta 12 euroko hobaria izango du euskarazko produktuak erosteko eta 8 eurokoa, berriz, beste hizkuntza bateko produktuak eskuratzeko.
2019/10/29 - 19:49
Kartzelatu dute Villabonan, autobus batean, ezagun bati labanaz eraso zion gizona
Erasoa igande goizaldean jazo zen, Donostia-Tolosa bidea egiten ari zen Lurraldebus batean.
2019/10/29 - 09:19
Foru Aldundiaren ustez Gipuzkoako autobusak seguruak dira
Villabonako erasoak mahai gainean jarri du berriz ere segurtasunaren afera. Datozen egunetan alde guztiak bilduko dira segurtasuna nola handitu aztertzeko.
2019/10/27 - 20:23
Villabonako ustezko erasotzailea atxilotu dute Tolosan
Gizon batek labankada bat eman dio gazte bati, lepoan, Donostia-Tolosa arteko bidea egiten ari zen autobus baten barruan. Ondoren, ustezko erasotzaileak ihes egin du.
2019/10/27 - 13:59
Gazte bat zauritu da Villabonan, lepoan labankada bat jasota
Donostia eta Tolosa arteko bidea egiten ari zen autobus baten barruan gertatu da erasoa, gaur goizaldean. Liskarraren ondoren, gidariak ibilgailua gelditu, eta erasotzaileak ihes egin du.
2019/10/12 - 02:08
Motorzale bat hil da N-1 errepidean, Villabonan
Gizonezkoak 22:40 aldera izan du ezbeharra N-1eko 441. kilometroan, Irungo norantzan.
2019/09/26 - 11:42
3 kilometroko auto-ilarak N-1ean, Villabona parean, bi istripuren ondorioz
Auto-ilarak Gasteizerako bidean sortu dira. Lehen istripuan, hiru auto izan dira tartean; bigarrenean, furgoneta eta turismo bana. Pertsona bat zauritu da.
2019/09/22 - 21:20
Bi pertsona zauritu dira Villabonan, kamioi bat bidetik atera ondoren
Tolosako Asuncion ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, zauri arinekin. N-1 errepidea itxita egon da Gasteizerako noranzkoan 19:00ak arte, eta errei bat ireki dute orduan.
2019/09/22 - 15:07
Bi pertsona zauritu dira Villabonan, kamioi bat bidetik aterata
N-1 errepidean izan da istripua. Ondorioz, Gasteizko noranzkoan bi errei itxi dituzte, eta Irungoan ezkerrekoa. Garabia bertan izan da kamioia bidetik kentzen.
2019/09/16 - 14:51
A-15eko sarbidea ireki dute, Villabonan, bi kamioik talka egin ostean
Lehen orduan izandako istripuaren ondorioz bidea itxi dute Iruñerako noranzkoan. Gidarietako bat harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek erreskatatu dute.
2019/08/11 - 13:40
Zuhaitz baten erorketak Andoainen atzerapenak eragin ditu aldiriko trenetan
Andoainen izan da gertakaria. Zuhaitza Adifeko langileek kendu dute, tren zerbitzua berriz normaltasunera itzuli zedin.
2019/06/05 - 13:47
Goiz korapilatsua N-1ean, Villabonan eta Tolosan izandako bi istripurengatik
Bi istripuak Donostiarako noranzkoan gertatu dira. Gutxienez, bi pertsona arin zauritu dira. 11:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
2019/04/11 - 10:59
11 kilometroko ilarak N-1 errepidean, Villabonan izan den istripu baten ondorioz
Ibilgailu bat bidetik atera eta gidaria zauritu da. Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.