Vladimir Putin
2023/02/24 - 15:44
Kherson hiriko aireportuan barrena: Kontrol dorrean sartu den lehen hedabidea da EITB
Aireportua 10.000 soldadu errusiarren kuartel nagusi bilakatu zen Moskuk Kherson okupatu zuenean. Orain, Mikel Reparaz barruan izan da. Azpiegitura minaz garbitu zutenetik kontrol gunean izan den lehen hedabidea da EITB.
2023/02/24 - 15:36
ETB Bakhmuteraino heldu da, errusiarren erasoen menpean dagoen Donbaseko frontean
Andoni Lubakik Bakhmut hirira sartzea lortu du. Bertako biztanleak bizi diren egoera gogorraen lekuko izan da. Bolondresek egiten duten lan garrantzitsua ere gertutik ikusi ahal izan du.
2023/02/24 - 15:29
Defentsa Ministerioak uste du Errusiak espero baino hilabete gehiago beharko duela Donbass kontrolatzeko
Ukrainan, ekialdeko fronte osoan egin dutela gaur eraso esan du eguneroko agerraldian Errusiako defentsa bozeramaileak. Euren tropak Donbassetik kanpo, Kharkiveko lurraldean dagoen Kupiansken ere borrokan ari direla gaineratuz.
2023/02/24 - 15:22
2023a garaipenaren urtea izango dela adierazi du Zelenskik lasaitasun urduriak markatutako urteurrenean
Santa Sofia plazan, inbasioaren urteurrenean, Ukrainako "heroiak" deitu dituenak omendu ditu Volodimir Zelenskik. "Ukraina bizirik dago", ospatu du presidenteak, 300 bat soldadu eta eroritakoen zenbait senide presente izan diren zeremonian.
2023/02/24 - 15:17
Xabier Usabiagak Ukrainako gerrako eszenatoki garrantzitsuenetako batzuk bisitatu ditu
Irpin, Borodyanka eta Butxa gerraren krudeltasunaren lekuko izan dira azken urtean. Xabier Usabiagak bertako bizilagunekin hitz egiteko aukera izan du.
2023/02/23 - 22:45
Euroganberako bozeramailea: "Ukrainako gerra inbaditzaileak erabat atzera eginda soilik amaitu daiteke"
Arantza Ruiz EITBko albistegietako zuzendariak Jaume Duch elkarrizketatu du ETB2ko '12 minutos 'saioan. "Ukrainarrek, jakina, eskubide osoa dute euren lurralde osotasuna defendatzeko", adierazi du.
2023/02/23 - 15:28
Ukrainako gerra hasi zenetik ia 1.000 haur iritsi dira Euskadira
UNICEFek emandako datuen arabera Ukrainan 7 milioi eta erdi ume daude arrisku bizian. Herrialdetik ihes egin dutenen artean ere umeak eta nerabeak dira gehiengo. Erbesteratzearen zama eramateaz gain gerra egoera bizi izanak utzitako zauri emozionalekin heltzen dira helmugara.
2023/02/23 - 15:18
Artilleria erasoak eguneroko bihurtu dira Khersonen
Ukrainako gerra hasi zenetik urtebete betetzear dela, herrialdearen hegoaldean dagoen Kherson hiria da eraso gehien pairatzen dituenetako bat. Errusiako armada ibaiaren beste aldean dago eta bertatik ia egunero jaurtitzen dituzte bonbak.
2023/02/22 - 21:29
Indar erakustaldia egin du Putinek 200.000 lagun bilduz, Ukrainan ari diren soldadu errusiarren ohorez
Ukrainako gerraren lehen urtemugaren atarian, Putinek Txinako atzerri gaietako arduradun nagusia hartu du Moskun. Ondoren, Errusiako presidenteak indar erakustaldia egin du ekitaldi jendetsuan. Errusiaren muga historikoak defendatzen ari direla berretsi du.
2023/02/22 - 19:43
Duch: ''Gerra luzea izango da, Putinek ez duelako ulertu irtenbiderik gabeko lurraldean sartu dela''
Arantza Ruiz EITBren Albistegietako zuzendariak Jaume Duch Europako Parlamentuko bozeramailea elkarrizketatu du '12 minutos' saioan. Ukrainako gerrari buruz hitz egin du, Errusiak inbasioa hasi eta urtebetera. Gaur gauean, ETB2n.
2023/02/22 - 15:39
Svetlana Vinogradenkok eta Gloria Vishnevetskak 8 seme-alabekin ihes egin zuten Ukrainatik iazko martxoan
Duela 11 hilabete heldu ziren Euskadira eta inoiz ez zuten pentsatu herbesteratzea hain luzea izango zenik. Bi emakume hauek euren alabekin Euskadiko boluntario batzuk utzitako etxeetan bizi dira. Esker oneko hitzak baino ez dituzte beraientzat.
2023/02/22 - 10:57
NBEko Batzar Nagusiak saio berezia egingo du gaurtik aurrera Errusiaren Ukrainako inbasioa aztertzeko
Josep Borrell Europar Batasuneko diplomaziaburua New Yorkera joana da euroguneko 25 ministrorekin batera.
2023/02/21 - 21:34
Mendebaldeak ez duela Errusia suntsitu nahi eta Moskuk ez duela Ukraina garaituko adierazi du Bidenek
Kievetik Varsoviara heldu berri, eta Putinen mehatxuak entzun ondotik, agerraldia egin du Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak. Lehen urtemugaren atarian NATO inoiz baino indartsuago dagoela esan du, eta Ukrainarenganako babesa hautsiezina izango dela berretsi du.
2023/02/21 - 16:28
Kieven iritziz, errelitatearekin kontaktua erabat galdu du Putinek
Putinek Errusiako Parlamentuko ordezkarien aurren egin duen hitzaldia entzun ondoren, gezurretan aritzea leporatu dio Ukrainako Gobernuak. Harekin elkarrizketa ezinezkoa dela dio eta kaosa zabaltzen ari dela azpimarratu du, bai frontean, baita Errusian bertan ere
2023/02/21 - 11:27
Vladimir Putinek Ukrainako erasoak defendatu ditu Errusiako parlamentarien aurrean
Ukrainiako gerra hasi zenetik urtea beteko denean, herrialdeari buruzko hitzaldia eman du Errusiako Parlamentua osatzen duten bi ganbaretako ordezkarien aurrean. Gerra hori mendebaldeak hasi zuela esan du.
2023/02/21 - 11:20
Putinek "izoztutzat" eman du AEBrekin arma nuklearrei buruz sinatutako azken ituna
Errusiako Federazioko presidenteak Ukrainaren inbasioa defendatu du, "Donbassen arazoa modu baketsuan konpontzeko ahalegin guztiak" egin ostean. "Haiek hasi zuten gerra, eta guk indarra erabiltzen dugu gerra hori gelditzeko", gehitu du.
2023/02/21 - 06:00
Putinek Errusiaren egoerari buruzko lehen mezua emango du gaur, Ukrainako gerra hasi zenetik
Errusiako presidenteak bere iritzia emango du kanpaina militarraren martxaz, nazioarteko egoera tirabiratsuaz, Gobernuaren kudeaketaren emaitzez eta etorkizuneko planez.
2023/02/19 - 21:22
Errusiak eraso ugari egin ditu Ukrainako hornidura elektrikoan eta egunero pairatzen dituzte han ondorioak
Datozen egunetan, urteurrena dela eta, EITBk albistegi bereziak eskainiko ditu Ukrainako hiriburutik, Kievetik. Horren aurrerapen gisa, Ukrainan da, Odesan zehazki, ETBko nazioarteko arloburua, Mikel Reparaz. Han argindarrarekin dituzten arazoak ikusi ditu bertatik bertara.
2023/02/19 - 18:37
Kievek dio Errusia eskala handiko maniobra nuklearrak hastera doala
Bestalde, Errusiak Kievi egotzi dio bere lurraldean eraso nuklear bat simulatzeko asmoa duela, ondoren Moskuri leporatzeko.
2023/02/17 - 15:34
Ukrainako gerra izango dute hizpide nagusi Municheko Segurtasun Batzarrean
Errusiak hasitako gerraren lehen urteurrena betetzear dagoenean, Municheko Segurtasun Batzar hau inoiz baino garrantzitsuagoa dela esan du iritsieran Boris Pistorius, Alemaniako Defentsa ministroak.