NBEko Batzar Nagusiak saio berezia egingo du gaurtik aurrera Errusiaren Ukrainako inbasioa aztertzeko
Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusiak saio berezia egingo du gaurtik aurrera New Yorken Errusiaren Ukrainako inbasioa aztertzeko. Otsailaren 24an beteko da lehendabiziko urteurrena.
Josep Borrell Europar Batasuneko diplomaziaburua New Yorkera joana da euroguneko 25 ministrorekin batera. Hitza enbaxadoreek hartu beharrean, Europar Batasunak 25 ministro bidali ditu beren herrialdeen izenean hitz egiteko. Helburua bikoitza da: batetik, politikoki indar handiagoa ematea; bestetik, batasun irudia ematea.
Saioa gaur hasiko da eta bihar egun osoan jarraituko du, gutxienez. Hala ere, litekeena da ostiralera arte luzatzea; NBEko 193 kideetako askok hitza hartuz gero, bilera aurreikusitakoa baino gehiago luzatuko da.
Batzarrak onartzen duen ebazpena ez da loteslea izango, sinbolikoa baizik. Oraingoz, 68 herrialdek eman diote oniritzia. Ikusteko dago "Mendebaldea" izenarekin ezagutzen diren herrialdeek (Europar Batasunekoak, AEB, Kanada, Japonia eta Australia, batez ere) urrian lortu zuten 143 botoko babesa handitzen duten.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte