Vladimir Putin
2023/02/21 - 11:20
Putinek "izoztutzat" eman du AEBrekin arma nuklearrei buruz sinatutako azken ituna
Errusiako Federazioko presidenteak Ukrainaren inbasioa defendatu du, "Donbassen arazoa modu baketsuan konpontzeko ahalegin guztiak" egin ostean. "Haiek hasi zuten gerra, eta guk indarra erabiltzen dugu gerra hori gelditzeko", gehitu du.
2023/02/21 - 06:00
Putinek Errusiaren egoerari buruzko lehen mezua emango du gaur, Ukrainako gerra hasi zenetik
Errusiako presidenteak bere iritzia emango du kanpaina militarraren martxaz, nazioarteko egoera tirabiratsuaz, Gobernuaren kudeaketaren emaitzez eta etorkizuneko planez.
2023/02/19 - 21:22
Errusiak eraso ugari egin ditu Ukrainako hornidura elektrikoan eta egunero pairatzen dituzte han ondorioak
Datozen egunetan, urteurrena dela eta, EITBk albistegi bereziak eskainiko ditu Ukrainako hiriburutik, Kievetik. Horren aurrerapen gisa, Ukrainan da, Odesan zehazki, ETBko nazioarteko arloburua, Mikel Reparaz. Han argindarrarekin dituzten arazoak ikusi ditu bertatik bertara.
2023/02/19 - 18:37
Kievek dio Errusia eskala handiko maniobra nuklearrak hastera doala
Bestalde, Errusiak Kievi egotzi dio bere lurraldean eraso nuklear bat simulatzeko asmoa duela, ondoren Moskuri leporatzeko.
2023/02/17 - 15:34
Ukrainako gerra izango dute hizpide nagusi Municheko Segurtasun Batzarrean
Errusiak hasitako gerraren lehen urteurrena betetzear dagoenean, Municheko Segurtasun Batzar hau inoiz baino garrantzitsuagoa dela esan du iritsieran Boris Pistorius, Alemaniako Defentsa ministroak.
2023/02/10 - 13:53
Errusiaren inbasioa hasi zenetik misilekin egindako eraso handiena salatu du Ukrainak
Esaterako, misilak erori dira Zaporizhia eta Kharkiv eskualdeetan eta Kiev, Odesa eta Lviv hirietan.
2023/02/08 - 13:57
Zelenski Erresuma Batura iritsi da Errusiaren inbasioa hasi zenetik herrialdera egin duen lehen bisitan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidentea Londresko Stansted aireportuan hartu du lurra, besteak beste, Rishi Sunak lehen ministroarekin hitz egiteko eta Parlamentuaren aurrean hitz egiteko.
2023/02/06 - 15:19
Bihar abiatuko dira Bilbotik Poloniara 20 ibilgailu blindatuak
Bihar Grimaldi enpresaren itsasontzi batean sartu eta 7-8 eguneko bidaia egingo dute Poloniara iritsi bitartean.
2023/01/29 - 22:16
Iranek eta Errusiak beren banku sistemak konektatzea adostu dute, SWIFT sistemaren antzeko batekin
Akordioa sinatuta, Errusiako 106 banku eta Irango 52 Errusiako Finantza Mezuen Transferentzia Sistemaren bidez konektatuta geratu dira, eta horrek bi herrialdeen arteko harreman ekonomikoak erraztuko ditu.
2023/01/26 - 15:50
Alemaniak bidalitako tankeak martxoaren bukaeran helduko dira Ukrainara
Zelenski presidenteak atzo bertan eskertu zuen erabakia eta azkar eta nahiko ematea eskatu zuen, baina irismen handiko misilak, artilleria eta hegazkinak ere behar dituztela nabarmendu zuen errusiarren erasoei aurre egin ahal izateko.
2023/01/18 - 11:44
Ukrainako Barne ministroa hil da Kieven, bera zihoan helikopteroak lurra jo ostean
Ukrainako Brovary hirian, Kiev eskualdean, helikoptero bat haurtzaindegi batetik gertu erori da eta hildakoen balantzea 18koa da. Hildakoen artean Denis Monastyrsky Ukrainako Barne ministroa dago.
2023/01/16 - 11:50
Nazioarteko auzitegi baten aurrera eraman dezakete Putin?
Vladimir Putin nazioarteko auzitegi baten aurrera eramatea eta gerra krimenak egiteagatik betiko kartzela-zigorra ezartzea nahiko lukete milioika ukrainiarrek.
2023/01/11 - 23:21
Errusiak Ukrainan borrokatzen ari diren indar militarren burua ordezkatu du
67 urteko Valeri Gerasimov Errusiako Armadako Estatu Nagusiko egungo buruzagiak Sergei Surovikin jenerala ordezkatuko du.
2023/01/09 - 09:27
Zatiketa Errusiako Elizan, Ukrainako gerra dela eta
Zatiketa Errusiako Elizan, Ukrainako gerra dela eta. Erretorika erlijiosoa indarra irabaziz joan da udazkenaz geroztik, tropa errusiarrek porrot nabariak jasan zituztenetik.
2023/01/06 - 16:07
Ez Ukrainak ezta NATOk ere, ez dute Putinek iragarritako su-etena babesten
Zelenskiren arabera, estalki bat da Dombas aldean Ukrainar tropen aurrerapena gelditzeko, eta ez du su-etena betetzeko konpromisorik hartu.
2023/01/06 - 12:14
Indarrean da Putinek Ukrainako frontean iragarritako su-etena
Erabakia Errusiako Eliza ortodoxoaren patriarkak, Kirilek, Gabonetako su-eten bat ezartzeko egindako deiari erantzuna da, fededun ortodoxoek urtarrilaren 7an ospatzen baitute. Su-etena hasi bezain pronto, Ukrainak erasoak egin ditu Donetsken.
2023/01/06 - 11:48
Putinek iragarritako 36 orduko su-etena indarrean sartu da
Erabakia Errusiako Eliza ortodoxoaren patriarkak, Kirilek, Gabonetako su-eten bat ezartzeko egindako deiari erantzuna da. Errusiak okupatutako lurraldeak uzten dituenean su-etena izango dela erantzun du Ukrainak.
2023/01/05 - 17:42
Putinek 36 orduko su-etena agindu du, ortodoxoen Eguberria dela eta
Erabakia Errusiako Eliza ortodoxoaren patriarkak, Kirilek, Gabonetako su-eten bat ezartzeko egindako deiari erantzuna da, fededun ortodoxoek urtarrilaren 7an ospatzen baitute. Errusiak okupatutako lurraldeak uzten dituenean su-etena izango dela erantzun du Ukrainak.
2023/01/04 - 15:55
Errusiar ofizialen aurkako kritikak ugaritu egin dira, hildako soldaduak behar bezala babestuta ez zeudelako
Donetskeko urtarrilaren 1eko erasoan dozenaka soldadu errusiar hil ziren: 89 izan omen ziren Moskuren azken datuen arabera. Kieven arabera, berriz, 400 izan ziren hildako soldaduak.
2022/12/30 - 14:03
Txinarekiko harremanak ''inoizko onenak'' direla dio Putinek
Xi Jinpingekin bideokonferentziaz izandako elkarrizketa batean, Vladimir Putinek azpimarratu du bi herrialdeen arteko harremanak "helduak, sendoak eta egonkorrak" direla, elkarlaguntza tekniko-militarrari esker, bereziki. Elkarlaguntzak biei ematen dien "garapenerako aukera" nabarmendu du Xi-k.