Vladimir Putin
2022/12/25 - 15:24
Errusiak erasoak eten ditu Eguberri egunean
Gerrak familiak banatu ditu, eta ezohiko afari eta bazkariak egin dituzte. Ospakizunetarako gogo gutxi dute, hala ere. Putin gatazka militarraren amaiera negoziatzeko prest agertu da.
2022/12/25 - 12:27
Zelenskiren Gabonetako mezua: "Ukrainar guztiei askatasuna itzuliko diegu"
Errusiako presidenteak, bestalde, Ukrainarekin negoziatzeko prest dagoela esan du, baina gaineratu du herrialde horrek eta bere Mendebaldeko aliatuek uko egin diotela.
2022/12/19 - 14:00
Errusiarrek droneekin egindako erasoek Kiev ilunpetan utzi dute berriro
Kieveko Administrazio Militarrak adierazi duenez, Errusiako Armadako 20 droneetatik 15 inguru eraistea lortu dute. Hala ere, kalteak izan dira herrialdeko azpiegituretan.
2022/12/14 - 09:47
Errusiak Kiev erasotu du goizaldean droneekin
Ukrainako hiriburuak Errusiako Armadaren beste eraso bat jasan du goizaldean, eta leherketak entzun dira Shevchenkiv barrutian, hiriaren erdialdean. Oraindik ez dakigu eraso horiek biktimarik eragin duten.
2022/12/02 - 15:00
Errusiaren inbasioaren ondorioz, 10.000 eta 13.000 militar ukrainar artean hil dira
Errusiak iragarri du ez duela Joe Bidenekin negoziatuko bere tropak Ukrainatik erretiratzeko eskatzen jarraitzen badu.
2022/11/27 - 17:48
Errusiak iragarri du 100 "mertzenario atzerritar" hil dituela Donetsken egindako eraso batean
Txasiv Yar hirian izan da erasoa. Ukrainaren esku dago udalerria, eta liskar gogorrak izaten ari dira azken egunetan.
2022/11/24 - 15:29
70 misil-eraso jasan ditu Ukrainak azken orduotan
Ukrainar agintariek salatu dute hornidura elektrikoko instalazioen kontra ari direla beste behin ere errusiarrak eta horrek itzalaldi masiboak eragin dituela: Kieven bertan esaterako, etxebizitzen % 70ek argindarrik gabe pasatu dute gaua.
2022/11/24 - 10:14
Ia argindarrik gabe eta edateko uraren hornidura partzialarekin esnatu da Kiev
Kiev hiria argindarrik gabe esnatu da etxeen % 70ean eta edateko uraren hornidura partzialarekin, Errusiako Armadak asteazken honetan egindako bonbardaketen ondorioz.
2022/11/23 - 20:49
Itzalaldi masiboak Ukrainan eta Moldavian, Errusiak egindako hainbat erasoren ondorioz
Ukrainan, gutxienez 4 pertsona hil, eta 30 zauritu dira erasoengatik. Herrialdeko azpiegitura energetikoaren % 50ek kalteak ditu.
2022/11/23 - 14:36
Europako Parlamentuak "terrorismoa bultzatzen duen Estatutzat" jo du Errusia
Ebazpenak aldeko 494 boto izan ditu, eta kontrako 58 boto eta 44 abstentzio izan dira. Parlamentuak, izendapena egiteko, kontuan izan ditu "Ukrainako herritarren aurka nahita egindako erasoak eta gauzatutako ankerkeriak".
2022/11/22 - 13:02
Errusiako preso batzuen aurka Ukrainan egindako ustezko gerra krimenak ikertzen ari da NBE
Errusiako Defentsa Ministerioak Makiivka herrian hamar soldadu errusiar baino gehiago hiltzea leporatu die Ukrainako indarrei, "buruan hainbat tiro emanda".
2022/11/21 - 13:32
Pedro Sanchez Vladimir Putini zuzendu zaio: ''Utzi bakean Ukraina''
Espainiak Ukrainia babesten jarraituko duela berretsi du Pedro Sanchezek, eta NATOri orain arte erakutsi duen batasunari eusteko eta Vladimir Putin Errusiako presidenteari mezu "irmoa" helarazteko eskatu dio: "Utzi bakean Ukraina".
2022/11/17 - 15:46
Polonian eroritako misila errusiarra dela dio Zelenskik, baina frogek ez diotela hori erantzun dio Bidenek
Une honetan, Polonia eta Estatu Batuetako adituak ari dira misila erori zen eremua aztertzen, eta ikerketa horretan Ukrainako adituek ere egon behar dutela uste du Zelenskik eta hala eskatu du.
2022/11/17 - 12:04
Zer dakigu Polonian eroritako misilei buruz?
Zelenskik Errusiaren erasotzat jotzen du Poloniako misilen erorketa, bere bazkideen bertsioaren aurka. Poloniako presidenteak eta NATOk uste dute "litekeena" dela misilak Ukrainako aire defentsa sistemek nahigabe botatzea.
2022/11/16 - 15:23
Poloniak dio litekeena dela misila ukrainarra izatea eta ez du NATOko 4. artikulua aktibatuko
Oraingoz, ondorio katastrofikoak izan ahalko lituzkeen kontraerasoaren aukera bazterrean geratu da. Urak baretu dira beraz, Varsovian, Segurtasun eta Defentsarako Segurtasun Kontseiluaren bileraren atarian.
2022/11/15 - 17:37
Errusiak eraso masiboa gauzatu du Ukrainako hainbat eskualdetan, eta aire alerta indarrean da herrialde osoan
Kiev hiriburuan zenbait leherketa izan dira, eta eskualde administraritza batzuek jakitera eman dute Errusiak erasoak egin dituela, misilak erabiliz.
2022/11/15 - 15:46
Ukrainako gerra eta munduko ekonomian izan dituen ondorioak, hizketagai G20aren goi bileran
Errusiak hasitako gerra suntsitzailea gelditzeko garaia dela nabarmendu du Zelenskik eta bakea lortzeko dituzten baldintzen berri ere eman du Errusia Ukrainatik irtetea tartean. Eskaerak, zuzenean entzun ditu Errusiako atzerri ministroak, Putin ez baita Balira joan.
2022/11/15 - 08:07
Balik G20ko buruzagiak hartu ditu Ukrainak markatutako goi bilera egiteko
Joe Biden eta Xi Jinping Txinako eta AEBko presidenteek, hurrenez hurren, goi bilera hasi baino lehen egindako batzarrean "lankidetza" sustatzearen alde egin dute, gatazkak saihesteko.
2022/11/14 - 13:35
Zelenskik Kherson bisitatu du: ''Gerraren amaieraren hasiera da''
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ezusteko bisita egin du Khersonera, Kievek berreskuratu berri duen hirira. Herrialdeko bandera igo du Zelenskik hiriaren erdian egindako zeremonia batean.
2022/11/13 - 22:30
Donetsk eta Luhanskeko ikasleak "desmobilizatzeko" agindu du Putinek
"Putinek ikasleak desmobilizatzeko, eta eskoletara itzultzea antolatzeko agindu du", azaldu dute Kremlinetik. Bestalde, igande honetan leherketak izan dira Luhansk hirian, Errusiako hedabideen arabera.