Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarrean da Putinek Ukrainako frontean iragarritako su-etena

Erabakia Errusiako Eliza ortodoxoaren patriarkak, Kirilek, Gabonetako su-eten bat ezartzeko egindako deiari erantzuna da, fededun ortodoxoek urtarrilaren 7an ospatzen baitute. Su-etena hasi bezain pronto, Ukrainak erasoak egin ditu Donetsken.
Iragarkia
20230106150210_ukraina_
18:00 - 20:00
Ez Ukrainak ezta NATOk ere, ez dute Putinek iragarritako su-etena babesten

Indarrean dago jada (Euskal Herriko 10:00etatik, Moskuko 12:00etatik) Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainako frontearen lerro osoan zehar ezarritako 36 orduko su-etena.

Errusiako Presidentetzaren oharraren arabera, estatuburuaren erabakia Errusiako Eliza ortodoxoaren patriarkak, Kirilek, Gabonetako su-eten bat ezartzeko egindako deiari erantzuna da, fededun ortodoxoek urtarrilaren 7an ospatzen baitute.

"Ekintza militarren eremuan herritar ortodoxo ugari bizi denez, Ukrainako aldeari su-eten erregimen bat ezartzeko dei egiten diogu, Eguberri bezperan eta Eguberri egunean tenpluetara joaten uzteko", dio ohar ofizialak.

Ordu batzuk lehenago, Kirilek su-eten bat eskatu du fededunek Gabonak ospatu ahal izateko.

Lehen aldia da Errusiako presidenteak su-etena ezartzen duela fronte guztietan, joan den otsailaren 24an Ukrainan kanpaina militarra abiatu zuenetik, aldameneko herrialdea "desnazifikatzeko eta desmilitarizatzeko" helburuarekin.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak, bere aldetik, su-etena estrategia militarraren baita erabiltzea egotzi dio Putini. "Gure herrialdearen aurkako erasoekin jarraitu zutenek eta bere herritarrak hiltegira bidali dituztenek, Errusiaren erasoa eteteko egin genituen eskaintzak errefusatuta, ez dute bizitza balioesten eta ez dute bakea bilatzen", adierazi du Zelenskik ukrainarrei igorritako mezu batean. Gainera, Errusiak jakinarazi du Ukrainak erasoak egin dituela Donetsken su-etena bezain laster.

"Orain Eguberriak erabili nahi dituzte gure indarrek Donbassen egin dituzten aurrerapausoak geratzeko, tarte batean behintzat, eta materiala, munizioa eta soldaduak eramateko", leporatu dio Zelenskik Putini.

Horren harira, Ukrainako agintariak esan du "mundu guztiak" dakiela "Kremlinek gerrako atsedenaldiak indarra hartzeko aprobetxatzen dituela".

Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak uste du ona dela su-etena, baina aitortu du oraindik ez dagoela gatazkari konponbide iraunkorra emateko modurik.

"Gabonetan jenderik ez hiltzeko modua badago, hori ona da bere horretan, baina garrantzitsuena da gatazkari irtenbidea ematea eta oinarriak Nazio Batuen gutuna eta Nazioarteko Zuzenbidea dira", azaldu du Guterresek.

"Une honetan, oraindik ez da berehala bake eraginkorra lortzeko modurik, baina posible izatea espero dut", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X