Errusiako Eliza ortodoxoko patriarkak su-etena proposatu du Eguberri ortodoxoarekin bat eginez
Ukrainako gerraren testuinguruan, Errusiako Eliza ortodoxoko patriarkak su-etena proposatu du Eguberri ortodoxoarekin bat eginez. Halaber, Erdogan Turkiako presidenteak alde bakarreko su-etena eskatu dio Vladimir Putin Errusiako presidenteari. Su-eten eskariak dauden honetan, Ukrainako inteligentzia militarrak adierazi du eraso gehiago egon daitezkeela Errusiako lurraldean, erasoen erantzukizuna Ukrainak izango lukeen argitu gabe.
Buruzagi erlijiosoak proposatutako su-etenak egun eta erdiko iraupena izango luke: ostiral eguerditik (10:00ak Euskal Herrian) larunbat gauerdira arte (22:00ak Euskal Herrian).
"Nik, Kirillek, Moskuko patriarkak eta Errusia osoko patriarkak, barne gatazka honetan parte hartzen duten alderdi guztiei Gabonetan su-eten bat indarrean jartzeko deia egiten", esan du Errusiako Eliza Ortodoxoaren webgunean argitaratutako mezu batean.
Fededun ortodoxoentzat urtarrilaren 6a eta 7a dira Gabonetako egun garrantzitsuenak: urtarrilaren 6an ospatzen dute Gabon gaua eta urtarrilaren 7an, ostera, Eguberri eguna.
Su-eten proposamenak aurrera egingo balu, Ukrainako gerra hasi denetik lehendabizikoa litzateke.
Erdoganek alde bakarreko su-etena eskatu dio Putini
Ez da su-etena lortzeko azken orduetan egin den ahalegin bakarra. Izan ere, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Vladimir Putin Errusiako presidentearekin hitz egin du telefonoz eta alde bakarreko su-etena eskatu dio, bake elkarrizketei aukera emateko.
Erdoganek eta Errusiako presidenteak behin baino gehiagotan hitz egin dute Errusiak otsailean Ukraina inbaditu zuenetik. Gainera, Turkiak bitartekari gisa jardun zuen Nazio Batuekin batera, Ukrainako portuetatik zerealak esportatzea ahalbidetzeko.
Errusiako lurraldean eraso gehiago egon daitezkeela adierazi du Ukrainako inteligentzia militarrak
Ukrainako inteligentzia militarreko buruzagiak ABC telebista katean ziurtatu duenez, litekeena da Errusian eraso gehiago izatea. Eraso horietan Ukrainak erantzukizuna izatekotan gerra amaitutakoan hitz egingo lukeela gaineratu du.
Errusiak eta Ukrainak elkarri leporatu diote Errusian gertatutako hainbat erasoren erantzukizuna, baina inork ez ditu bere gain hartu.
Bestalde, Ukraina martxotik aurrera kontraeraso "gogorragoa" abiatzeko prestatzen ari dela iragarri du. "Gure helburua, eta lortuko dugu, 1991ko mugetara itzultzea da, Nazioarteko Zuzenbideko subjektu guztiek onartzen duten bezala", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.