Itzalaldi masiboak Ukrainan eta Moldavian, Errusiak egindako hainbat erasoren ondorioz
Josep Borrell Europar Batasuneko Atzerriko eta Segurtasun Politikako Goi Ordezkariak salatu egin du asteazkenean Errusiak Ukrainako azpiegituren aurka egindako eraso bolada. Eraso horien ondorioz, itzalaldi masiboak daude Ukrainan eta Moldavian, eta Ukrainan gutxienez 4 pertsona hil, eta 30 zauritu dira. Herrialdeko azpiegitura energetikoaren % 50ek kalteak ditu.
"Salaketa irmoa Errusiak Ukrainako zibilen eta azpiegituren aurka egindako eraso kriminalen aurrean. Itzalaldi masiboak, Moldavian ere", gaitzetsi du europar diplomaziako buruak, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
Goi Ordezkariak zehaztu du "ankerra eta gizagabea" dela milioika pertsona neguan urik, argindarrik eta berokuntza sistemarik gabe uztea. Adierazi duenez, errusiar ekintzen aurrean, Europar Batasunak Ukraina eta Moldavia babesten jarraituko du.
Moldavian "itzalaldi masiboa" dago Ukrainan izandako erasoen ondorioz. Andrei Spinu lehen ministrordeak, Azpiegitura arduraduna bera, adierazi du sarea kudeatzen duen enpresa lanean dabilela, "herrialdeko % 50etik gora berriro argindarrera konektatzeko". Itzalaldiak, besteak beste, Chisinau hiriburuari eragiten dio, tokiko komunikabideen arabera.
Testuinguru horretan, Kieven eta Ukrainako beste hiri batzuen aurka misilez egindako eraso masiboak gutxienez 4 hildako, eta 30 bat zauritu utzi ditu: "Errusiak mundu osoari erakutsi dio hau benetakoa dela", esan du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak, Europar Batasunak Errusia "terrorismoa bultzatzen duen Estatutzat" jo eta gero; "67 misil baliatu ditu gure azpiegituraren kontra, gure sare energetikoaren aurka, eta gure jendearen kontra. Emaitza tragikoa da: zauritu asko, eta hildakoak ere badaude", adierazi du.
Ukrainako agintarien arabera, errusiar aire erasoek herrialdeko azpiegitura energetikoa kaltetu dute; hortaz, premiazko neurriak hartu beharko dituzte neguari aurre egiteko. Kieveko alkatearen esanetan, Bigarren Mundu Gerrako garaietatik okerrena izan liteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.