Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiak Ukrainan borrokatzen ari diren indar militarren burua ordezkatu du

67 urteko Valeri Gerasimov Errusiako Armadako Estatu Nagusiko egungo buruzagiak Sergei Surovikin jenerala ordezkatuko du.
Valeri Guerasimov. Irudia: EITB
Valeri Guerasimov. Irudia: EITB

2022ko otsailetik Ukrainan borrokan ari diren indar militarren komandantea ordezkatu du gaur Errusiak, eta Valeri Gerasimovek, Errusiako Armadako Estatu Nagusiko egungo buruak, hartuko du kargu hori.

67 urteko Gerasimovek Sergei Surovikin jenerala ordezkatuko du, zeinak azaroan gomendatu zuen errusiarrek Ukrainako Kherson eskualdearen iparraldetik erretiratzea, tropa errusiarrek gatazkan jasan duten porrotik handiena.

Sergei Shoigu Defentsa ministroaren aginduz, Surovikin izango da hemendik aurrera "operazio militar bereziaren" zonaldeko tropen taldeko buruzagiordea.

Surovikin, Sirian borroka esperientzia duena, Aire Armadako burua da jada. Ukrainako indar errusiarren beste buruzagiordea Oleg Saliukov izango da, Lurreko Armadako komandantea, eta Alexei Kim, Indar Armatuen Estatu Nagusiko buruzagiordea.

Joan den urteko uztailaren hasieran Lisichansk herria hartu zuenetik, Errusiako Armadak hainbat porrot jasan ditu, hala nola Kherson, baita eskualdeko hiriburua ere, eta Kharkiv eskualdearen zati bat.

Hala ere, une honetan, tropa errusiarrak eta Wagner konpainia militar pribatuko unitateak Donetsk eskualdeko Soledar herriko kaleetan borrokatzen ari dira.

Gotorleku horren konkista, urte erdi baino gehiagoan errusiarren lehen garaipen handia izateaz gain, bidea erraztuko luke Bajmut erasotzeko, Donbasseko gotorleku nagusietara daraman bidegurutze garrantzitsu bat.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X