Vladimir Putin
2022/10/11 - 16:38
Alarma hotsak entzun diren arren, Kieven ez da erasorik izan azken orduetan
Atzoko eraso latzen ostean modu lasaiagoan hasi da gaurko eguna Ukrainan. Kieven, berriz, alarma hotsak entzun eta gero hainbat hiritar metro geltokietan babestu dira.
2022/10/10 - 22:42
Errusiak Ukrainako hiri nagusiak bonbardatu ditu Kerch zubiaren aurkako erasoaren ostean
Gutxienez 14 zibil hil eta 97 zauritu dira Errusiak Ukraina osoko hirien aurka egindako erasoen ondorioz. Nazioarteko hainbat eragilek gaitzetsi egin dituzte bonbardaketak.
2022/10/10 - 16:58
Putinek, Kiev bondardatu ondoren: "Ekintza terroristek jarraitzen badute, gogorragoa izango da erantzuna"
Errusiako presidentearen ustez, Ukrainak "urteak daramatza terrorismo nuklearreko ekintzak" egiten. Besteak beste, Zaporizhiako zentral nuklearraren kontrako erasoak eta Donbassen egindakoak aipatu ditu adibidetzat.
2022/10/10 - 16:15
Errusiari eraso eginez gero erantzun egingo dutela esan du Putinek, eta gogor gainera
Erasoen helburua, Ukrainako energia sistema, eta agindu eta komunikazio guneak izan direla adierazi du Vladimir Putinek. Krimeako zubiaren kontra egindako erasoari erantzun diotela nabarmendu du, eta era horretako ekintzek erantzuna izango dutela agindu du, gogorra izango dela gaineratuz.
2022/10/10 - 16:09
Errusiar misilek Ukrainako 12 hiritan jo dute azken asteotako erasorik gogorrenean
Guztira 83 misil jaurti ditu Errusiak Ukrainaren aurka. Ukrainako hiriburua ez da izan errusiar misilen helburu bakarra beste 12 hiriren kontrako erasoak izan dira gaur eta oraindik ari dira kalteak zenbatzen ari dira.
2022/10/10 - 10:45
Hainbat pertsona hil dira Kieven izandako bonbardaketetan
Gutxienez lau leherketa izan dira Ukrainako hiriburuaren erdialdean, eta ke zutabeak ikusten dira bertan. Hau da Ukrainako hiriburua ekainetik bonbardatzen duten lehen aldia.
2022/10/09 - 21:47
Gutxienez 20 lagun hil dira Zaporizhiako hirian Errusiak egindako beste bonbardaketa batean
Europar Batasunak "irmo" gaitzetsi du Zaporizhiako zentral nuklearra hartzeko Putinen dekretua. Bestalde, Zelenski ironiaz mintzatu da Krimea eta Errusia lotzen dituen zubiaren leherketari buruz: "hodeitsu dago Krimean, baina bero".
2022/10/09 - 16:39
Krimeako zubiko eztandari zeharkako aipamena eginez hasi du eguneroko mezua Zelenskik
Zubia estrategikoa da Errusiaren Armadaren hornidura bermatzeko. Kertxeko itsasartean segurtasuna indartzeko agindu du Putinek.
2022/10/07 - 16:29
Ukrainarrek oso serio hartu dituzte Errusiako mehatxu nuklearren inguruan Joe Bidenek egindako adierazpenak
Gerra honetan, beste gerra batzuetan ez bezala, AEBko inteligentzia zerbitzuek erakutsi dute iturri fidagarriak dituztela etsaien aldetik. Ukrainiako agintarien beldur nagusia etsituta dagoen Putinek zer erabaki hartuko duen da.
2022/10/07 - 12:41
Biden: "Mundua 'Armageddon'etik gertuago dago, gerra nuklearraren mehatxua zuzena da"
AEBko presidenteak azpimarratu du "nahiko ondo" ezagutzen duela Vladimir Putin Errusiako buruzagia, eta jakin badakiela ez dabilela "txantxetan arma nuklearrak erabiltzeko aukera" aipatzen duenean.
2022/10/07 - 11:29
Gutxienez hamaika hildako Errusiako indarrek Zaporiyiaren aurka egindako eraso batean
Zaporiyiako Poliziak erne egoteko eta bonbardaketarik gertatuz gero babeslekuetara garaiz joateko seinaleak eta alertak kontuan hartzeko eskatu die herritarrei.
2022/10/05 - 21:49
Ukrainako Armadak aurrera egin du hegoaldean, eta Errusiak atzera-egitea onartu, eta droneekin eraso dio
Ukrainar tropek aurrera egin dute Kherson eskualdean. Hegoaldean, Kharkiv probintzia erabat askatzeko bidean daude, eta Luhansk barrutian ere, herrialdeko ekialdean, aurrerapenak izan dituzte.
2022/10/05 - 16:40
Zazpi hilabeteko gerraren ostean, ukrainarrek itxaropentsu ikusten dute tropen erasoaldia
Ukrainako armada lurrak berreskuratu eta berreskuratu ari da, eta Luhanskeko errusiazaleek ere onartu dute Kieven oldarraldi bortitza.
2022/10/05 - 14:00
Europar Batasunak Errusiaren aurkako zortzigarren zigor sorta adostu du, petrolioaren prezioa mugatzea barne
Horrela erantzun diote Europar Batasuneko 27 estatuek Errusiak Ukraina ekialdeko Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia eskualdeak anexionatu izanari.
2022/10/03 - 12:20
Dmytro Matiuschenko: "Presaz egindako erreferendumak Putinen ahultasun politikoaren seinale dira"
Ukrainak Espainian duen enbaxadako kontseilariak azpimarratu du batze-prozesuak ez direla zilegi, eta laguntza gehiago eskatu du gerrarekin lehenbailehen amaitzeko.
2022/10/02 - 16:48
Ukrainako tropek kolpe gogorra eman diote Errusiako Armadari Limanen
Putinen desafioa indarra galtzen ari da Donbasseko frontean. Tropa ukrainarren lorpenak zalantzan jartzen ditu Moskuren defendatzeko ahalmena.
2022/10/01 - 21:16
Gutxienez 26 pertsona hil dituzte Kupiansken, Kharkiv eskualdean, konboi humanitario bati eraso eginda
Atzo, beste 30 pertsona hil eta 88 baino gehiago zauritu zituzten, Zaporizhiako eskualdean, beste konboi humanitario baten aurka izandako erasoan.
2022/09/30 - 22:22
Putinek indar erakustaldia egin du munduaren aurrean, Moskuko Plaza Gorrian
Ukrainako Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhia lurraldeen anexioa ospatzeko ekitaldi jendetsua egin du Kremlinak. Gorespen patriotikoaren erdian agertu da Putin bera, lau lurraldeetako agintariekin. "Ongi etorri, anai-arrebak" luzatu du agintariak, eta erabateko segurtasuna agindu du.
2022/09/30 - 20:46
Putinek Ukrainan okupatutako lurren anexioa aldarrikatu du: "Errusiar hiritarrak izango dira betiko"
Donetsk, Luhansk, Kherson eta Zaporizhiaren Errusiar Federaziora batzea sinatu du gaur Moskun, herrialdeko agintari nagusien eta Ukrainako lau eskualde horietako agintari errusiazaleen aurrean.
2022/09/30 - 16:13
Sarraskia Zaporizhian izandako eraso batean
Ukrainarrek erusiarrei egotzi diete erasoaren erantzukizuna. Biktimak errusiar aldera pasatzeko zain zeuden, askok lagun eta senideentzako produktuak zeramatzaten kotxeetan.