Volodimir Zelenski
2023/11/04 - 16:09
Von der Leyen Zelenskirekin bildu da Kieven, ustekabean, Ukraina EBn sartzeko prozesuari buruz hitz egiteko
Ukrainako presidenteak Europako Batzordeko burua hartu du Kieven. Ukrainak abiatutako azken erreformei buruz Europar Batasunak egindako txostenaren zain dago Zelenski.
2023/10/07 - 19:46
Israelen eta Palestinaren artean piztutako gerrak nazioartea jo du
EBk eta AEBk gaitzetsi egin dute Gazatik egindako erasoa, eta Israelek erantzuteko duen eskubidea aldarrikatu dute. Egipto bitartekari lanak egiteko prest agertu da. NBEko Segurtasun Kontseilua premiaz bilduko da igande honetan.
2023/10/06 - 07:00
EBren zabaltzeaz eztabaidatuko dute gaur europar agintariek Granadako goi-bileran
Batzarretik ateratako ondorioak 2024-2029 legealdirako agenda estrategikoan jasotzea da asmoa. Datorren urteko hauteskunde europarren ostean abiatu nahi dute prozesu berria.
2023/10/05 - 16:35
Zelenskik batasuna eskatu du Granadan, eta neguari aurre egiteko aireko defentsa gehiago eskatu ditu
"Europan dugun lehen erronka batasuna babestea da, eta ez naiz EBko herrialdeez bakarrik ari, Europa osoaz baizik", esan du Zelenskik. Pedro Sanchezek laguntza militar eta ekipamendu energetiko gehiago agindu dizkio neguaren etorreraren aurrean.
2023/10/04 - 10:36
Oharra Ukrainari, Estatu Batuetatik
Ameriketako Estatu Batuetan Ukrainari laguntza militarra ematea ez da kanpo-politikako arazoa, Alderdi Errepublikanoko barne-gatazka baizik, eta horrek ondorioak izan ditzake Europan ere.
2023/09/22 - 10:28
Zelenskik laguntza gehiago eskatu du AEBn
Ukrainako presidenteak aitortu duenez, "elkarrizketa gogorrak" izan ditu Ganberako ordezkariekin eta senatariekin. Izan ere, Alderdi Errepublikakoko goi mailako buruzagi batzuk Ukrainari laguntza militar gehiago ematearen aurka daude.
2023/09/04 - 14:33
Oleksii Reznikov Defentsa ministroa kargutik kendu du Zelenskik
Haren ordez, Rustem Umerov diputatu ohia proposatu du Ukrainako presidenteak, Ministerioari "ikuspegi berri bat" emateko.
2023/08/22 - 11:11
Wagner taldeko burua bideo batean agertu da berriro, Afrikan dagoela iradokiz
Mertzenario taldearen inguruko kaneletan zabaldu da Yevgeni Prigozhin agertzen den bideoa. Oligarkak Afrikan dagoela iradokitzen du, "50 gradutik gorako tenperatura" aipatuz eta Estatu Islamikoaren eta Al Qaedaren etsai gisa bere burua aldarrikatuz.
2023/07/19 - 14:55
Errusiako misilek petrolio eta zereal terminal bana suntsitu dituzte Odesako portuan
Erasoak sutea eragin du portu aldean. Gainera, hainbat eraikinek kalteak jasan dituzte Odesako beste gune batean, geldiarazitako misil baten hondakinak erorita. Hiru zibil zauritu dira.
2023/07/18 - 11:52
Errusiak misilak jaurti ditu Odesako portura, handik zereala esportatzeko akordioa amaitutzat eman ondoren
Odesako Administrazio Militarreko arduradunak jakitera eman duenez, portuko hainbat azpiegitura eta etxebizitza kaltetu dituzte erasoan.
2023/07/17 - 19:25
Errusiak amaitutzat eman du Ukrainako portuetatik alea esportatzeko akordioa
Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak esan du Errusia akordiotik ateratzeak ez duela ez duela ezer aldatzen; izan ere, "ez genuen akordiorik haiekin".
2023/07/17 - 13:11
Errusiak Ukrainako zerbitzu sekretuei leporatu die Krimeako zubiaren aurkako erasoa
Errusiako Terrorismoaren Aurkako Batzorde Nazionalak Ukrainako zerbitzu sekretuei leporatu die goizaldean Krimeako zubiaren kontra egindako erasoa. Erakunde honen arabera, ur-azaleko bi dronerekin burutu dute erasoa eta bi pertsona hil dira.
2023/07/12 - 00:26
NATOk ebatzi du baldintzak betetzen direnean gonbidatuko dutela Ukraina Aliantzan sartzera
Baldintzak noiz beteko zain, datarik gabeko gonbitea luzatu dio NATOk Ukrainari kide bihurtzeko. Bien bitartean, milaka herritarrek harrera beroa egin diote Ukrainako presidenteari Vilniusen.
2023/07/11 - 20:05
NATOk kide bihurtzeko gonbita egingo dio Ukrainari, "baldintzak betetzen dituenean"
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak adierazi duenez, buruzagi aliatuek Ukrainaren bat egiteko prozesua sinplifikatzea adostu dute, atxikitzeko ekintza-plana (MAP) ezabatzea onartu baitute.
2023/07/11 - 15:10
Ukrainarekin harremana aztergai NATOko goibileran
Estatu kideen gehiengoak, batez ere Ekialdekoek, herrialde baltiarrek eta Poloniak ibilbide argi bat nahi dute Ukraina NATOn sar dadin. Ostera Estatu Batuek eta Alemaniak, besteak beste, ez dute nahi oraindik urrats hori eman dezan.
2023/07/09 - 18:27
Azov bataloiko bost komandante omendu ditu Zelenskik, Errusiaren haserrea piztuz
Turkiatik talde horretako bost komandante ekarri ditu bere hegazkinean Zelenskik eta Mariupoleko defentsako heroi gisa kondekoratu ditu Liuven. Errusiak salatu du preso trukeetarako akordioa apurtu duela Ukrainak horrekin, gerrak iraun bitartean ukrainara bueltatzeko debekua baitzuten.
2023/07/09 - 14:55
NATOko buruzagiek Ukrainarekin duten harremanaren etorkizuna zehaztuko dute Vilnako goi-bileran
Zelenskik eskatzen dituen segurtasun bermeen beldur dira aliatuak, eta ez dute atxikitzeko egutegi argirik eskainiko.
2023/07/07 - 20:23
Errusiak Ukrainari dronekin eraso gehiago egitea leporatu dio
Oraingoan droneak Moskuko aireportu baten gainetik ibili dira. Errusiako berri agentziaren arabera, dronetariko bi Kremlinetik 30 kilometrotara hurbildu dira. Hala ere, berri hau ezin izan da berretsi hedabide independenteen bitartez.
2023/07/06 - 12:56
4 hildako eta 33 zauritu gutxienez, Lviv hirian, misilekin egindako eraso baten ondorioz
Gerra hasi zenetik bizi izan duten "eraso suntsigarriena" izan dela adierazi du hiriko alkateak. Zelensky presidenteak erasoari "gogor erantzungo" diotela agindu du.
2023/07/01 - 19:52
Ukrainari “behar besteko denboran” babesa emango dio Sanchezek, eta herrialdea EBn sartzearen alde agertu da
Espainiako Gobernuko presidentearen arabera, Estatuak 55 milioi euro bideratuko ditu Ukrainako enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko, ikastetxeak garatzeko eta Errusiak gauzatutako inbasioan suntsitutako azpiegiturak berreraikitzeko.