Volodimir Zelenski
2023/05/03 - 19:27
Errusiak Putin hiltzen saiatzeko drone-erasoa egin izana egotzi dio Ukrainari
Kievek ukatu egin du erasoarekin zerikusirik izatea. Moskuk ohartarazi du erantzun egingo duela.
2023/05/01 - 11:37
Vatikanoa Ukrainako gerrari amaiera emateko misio batean inplikatuta dagoela dio Frantzisko aita santuak
"Misio bat dago martxan une honetan, baina oraingoz ez da publikoa. Publikoa denean, horretaz hitz egingo dut ", adierazi du Aita Santuak. Frantzisko Hungarian izan da Viktor Orban Hungariako lehen ministroarekin biltzeko.
2023/04/30 - 20:24
Errusiak iragarri du lau auzo hartu dituela Bajmuten, eta Ukrainak esan du hornidura ibilbideak zutik dirauela
Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak NATOren uztaileko goi bilerarako prestaketei heldu die gaur, Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin telefonoz izandako elkarrizketa batean.
2023/04/28 - 15:05
Gutxienez 16 pertsona hil dira Errusiak Ukrainako hainbat hiriren kontra egindako erasoetan
Errusiak gerra frontean ez dauden Ukrainako hirien aurka egindako azkenaldiko erasorik handiena izan da.
2023/04/18 - 10:42
Vladimir Putinek ezustean bisitatu ditu Kherson eta Luhansk
Vladimir Putin Errusiako presidenteak ezustean bisitatu ditu Kherson eta Luhansk eskualdeak. Ukraina ekialdeko bi eskualde hauek egun Errusiaren eskuetan daude. Putinek bere buruzagi militarrekin hitz egin nahi izan du bertako egoera gertutik ezagutzeko.
2023/04/03 - 10:56
Wagner mertzenario taldeak Bakhmut kontrolpean hartu duela iragarri du
Ukrainako indar armatuek onartu dutenez, errusiarrak ekialdeko hiri hori "erabat kontrolatzeko ahaleginean daude". Halaber, Zelenskik aitortu du borrokak "bereziki gogorrak" izan direla.
2023/04/03 - 10:47
Wagner taldeko liderrak Bakhmut hartu dutela iragarri du
Wagner taldearen sortzaileak eta jabeak, Yevgueni Prigozhinek, iragarri du tropa errusiarrek kontrolpean dituztela jada Ukrainako Bakhmut hiriaren erdigunea eta administrazioa.
2023/03/25 - 20:38
Bielorrusian armamentu nuklear taktikoa hedatzeko akordioa iragarri du Putinek
Putinek defendatu du akordio horrek ez dituela egungo armagabetze itunak urratzen, eta adierazi du uztailaren 1erako amaituta egongo dela Bielorrusian armamentu hori ezartzeko silo baten eraikuntza.
2023/03/18 - 18:50
Hagako Auzitegiko fiskalak salatu du errusiako familiei adopzioan eman dizkietela milaka haur ukrainiar
Errusiak zilegitasunik ez dio aitoren Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiari baina fiskaltzak uste du atxiloketak gauzatu daitezkeela. Putinekin batera jomugan jarritako Maria Alekseievna Lvova-Belova Errusiako haurtzaroaren arduradunak ihardetsi du "lana ondo bete izanaren seinale” direla atxiloketa
2023/03/09 - 10:22
Errusiak Ukrainako hainbat gune, Kiev tartean, bonbardatu ditu azpiegituren kontra egindako aire eraso batean
Hiriburuko alkateak baieztatu du bi pertsona erietxeratu behar izan dituztela bi barrutitan izandako leherketen ondorioz. Horrez gain, erasoak izan dira Kharkiven, Odesan eta Mykolaiven. Zaporizhiako zentrala argindarrik gabe dago, eta diesel sorgailuen bidez ari dira elikatzen.
2023/03/09 - 09:41
Errusiak Odesa, Kharkiv eta Kiev erasotzen ditu, biztanleen % 15 argirik gabe utziz
Vitali Klitxko Kieveko alkateak baieztatu du leherketak izan direla Ukrainako hiriburuan, Holosiiv auzoan, herrialde osoan egiten ari diren aire-erasoen erdian.
2023/03/02 - 12:40
Eusko Legebiltzarrak babes instituzional eta sozial handiagoa eskatu du Ukraina berreraikitzeko
Legebiltzarrera EAJren eta PSE-EEren eskutik iritsi zen proposamenaren bidez, Eusko Legebiltzarrak Errusiaren inbasioa salatu eta gaitzesten du irmoki, eta Ukrainaren subiranotasunaren defentsa berresten du.
2023/03/01 - 15:49
Ukrainako gerran laguntza humanitarioaren bidalketa behar bezala antolatzea funtsezkoa da
Nazio Batuen Erakundeak egindako azterketaren arabera, 18 milioi ukrainar daude berehalako laguntzaren beharrizanean. Horietako asko Liman bezalako hirietan bizi dira: okupazioaren ondoren askatutako tokiak. Oso bizi baldintza gogorrak dituzte.
2023/02/28 - 15:46
Kieveko agintariek Errusiak Izium bezalako hirietan egindako gerra krimenak salatu dituzte
Iziumen, Ukraina Ekialdean, errusiarrek alde egin ostean ehundaka gorpu aurkitu zituzten, horietako asko tortura zantzuekin. Gerra honetako hobi komun handienetako bat omen da.
2023/02/27 - 16:00
Chasiv Yarren, Ukrainako artilleriaren posizio nagusian, zibilek bizirik diraute su gurutzatuaren erdian
Ukrainan, zabalik dauden bi fronteetan, borrokek ez dute etenik. Donbassen, ukrainarrak hainbestean ari dira eusten, baina Bakhmut inguruan, ezin izan dituzte gelditu, eta errusiarrak aurrera egiten ari dira.
2023/02/24 - 16:06
Zer paper ari dira jokatzen gerra honetan munduko liderrak?
Xabier Usabiagak munduko herrialdeek Ukrainako gerran izan duten papera aztertu du.
2023/02/24 - 15:58
Inbasioak urte honetan izan duen bilakaeraren azterketa, Mikel Reparazen eskutik
Errusiaren inbasioak urtebete betetzen du gaur, baina honen ernamuina lehenagokoa da. 2014an Donbass eskualdean hasi ziren aurrez aurrekoetatik iritsi gara gaur eguneko egoerara.
2023/02/24 - 15:50
Zer iritzi dute errusiarrek Ukrainako gerrari buruz?
Errusiarren zati handi batek Ukrainako gerra justifikatzen du, mendebaldearen mehatxupean daudela argudiatuz. Beste batzuk berriz, bakea nahi dute.
2023/02/24 - 15:44
Kherson hiriko aireportuan barrena: Kontrol dorrean sartu den lehen hedabidea da EITB
Aireportua 10.000 soldadu errusiarren kuartel nagusi bilakatu zen Moskuk Kherson okupatu zuenean. Orain, Mikel Reparaz barruan izan da. Azpiegitura minaz garbitu zutenetik kontrol gunean izan den lehen hedabidea da EITB.
2023/02/24 - 15:36
ETB Bakhmuteraino heldu da, errusiarren erasoen menpean dagoen Donbaseko frontean
Andoni Lubakik Bakhmut hirira sartzea lortu du. Bertako biztanleak bizi diren egoera gogorraen lekuko izan da. Bolondresek egiten duten lan garrantzitsua ere gertutik ikusi ahal izan du.