Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiak Ukrainako hainbat gune, Kiev tartean, bonbardatu ditu azpiegituren kontra egindako aire eraso batean

Hiriburuko alkateak baieztatu du bi pertsona erietxeratu behar izan dituztela bi barrutitan izandako leherketen ondorioz. Horrez gain, erasoak izan dira Kharkiven, Odesan eta Mykolaiven. Zaporizhiako zentrala argindarrik gabe dago, eta diesel sorgailuen bidez ari dira elikatzen.
Iragarkia
20230309083727_kiev_
18:00 - 20:00
Errusiak Odesa, Kharkiv eta Kiev erasotzen ditu, biztanleen % 15 argirik gabe utziz

Errusiak Ukrainako hainbat gune, Kiev hiriburua tartean, bonbardatu ditu bart azpiegituren kontrako egindako beste aire eraso batean. Leherketak egon Kharkiven, Odesan eta Mykolaiven, eta hiriburuko Holosiiv eta Sviatoshin barrutietan. Gainera, herrialdearen hegoaldeko energia azpiegiturak ere jomugan izan ditu Errusiak. 

Vitali Klitschko Kieveko alkateak baieztatu duenez, bi pertsona erietxeratu dituzte bi barrutietan izandako eztandetan zauritu ostean. Sviatoshinen bi auto erre dira, misilek bizitegi gune bateko patio bat bete-betean harrapatu baitute. 

"Aire alerta indarrean dago. Geratu zuon aterpeetan!", eskatu die Klitschkok herritarrei Telegramen partekatutako mezu batean. 

Alkatearen esanetan, misilen jaurtiketaren eraginez, argindar etenak egin behar izan dituzte, eta "gutxi gorabehera, bezeroen % 15 argindarrik gabe daude". 

Bestalde, Energoatom Ukrainako konpainia nuklearrak jakinarazi du Zaporizhiako zentrala energia gabe dagoela. "Okupazioa hasi zenetik seigarren aldiz, amatatuta dago estazioa. Bosgarren eta seigarren potentzia unitateak hozte fasean daude, eta 18 diesel sorgailu piztu dira hornidura bermatzeko", erantsi du. 

Marksym Marchenko Odesako Administrazio Militarreko buruaren esanetan, eskualdeko hainbat azpiegitura energetikori eta bizitegi guneri eraso dio Errusiak. 

"Zorionez, ez da biktimarik izan. Energia horniduran murrizketak daude. Defentsa antiaireko unitateek Errusiako misilak eraitsi dituzte. Lanean jarraitzen dugu, bigarren eraso bat espero dugu, beraz, herritarrei babeslekuetan geratzeko eskatu nahi diet", idatzi du Telegramen. 

Kharkiv (Ukraina ekialdea) eskualdean eta izen bereko hirian 15 misil erori dira, Oleg Synegubov Eskualdeko Administrazio buruak zehaztu duenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X