Volodimir Zelenski
2022/09/02 - 11:08
IAEAren misioak Zaporiyiako zentral nuklearreko lehen azterketa amaitu du
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen (IAEA) misioak, Rafael Grossi agentziaren zuzendari nagusia buru duela, Zaporiyiako instalazioaren lehen ikuskapena egin du. Adituetako batzuk bertan geratuko dira larunbatera arte.
2022/09/01 - 14:02
Zaporizhiako zentral nuklearreko erreaktoreetako bat itzali dute bonbardaketa batzuen ondoren
Zaporizhiako zentral nuklear ukrainarra Errusiaren kontrolpean dago. Joan den astean ere sarearen aldi baterako etena jasazuen Europako zentral handienak.
2022/08/31 - 10:53
NBEren misioa Zaporizhiako zentralerantz abiatu da azpiegitura ikuskatzeko
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen buruak jakinarazi duenez, misioak hainbat egun igaro nahi ditu zentral nuklearrean, langileekin hitz egiteko, eta bidaiaren emaitzen berri eman ahal izateko.
2022/08/30 - 21:54
Zelenskik NBEren misio nuklearreko adituak hartu ditu, Zaporizhiako zentralera bidean
Ukrainako presidenteak ongietorria eman die Kieven zentrala gainbegiratuko duten adituei. Zentrala Errusiako Armadaren kontrolpean dago, eta borrokak daude inguruan, Ukraina hegoaldean.
2022/08/26 - 17:41
Zaporizhiako zentrala sare elektrikora partzialki konektatu dute berriro, Ukrainako operatzailearen arabera
Errusiak, bestalde, ukrainiar indarrei egotzi die ostegunean zentral nuklearra birritan bonbardatu izana, historian lehen aldiz energia sistematik deskonektatuta geratu zenean.
2022/08/25 - 15:21
Errusiak Ukrainako geltoki bati eraso dio, misilak erabiliz, eta gutxienez 25 lagun hil eta 31 zauritu dira
Asteazkenean jazo da, Dnipropetrovsk eskualdean, Chapline tren-geltokian. "Okupatzaileek egindakoaren ardura euren gain har dezatela egingo dugu", esan du Zelenskik. Errusiak, baina, 200 ukrainar militar baino gehiago hil egin dituela iragarri du.
2022/08/25 - 13:43
22 hildako izan dira Errusiak Dnipropetrovsk eskualdeko tren geltoki baten aurka egindako erasoan
Hildakoen artean 11 urteko mutiko bat dago. Misil batek bere etxea jo duenean hil da. Erasoan 50 bat lagun ere zauritu dira.
2022/08/24 - 16:30
Turkiako presidentea bi aldeekin dago harremanetan, eta ezinbesteko bitartekari bihurtu da
Diplomaziak urrats handirik egin ez duenik, baina izan diren aurrerapauso txikien eragile edo protagonista nagusia Tayyip Erdogan Turkiako presidentea izan da.
2022/08/24 - 16:20
Sei hilabeteko gerrak ondorio larriak izan ditu Ukrainan
Hildako zibilen kopuru zehatzik ez dago, baina Nazio Batuek diote 5.500 inguru direla. Zaurituak, berriz, ia 8.000. Gerratik ihesi joandakoak asko izan dira. Gaur gaurkoz Ukrainatik kanpo 6 milioi errfuxiatu daude.
2022/08/24 - 16:13
Ospakizun jendetsurik gabeko Independentziaren Eguna Ukrainan
Ukrainaren Indepentzia Egunean, suntsitu dituzten Errusiako tankeak erakutsi dituze hiriko kaleetan. Herritar askorik ez dabil, baina dabiltzanak normaltasunez mugitzeko aukeran daude.
2022/08/24 - 12:30
Ukrainako inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei jarraipena egiteko Mahaia bildu da gaur goizean
Iñigo Urkullu lehendakaria Ukrainako inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei jarraipen egiteko Mahaiaren bileraren buru izan da gaur goizean Lehendakaritzan.
2022/08/24 - 12:11
Zelenski: "Sei hilabeteotan mundua, historia eta Ukraina aldatu dira"
Ukrainako Independentziaren Eguna dela eta, eta herrialdean lehen leherketak entzun zirenetik sei hilabete bete direnean, Ukrainako presidenteak bideo bat argitaratu du.
2022/08/23 - 23:16
Ukraina Errusiako Armadaren erasoaldi handi baten beldur da, inbasioa hasi zenetik sei hilabete igaro direnean
Ukrainak bere Independentziaren Eguna ospatuko du asteazken honetan, baina ez dute ekitaldi jendetsurik egingo, Volodimir Zelenskik ohartarazi baitu Errusiako Armadak azpiegiturak eta Gobernuaren eraikinak bonbardatzen saiatuko dela egun seinalatua dela baliatuta.
2022/08/23 - 16:39
Euskal Herrira etorri diren ukrainarren gehiengoak ez du oraingoz itzultzeko asmorik
Herbestean bizi direnak euren egunerokotasunarekin aurrera egiten saiatzen dira, Ukrainan zain daudenak inoiz ahaztu gabe. Azken asteetan batzuk berriro euren herrialdera itzultzea erabaki badute ere, gehiengoak oraindik ez dela unea iritsi uste dute.
2022/08/23 - 13:39
Errusia Daria Duguina agurtzen ari da gaur
Milaka moskutar hurbildu dira gaur Daria Duguinako hil-beilara. Alexandr Duguin pentsalari ultranazionalistaren alaba larunbatean hil zuten bere autoan jarritako lehergailu batekin.
2022/08/21 - 15:55
769 adingabe ukrainar matrikulatu dira EAEko ikastetxeetan
360 haurrek eman dute izena Gipuzkoako eskoletan, 271k Bizkaikoetan eta 138k Arabakoetan. Aukerak Suspertzen Ukraina programa ere badute lehen eta bigarren hezkuntzako haurrek, eskolaz kanpoko errefortzua jasotzeko. 35 adingabek erabili dute udan eta jarraitu egingo du irailetik aurrera.
2022/08/20 - 11:20
Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak "lehenbailehen" bidali nahi luke ikuskatze-misioa Zapiorizhiara
Errusiako Armadaren esku dago une honetan Europako zentral nuklear handiena, ukrainar langileek bertan jarraitzen duten arren. Etengabeko erasoak jasatzen ari da zentrala eta bi aldeek elkarri egozten diote gerta daitekeenaren errua.
2022/08/18 - 20:25
Zaporizhiako zentral nuklearrean akzio militarrik ez egiteko eskatu du Guterresek
Gerraren bukaeraren inguruan eta hori lortzeko beharrezkoak diren “bide diplomatikoen” inguruan mintzatu dira NBEko idazkari nagusia eta Turkiako presidentea.
2022/08/05 - 11:11
Ukrainaren taktika militarrek zibilak arriskuan jartzen dituzte, Amnistia Internazionalen arabera
Lau hilabetez ikertu ondoren txosten batean ondorioztatu dutenez, Ukrainako Armadak base militarrak ezarri ditu bizitokietan eta horietatik erasoak egin, beste aukera batzuk zituen arren.
2022/08/01 - 12:44
Zerealez betetako lehen barkua atera da Odesako portutik
Errusiak eta Ukrainak uztailaren 22an erdietsitako akordioari jarraiki, 26.000 tona arto daramatzan kargaontzia Libanora bidean dago.