VOX
2023/08/06 - 14:52
Voxek PP babestuko luke Gobernuan sartu gabe, Sanchezen inbestidura saihesteko "separatisten" laguntzarekin
Alderdi ultraeskuindarreko 33 diputatuek PPren 137 eserlekuen eta PSOEren 121 hautetsien batura jarri dute mahai gainean, haien diputatuekin batera 291era iritsiz. Gobernu bat osatu nahi dute, "Konstituzioaren oinarriak suntsitu nahi dituztenen" babesik gabe.
2023/08/04 - 18:40
PPk eta Voxek akordioa sinatu dute Aragoin elkarrekin gobernatzeko
Jorge Azcon popularra izango da Gobernuko presidentea, eta Voxeko Alejandro Nolasco, presidenteordea.
2023/07/31 - 22:40
Voxek ezagutzera eman du Feijoo eta Abascal hauteskundeen emaitzak aztertzeko bildu zirela
Eskutitzak elkarri trukatzetik, adierazpenak gurutzatzera igaro dira popularrak eta sozialistak. Feijooren taldeak gobernatzeko eskubideari eusten dio, Sanchezi negoziatzera deitzen dioten bitartean. Sanchezek, baina, argi du: gorteak osatutakoan, gehiengo parlamentarioa lortzeari ekingo dio.
2023/07/31 - 11:21
PSOEk Hauteskunde Batzorde Zentralean aurkeztuko du Madrilgo 30.000 boto baliogabeak berrikusteko eskaera
Madrilgo Hauteskunde Batzordeak berrikusteari uko egin zion atzo. Argudiatu zuenez, "ez dago arrazoirik" berrikusketa egiteko. Erkidego horretan oso estua da PPren eta PSOEren arteko boto aldea (1.300 bat), eta hala, "ahalik eta zuhurren" jokatu nahi dute sozialistek.
2023/07/30 - 21:18
Madrilgo Hauteskunde Batzordeak baztertu egin du PSOEk 30.000 boto baliogabe berrikusteko egindako eskaera
Madrilgo Hauteskunde Batzordearen ebazpenaren arabera, "ez dago arrazoirik Hauteskunde Batzorde honi eskatu zaion ezohiko berrikuspena egiteko boto baliogabean izan ditzakeen irregulartasunei buruz". PSOEk iragarri du Hauteskunde Batzorde Zentralera jo duela, ezezkoa jaso ostean.
2023/07/30 - 14:52
PSOEk boto baliogabeak berraztertzea eskatu dio Madrileko Batzordeari, diputatu bat lortzeko tartea ikusita
PSOE 1.323 botora geratu da hamaikagarren diputatua lortzetik, eta horrek ekarriko luke PPk hamaseigarrena galtzea, alegia, Carlos Garcia Adanero UPNren kidek ohiari dagokiona.
2023/07/29 - 20:27
Zenbaketa ofizialaren zain, hauek lirateke Sanchezen aukerak
Datu ofiziala igande goizean jakitera emango da, espero baita Madrileko Probintzia Batzordeak gaur azken orduan bukatzea zenbatzen, eta mahai guztietako datuak gainbegiratzen. Feijook jarraitzen du presidente izateko aukerarik izan gabe, Sanchezek, ordea, bat baino gehiago dauka.
2023/07/26 - 19:06
Ciudadanosek PPrekin osatzen zuen taldea utzi du Legebiltzarrean, eta talde mistora igaro da
Hain zuzen ere, Ciudadanos (Cs) Euskadiko presidente Jose Manuel Gilek PP+Cs taldea utzi du. Luis Gordillo alderdikide ohiak, aldiz, Ciudadanos utzi eta PPn sartzea erabaki zuen legealdiaren erdialdean.
2023/07/26 - 10:35
Albiste izango dira: hauteskunde osteko negoziazioak, Lankidetzarako lege berria eta interes tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/25 - 11:30
EAJk Alberto Nuñez Feijoori jakinarazi dio ez duela bere inbestidura negoziatuko
EAJren EBBko presidenteak telefonoz deitu dio bart PPko buruzagiari, horrek mezu bidez berarekin harremanetan jarri ondoren. Jeltzaleek esana zuten "Vox erakundeetan sartzean marra gorri bat" zeharkatu zuela Feijook.
2023/07/24 - 20:43
Feijoo EAJ, UPN, Vox eta Coalicion Canariarekin harremanetan jarri da
Alberto Nuñez Feijoo PPko buru eta presidentegaiak EAJrekin, UPNrekin, Voxekin eta Coalicion Canariarekin harremanetan jarri dela jakinarazi die alderdikideei.
2023/07/24 - 20:03
Feijoo Vox eta EAJrekin harremanetan jarri da, eta UPNk inbestidurarako baiezkoa eman dio jadanik
EAJk uko egin dio Feijooren inbestidurari, "operazio honetarako" Vox beharko lukeelako, eta berretsi du PPren buruak "marra gorria" zeharkatu duela Santiago Abascalen alderdia "erakundeetan sartzean".
2023/07/24 - 10:25
Albiste izango dira: U23aren emaitzak, EBren bilera informala Bilbon eta Rodasko sutea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/07/24 - 07:00
Gobernu progresista edo hauteskundeak errepikatzea, U23ak utzi dituen bi aukera bakarrak
Sanchezek irauli egin ditu berriz inkesta guztiak, eta Feijoo Moncloatik urrun geratu da, bozkatuena izan bada ere.
2023/07/24 - 02:51
PP eta Vox gehiengo osotik urruti geratu dira, eta Sanchezek gobernu aurrerakoia gidatzen jarrai dezake
Alberto Nuñez Feijoo popularrak irabazi ditu hauteskunde orokorrak, baina presidente izateko aukerarik ez du ia. Bere aldetik, Sanchezek eutsi egin dio eta presidente izaten jarraitzeko aukera dauka. Junts Per Catalunya alderdiaren esku legoke giltza.
2023/07/24 - 02:33
Santiago Abascal: ''Prest gaude oposizioan egoteko nahiz hauteskundeak errepikatzeko''
Voxek 19 eserleku galdu ditu, baina hirugarren indarra izaten jarraitzen du. Hauteskunde-emaitzen lehenengo balorazioa egin du Voxeko buruak.
2023/07/24 - 01:50
U23aren osteko balizko itunak: Ezkerreko blokeak JxCaten abstentzioa behar du
Carles Puigdemonten alderdiak bere esku du gobernua bloke ezkertiarrari ematea edo hauteskundeak errepikatzera behartzea.
2023/07/23 - 22:15
PPk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta gehiengo osoaren atarian geratuko litzateke Voxekin batera
Bi alderdi eskuindarrek 169 eta 177 diputatu artean lortuko lituzkete, eta egungo koalizio gobernuak eta horren ohiko aliatuek, ordea, 162 eta 172 artean.
2023/07/23 - 13:45
Santiago Abascal: ''Espainian norabide aldaketa bat egotea espero dugu''
Santiago Abascal Voxeko buruzagiak botoa Madrilgo Cristo Rey ikastetxean eman du gaur goizean.
2023/07/22 - 22:58
Dena prest azken botoa zenbatu arte ziurgabetasunak markatuko duen bozketari hasiera emateko
Inkestek PP garailetzat jotzen duten arren, eta nahiz eta Voxekin gehiengoa osatzeko aukera izango lukeen, baliteke PSOEk eta Sumar-Podemos koalizioak, aurreko legealdiari babesa eman dioten alderdiekin batera, ezustekoa sortzea.