Yolanda Diaz
2023/10/24 - 15:38
''Bizitzarako denbora irabaziko dugu eta legealdi hau bizitzaren denborarena bihurtuko dugu''
PSOEk eta Sumarrek koalizio gobernu "aurrerakoi" bat osatzeko akordio programatiko bat sinatu dute, Pedro Sanchez eta Yolanda Diaz buruzagiek soldata murrizketarik gabe lanaldia murriztea barne hartzen duen itunaren xehetasunak itxi ostean.
2023/10/24 - 15:32
Diazek hitzeman du legealdi berrian "bizitzarako denbora" irabaziko duela gizarteak
Espainian koalizio gobernu "aurrerakoia" osatzeko akordioa lortu dute PSOEk eta SumarreK.
2023/10/06 - 15:18
Bolañosek dio Sumarren amnistiari buruzko txostenak ez duela PSOEren jarrera zehazten
Felix Bolaños Espainiako jarduneko Presidentzia ministroak azaldu duenez, "negoziazio eta elkarrizketa aste gogorrak" dituzte aurrean, "lau urtez aurrera egiteko gobernu bat osatzeko" helburuarekin.
2023/10/04 - 14:53
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek negoziazioa azkartuko dute, hilabete honetan bertan gobernu ituna ixteko
Eskubide Sozialen Estatuko jarduneko idazkari Nacho Alvarezek azpimarratu du Sumarrek ez duela PSOErekin lortutako akordioa baino eszenatokirik aurreikusten, baina azpimarratu du ez duela "edozein gobernuk" balio, baizik eta "anbizio handikoa" izan behar duela.
2023/10/04 - 12:57
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek urrian bilerak "areagotzea" adostu dute gobernu-itun bat ixteko
Buruzagi sozialistak Sumarren burua hartu du goizean Kongresuan. Datorren astean hartuko ditu gainerako alderdietako ordezkariak, Voxekoa izan ezik.
2023/10/04 - 12:03
Martinezen (Sumar) ustez, "aldaketa sozialen ardatza oinarrizkoa da" Sanchezen gobernuaren negoziazioetan
Sumarren Bizkaiko diputatuak nabarmen duenez, Yolanda Diazen alderdiak hainbat eskakizun jarriko ditu mahai gainean: lanaldia murriztea, kaleratzeak garestitzea, zaintzaren arloko legea sortzea edota erosketa saskiaren garestitzearen aurrean neurriak hartzea, besteak beste.
2023/10/04 - 10:05
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, autobus istripua Italian eta Sanchezen inbestidura
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/03 - 17:19
Sanchez, inbestidurara joatea onartu eta gero: "Politikagintzak eskuzabal izatea dakar"
Inbestidurarako hautagai sozialistak bilera-sorta abiatuko du asteazkenean, Gobernu progresista osatzeko.
2023/09/08 - 21:52
Yolanda Diazek esan du Telefonicako operazio saudiarabiarra ''onartezina'' dela
Yolanda Diaz Sumar Mugimenduko buru eta Espainiako jarduneko Gobernuko bigarren presidenteordeak Erroman adierazi duenez, "onartezina" da Telefonican gertatu dena STC Group Saudi Arabiako enpresa erraldoiaren operazioarekin.
2023/09/04 - 17:08
Kataluniarako "irtenbide demokratiko guztiak aztertzea" adostu dute Yolanda Diazek eta Puigdemontek
Komunikatu bateratu batean, biak "baikor" agertu dira, eta bilera "normaltasunez" eta "tonu adeitsuan" igaro dela adierazi dute. Moncloa, berriz, aldendu egin da elkarrizketa honetatik.
2023/09/04 - 14:50
Yolanda Diaz eta Carles Puigdemont Bruselan bildu dira
Puigdemontek Bruselan egingo duen agerraldiaren bezperan ospatzen ari dira bilera. Gobernuko hurrengo presidentearen inbestidurari buruzko negoziazioari begira, Juntsen ezarriko dituen baldintzei buruz hitz egingo du Puigdemontek.
2023/08/23 - 23:41
PSOEk eta Sumarrek diputatuak utziko dizkiete JXCati eta ERCri, Kongresuan talde propioa izan dezaten
Estatuko alderdiek katalanen babesa espero dute Pedro Sanchez presidente egin eta koalizio-gobernua osatzeko. Alderdiak hizketan hasita daude.
2023/08/22 - 13:03
Unai Sordo: ''Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek osatutako Gobernua da aukera bideragarri bakarra''
Unai Sordok, CCOOko idazkari nagusiak, inbestidurarako gehiengoa berresteko beharra azpimarratu du Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean. Bertan, Sanchezek eta Sumar koalizioak osatutako Gobernua "aukera bideragarri bakar" gisa ikusten duela adierazi du. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2023/08/21 - 19:56
Felipe VI.ak Yolanda Diaz (Sumar) hartu du Zarzuelan
Felipe VI.a Espainiako erregeak alderdiekin egingo duen bilera-sortari ekin dio.
2023/08/21 - 09:11
Espainiako erregeak gaur abiatuko du inbestidurarako bilera erronda UPN, CC, EAJ eta Sumarrekin bilduta
Bihar, Voxen (10:30), PSOEren (12:00) eta PPren (16:00) txanda izango da. ERCk, EH Bilduk, Juntsek eta BNGk uko egin diote Espainiako erregearekin elkartzeari.
2023/08/17 - 17:05
Euskara, katalana eta galegoa gehiago entzungo dira Kongresuan eta EBn ofizial izateko bidean daude
Junts eta ERC alderdiek hizkuntza koofizialen gaineko akordioa itxi dute Francina Armengol sozialista Diputatuen Kongresuko Mahaiko presidente izatearen truke.
2023/08/16 - 16:18
Yolanda Diazek esan du ''maila gorenean'' ari dela hitz egiten Juntsekin
Yolanda Diazek esan du Juntsekin "maila gorenean" negoziatzen ari dela Kongresuko Mahairako akordio bat lortzeko. "Egiazta daiztezkeen ekintzak" eskatzen zituen Carles Puigdemonten mezua negoziazioen "logikaren" barruan ikusten ditu Sumarreko buruak.
2023/08/09 - 00:45
Marta Lois izango da Sumarreko bozeramailea Diputatuen Kongresuan
Lois Sumarreko presidentea da maiatzetik, Coruña probintziako zerrendaburua izan zen uztailaren 23ko hauteskundeetan, eta Yolanda Diazen lagun eta kolaboratzaile estua da.
2023/08/02 - 15:42
Kongresuko saioetan euskara, katalana eta galegoa erabili ahal izateko araudia aldatzea proposatuko du Diazek
Hain zuzen, diputatuen eskubideak jasotzen dituen Kongresuko araudiaren 6. artikulua aldatzea nahi du Sumar Mugimenduak, hizkuntza koofizialak erabiltzeko aukera izan dezaten.
2023/07/30 - 14:30
Yolanda Diaz: "Koalizio-Gobernu bat izango dugu, zalantzarik gabe"
'La Voz de Galicia' kazetan eskainitako elkarrizketan Sumarreko buruak aurreratu duenez, Juntsekiko negoziazioa "zaila eta konplexua" izango da, baina lortuko dutela sinetsita dago. Hori bai, elkarrizketa horretarako mugak zehaztu ditu Diazek: "Konstituzioa eta Legea".