Yolanda Diaz

2023/05/10 - 19:30
Espainiako Gobernuak aire zabaleko lana debekatuko du beroagatik alerta gorria edo laranja dagoenean
Yolanda Diaz bigarren presidenteordeak adierazi du lege aldaketak egingo dituztela lan arriskuen prebentzioari buruzko araudian, enpresetan nahitaez bete beharreko neurri espezifikoekin.
2023/04/20 - 20:53
Sumar CISen sartzeak Podemos hondoratu du eta PSOEren abantaila murriztu du
Yolanda Diazen plataformak Podemoseko eta Izquierda Unidako hautesleen % 36ren babesa lortuko luke horrela.

2023/04/15 - 19:30
Pablo Iglesiasek "ikuspegi zabala" eskatu dio Podemosi, Sumarrekin bat egite aldera
Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak horixe aholkatu du, eremu aurrerakoian fronte zabala sortzeko "irainak" eta "ezinikusiak" jasotzen ari diren arren.

2023/04/03 - 13:05
Podemosek primarioen eskaintza berretsi dio Diazi, eta PSOEk beldurra diela esan du, "deserosoak" direlako
Alderdi morearen bozeramailearen ustez, "espazio politiko desberdinak" izan arren, "akordioa" lor dezakete.
2023/04/02 - 16:39
Presidentegai izateko prest dagoela iragarri du Yolanda Diazek
Sumar Plataformako lidertza hartu du gaur, Madrilen egindako ekitaldi handi batean. Hutsune handi bat egon da: Podemoseko zuzendaritzako ordezkaririk ez da bertan izan.
2023/04/02 - 15:30
Yolanda Diazek Sumar proiektu ezkertiarraren lidergoa hartu du gaur, Podemosek bere burua baztertu ostean
Ezker alternatibako hamarreko alderdik bat egin dute Diazekin, Madrilen izandako ekitaldian. Podemosek parte hartzeari uko egin dio, bere eskaerak ezarri lortu ez duelako.

2023/04/01 - 22:59
Yolanda Diazek igande honetan aurkeztuko du bere hautagaitza hauteskundeetarako, Sumar plataformaren babespean
11:30ean hasiko den ekitaldian PSOEren ezkerrean dauden alderdi guztiak izango dira, Podemos izan ezik. Alderdi moreko hainbat kide izango dira, dena dela.

2023/03/20 - 13:18
Yolanda Diazek apirilaren 2an iragarriko du Espainiako Gobernurako presidentegaia den
Madrilen ekitaldia antolatu du Sumar plataformak, azken hilabeteetan egindako "entzute prozesuari" amaiera emateko. Podemosek Estatuko Kontseilu Herritarra bildu eta biharamunean iragarriko du erabakia Diazek.
2023/03/06 - 17:41
Inflazioari aurre egiteko akordioa lortu du Frantziako Gobernuak banatzaile-kate nagusienekin
Akordioaren arabera, "inflazioaren aurkako hiruhilekoa" jarriko dute abian. Banatzaileek eurek erabakiko dute oinarrizko zein produkturi murriztuko dioten inflazioa, eta erosleek argi adierazita ikusiko dute hori saltokian.

2023/02/15 - 15:34
Yolanda Diaz: ''Bidegabeko kaleratzea merkeegia da''
Yolanda Diaz Espainiako hirugarren presidenteorde eta Lan ministroak iragarri du "laster" aztertuko dituela kaleratze mota horiek, gaur egun enpresei "kontuak" ateratzen baitzaizkie.
2023/01/31 - 16:17
Yolanda Diaz UGTrekin eta CCOOrekin elkartuko da arratsaldean lanbide arteko gutxieneko soldata negoziatzeko
Goizean Lan Ministeriok eta bi sindikatuek egin duten bilera akordiorik gabe amaitu da. CEOE patronalak bigarren aldiz planto egin dio Espainiako Gobernuari eta ez da bilerara joan.
2023/01/04 - 13:39
Langileen alde egindako borrokan Redondo Urbietaren garrantzia nabarmendu dute sindikatuek eta politikariek
EAEko zein Espainiako Estatuko sindikatuetako ordezkariek eta politikari eta agintariek UGTren idazkari nagusi izandakoa hartu dute gogoan, hil berritan.

2022/12/21 - 15:24
Yolanda Diaz Lan ministroa, enpresariekin haserre, ez direlako gutxieneko soldata adosteko bilerara joan
Egun 1000 euroko da gutxieneko soldata, 14 ordainketatan. Yolanda Diaz lan ministroak 1.046 eta 1.082 euro artean kokatu nahi du. Patronalarentzat igoera onartezina da, eta ez dira lan ministerioak deitutako bilerara joan.
2022/11/14 - 21:13
Espainiako Gobernua Zigor Kodean lan delituak erreformatzeko lanean ari da
Laneko osasunaren eta prebentzioaren arloko estrategia "prestatzen amaitzeko" eskatu die Yolanda Diaz Lan ministroak gizarte eragileei.

2022/11/09 - 14:58
Yolanda Diazek Pablo Iglesiasi erantzun dio: ''Nik ez dut inoiz beste inor kritikatzen, ez da nire estiloa''
Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarren eta Sumar proiektuko buruak Pablo Iglesiasi erantzun dio gaur. Azpimarratu duenez, berak ez du "inoiz" beste inor "kritikatzen"; "ez da nire estiloa", erantsi du. Podemoseko buruzagi ohiak "errespetua" eskatu zuen.
2022/10/04 - 12:27
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek 2023rako aurrekontuen akordioa irudikatu dute Moncloan
2023ko aurrekontuen lege-proiekturako akordioa lortu ondoren, eta lege-proiektua onartuko duen Ministroen Kontseiluaren bilera hasi aurretik, Sanchez eta Diaz Moncloako Tàpies aretoan bildu dira, lortu duten ituna sinbolizatzeko.
2022/09/23 - 15:31
Bernardo Atxaga, Sumar plataformako Zuzendaritza taldean
Gipuzkoar idazleak Kultura koordinatzaile kargua hartuko du. Beste 34 lagun daude Yolanda Diaz buru duen plataformako Zuzendaritza taldean. Arantxa Elizondo Lopetegi donostiarra, EHUko irakaslea, ere plataformako buruzagia izango da.