Sumar izango litzateke une honetan hirugarren indar bozkatueta Espainian, CISen arabera
CISen azken inkestaren datuak ezagutarazi dituzte asteazken honetan, eta, horien arabera, Espainiako presidenteorde Yolanda Diazen Sumar alderdia izango litzateke une honetan hirugarren indar bozkatuena Espainian, botoen % 13,3 jasota. PSOEren eta Podemosen "beheraldiak" emango lioke indarra, hain zuzen ere, Diazen alderdiari.
Maiatzaren 3tik 8ra -EH Bilduren zerrendekin sortutako ika-mika baino lehen- egindako inkestak PSOE jo du berriro garaile, botoen % 29,1 lortuta —apirilean baino 1,3 puntu gutxiago—. CISen arabera, PPk bozen % 27,2 jasoko luke —apirilean baino 1,1 puntu gehiago—.
CISen azken-aurreko inkestan azaldu zen aurrenekoz Sumar alderdia, eta hilabeteko epean botoen % 10,6 izatetik %12,3 izatera igaro da. Podemosek, aldiz, behera egin du boto kopuruan, % 6,1eraino.
Voxek ere babesa galduko luke Espainian, inkesta horren arabera; PPren kontrara.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak elektrifikazioa eta eskualdeen arteko lankidetza defendatu ditu COP31n
90 urte bete dira Agirre lehendakariak ikurrinari ofizialtasuna eman zionetik
ETAri aurre egin zioten enpresariei omenaldia: "Zuek gabe, ez ginateke gaur gauden lekuan egongo"
Biloben legearen bidez nazionalizatutakoen seme-alabei botoa ematen utziko die Auzitegi Gorenak