Yolanda Diaz
2023/02/15 - 15:34
Yolanda Diaz: ''Bidegabeko kaleratzea merkeegia da''
Yolanda Diaz Espainiako hirugarren presidenteorde eta Lan ministroak iragarri du "laster" aztertuko dituela kaleratze mota horiek, gaur egun enpresei "kontuak" ateratzen baitzaizkie.
2023/01/31 - 16:17
Yolanda Diaz UGTrekin eta CCOOrekin elkartuko da arratsaldean lanbide arteko gutxieneko soldata negoziatzeko
Goizean Lan Ministeriok eta bi sindikatuek egin duten bilera akordiorik gabe amaitu da. CEOE patronalak bigarren aldiz planto egin dio Espainiako Gobernuari eta ez da bilerara joan.
2023/01/04 - 13:39
Langileen alde egindako borrokan Redondo Urbietaren garrantzia nabarmendu dute sindikatuek eta politikariek
EAEko zein Espainiako Estatuko sindikatuetako ordezkariek eta politikari eta agintariek UGTren idazkari nagusi izandakoa hartu dute gogoan, hil berritan.
2022/12/21 - 15:24
Yolanda Diaz Lan ministroa, enpresariekin haserre, ez direlako gutxieneko soldata adosteko bilerara joan
Egun 1000 euroko da gutxieneko soldata, 14 ordainketatan. Yolanda Diaz lan ministroak 1.046 eta 1.082 euro artean kokatu nahi du. Patronalarentzat igoera onartezina da, eta ez dira lan ministerioak deitutako bilerara joan.
2022/11/14 - 21:13
Espainiako Gobernua Zigor Kodean lan delituak erreformatzeko lanean ari da
Laneko osasunaren eta prebentzioaren arloko estrategia "prestatzen amaitzeko" eskatu die Yolanda Diaz Lan ministroak gizarte eragileei.
2022/11/09 - 14:58
Yolanda Diazek Pablo Iglesiasi erantzun dio: ''Nik ez dut inoiz beste inor kritikatzen, ez da nire estiloa''
Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarren eta Sumar proiektuko buruak Pablo Iglesiasi erantzun dio gaur. Azpimarratu duenez, berak ez du "inoiz" beste inor "kritikatzen"; "ez da nire estiloa", erantsi du. Podemoseko buruzagi ohiak "errespetua" eskatu zuen.
2022/10/04 - 12:27
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek 2023rako aurrekontuen akordioa irudikatu dute Moncloan
2023ko aurrekontuen lege-proiekturako akordioa lortu ondoren, eta lege-proiektua onartuko duen Ministroen Kontseiluaren bilera hasi aurretik, Sanchez eta Diaz Moncloako Tàpies aretoan bildu dira, lortu duten ituna sinbolizatzeko.
2022/09/23 - 15:31
Bernardo Atxaga, Sumar plataformako Zuzendaritza taldean
Gipuzkoar idazleak Kultura koordinatzaile kargua hartuko du. Beste 34 lagun daude Yolanda Diaz buru duen plataformako Zuzendaritza taldean. Arantxa Elizondo Lopetegi donostiarra, EHUko irakaslea, ere plataformako buruzagia izango da.
2022/09/21 - 16:24
Lan Ikuskaritzak Glovoko 10.600 langileren egoera erregularizatuko du Estatuan
Gainera, 79 milioi euroko isuna jarri dio enpresari; konpainiak dio, haatik, isunak ez duela lege horrekin zerikusirik, ikertutako epea 2018tik 2021eko abuztuaren 11ra artekoa baita, legea indarrean sartu bezpera artekoa, alegia.
2022/09/19 - 23:54
Antonio Garamendiren arabera, Yolanda Diaz "oker ari da" prezioak mugatzeko proposamenarekin
CEOEko presidentea ETB2ko '12 minutos' saioan izan da astelehen honetan. Haren aburuz, Euskadik posizio ekonomiko hobea dauka, "bere antolamendu industriala" tarteko.
2022/09/16 - 12:22
Garzon: "Erosketa orga merkatzea posible da; banaketa enpresek bat egin beharko dute lehenago edo geroago"
Espainiako Gobernuko Kontsumo ministroak nabarmendu duenez, banaketa enpresa handiei eskatu dietena da euren mozkin "oso altu" horiek "apaltzea", familien mesedetan.
2022/09/12 - 22:32
Oinarrizko produktuak bilduko dituen saskiari prezio muga jartzea ez dute bideragarri ikusten saltzaileek
Ezezko borobila jaso du Yolanda Diaz Espainiako presidente ordeak banatzaile handien aldetik prezio mugatua izango lukeen oinarrizko saskia adosteko. Saltzaileen ustetan ez da eraginkorra, eta legezkoa den ere zalantzan jarri dute.
2022/09/12 - 22:27
Carrefourren 30 euroko erosketa saskia: oliba oliorik eta elikagai freskorik gabe, baina txokolate zuriarekin
Zerrenda osatzen duten 30 produktuak Carrefour markakoak dira, tartean, ilarrak, oilasko salda edo arto kontserbak, pikillo piperrak, barrengorri xerratuak eta albondigak saltsan.
2022/09/12 - 21:36
Enpresa banatzaile handien arabera, prezioei muga jartzeak merkatua desitxuratzen du
Banaketaren patronalak Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordearekin elkartu dira astelehen honetan.
2022/09/12 - 20:57
Yolanda Diaz: 'Nire proposamena guztiz legezkoa da eta lehiaren printzipioan oinarrituta dago'
Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroak azaldu duenez, bere proposamenak ez du Espainiako eta Europako legedia urratzen, ''erabat errespetatzen du eta lehiaren printzipioan oinarrituta dago''.
2022/09/12 - 20:38
Zer da ezinbestekoa gure erosketa saskian?
Herritarren eta adituen esanetan, produktu freskoak ezinbestekoak dira: fruta, haragia, arraina, esnea edota arrautzak ere. Zein litzatekeen saski osasuntsu eta prezioz egokia aztertuko dugu.
2022/09/12 - 16:25
Krisiari aurre egiteko neurriak hartzeko eskatu dio Jaurlaritzari Podemos Ahal Duguk, herritarren mesedetan
Kurtso hasierako ekitaldian Podemos Ahal Duguk erakundeetako hainbat ordezkari bildu ditu. Krisi multidimentsionalaz mintzatu da Pilar Garrido, Azpiazu sailburuak atzeraldia baztertu badu ere.
2022/09/10 - 12:30
Yolanda Diaz: ''Janari kate handiek lagundu egin behar dute, horretarako tartea badute eta''
Espainiako Gobernuko presidenteorde bigarrenak eta Lan ministroak ohartarazi duenez, ekoizleen prezioak babestu behar dira. Elkarrizketa, osorik, 14:00etan Gaur Egun albistegian, ETB1en.
2022/09/10 - 00:07
'Sumar' marka politiko berria aurkeztu du Yolanda Diazek Bilbon
Ehunka lagun inguratu dira gobernuko presidenteordea eta Lan ministroaren proiektua babestera, tartean Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategi eta Pilar Garrido, UGT eta Comisiones Obreraseko buruzagiak eta beste hainbat gizarte eragile.
2022/09/09 - 19:51
Yolanda Diaz Euskadin da, ''Sumar'' bere projektu politikoa aurkezteko
Yolanda Diaz presidenteordea Sumar bere proiektu politikoa aurkeztera etorri da. Eta lehenbizi Bernardo Atxagarekin elkartu da. Idazlearekin solasaldia izan ondoren, enpresa ertain eta txikietako ordezkariekin eta gizarte eta auzo elkarteetako kideekin batu da Itsas museoan.